Ataungo Udalaren INFORMAZIO ZUZENA Whatsappez bidez jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:
1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN 616 758 758 telefono-zenbakia.
2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT” 616 758 758 Telefonora.
Azaroak 25, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna
ATAUN: INDARKERIARIK GABEKO BIZITZEN ALDE
Bizitza libre, bizigarri eta alaiak izateko eskubidea daukagu guztiok, indarkeriarik gabeko bizitzak bizitzeko eskubidea, errespetuan oinarrituta, emakumeon esku ere badagoelako bizi garen sistema-kultural honetan eragitea.
Azaroak 25 honetan, emakumeen kontra egiten den indarkeria mota oro, guztiz onartezina dela salatu nahi dugu. Gure herrian ez dugu bakerik izango emakume izate hutsagatik emakumeak hiltzen eta erasotzen jarraitzen duten bitartean. Horregatik, Ataun indarkeria matxistarik gabeko gune izateko ardura hartu dugu, emakumeen aurkako indarkeriaren edozein adierazpideren aurrean irmo erantzunez. Erailketa matxisten aurrean erantzutearekin batera erantzun behar diegu erailketa hauek legitimatzen eta errazten dituzten indarkeria mota guztiei, gure egunerokoan, jendartearen onarpen zabala izaten jarraitzen dutenak eta normalizatuak mantentzen direnak. Emakumeen bizitzak eta gorputzak kontrolatzeko erabiltzen diren umiliazioen, tratu txarren edota irainen bidez gauzatzen den indarkeria psikologikoaz edo soldata txarretan edo lan baldintza prekarioetan antzeman dezakegun indarkeria ekonomikoaz ari gara.
Baina ez da nahikoa indarkeria-adierazpen jakin batzuk aipatu eta salatzea, horrelako gertakari latz bat gertatzen den bakoitzean; gertakaria eragin duten arrazoietara jo behar da, sustraira jo behar da, eta hori egitea, guztion ardura ere bada. Denon erantzukizuna da, bakoitzaren eragin-eremutik, indarkeria matxistarekin amaitzea: erakunde publiko, hezkuntza-eragile, kultur-eragile eta herri-eragileena. Gutako bakoitzarena, familiena eta lagun kuadrillena.
Gu denon ardura da, emakumeek indarkeriarik gabeko bizitzak bizi ditzaten lan egitea. Bizitza libre, bizigarri eta alaiak.
Ataungo EH Bildu
Ataungo EAJ
Jentilbaratza Kultur Elkartea
Otsoak Dantza Taldea
Torto Ataungo Gazte Asanblada
Biboletak Ataungo Emakumeen Taldea
Joxemiel Barandiaran Herri Ikastetxea
Agauntza Guraso Elkartea
Atsedentoki Jubilatuen Elkartea
Barandiaran Museoa
Otsotarrak Kontsumo Elkartea
EGITARAUA
Azaroaren 22a, ostirala:
Joxemiel Barandiaran herri-ikastetxean, 15:30etik 16:00etara:
Asteburuan zehar:
Gaztelekuan emakumeen aurkako indarkeriari lotutako dinamikak egingo dituzte.
Herri Antzokian Helena Tabernaren Nagore filma emango da, Biboletak taldeak antolatuta.
Azaroaren 25a, astelehena:
San Martingo plazan,18:30ean (eguraldi txarra bada, Kalustran)
Antolatzailea:
Ataungo Udaleko Berdintasun Batzordea