Ataungo Udalaren INFORMAZIO ZUZENA Whatsappez bidez jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:
1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN 616 758 758 telefono-zenbakia.
2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT” 616 758 758 Telefonora.
Astelehenik aurrera, liburutegia zabalduko dugu astean hiru egunetan. Irudian dituzue argibideak.
Bilaketak egiteko sartu KATALOGOAN!
Herrian bizi eta erosi. San Isidro eguna bertan behera geratuko da.
Udalaren kudeaketa azken asteotan
Jakinarazten dizuegu eskola-eremua itxita dagoela, eta ezin dela aterpera, futbol-zelaira eta urmaelaren ingurura joan. Mesedez, errespetatu arauak eta arduraz jokatu.
Eskerrik asko! Zaindu zuen burua eta zaindu ingurukoak!
Ostegunean, apirilak 23, Liburuaren nazioarteko Eguna da. Zer irakurri duzue itxialdian? Zein liburu daukazue esku artean? Bidali zuen gomendioak #ataundarroketxean traola erabiliz Instagram eta Twitter bidez, edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. ghelbidera, gustura partekatuko ditugu eta!
[Atxikituta dago dokumentua]