Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

Txoriak beren kantuen bidez ezagutu nahi dituzu?

Aralarko Parketxeak gure inguruko txoriak eta hauen kantuak ezagutzeko ibilaldia antolatu du datorren larunbaterako, Martxoak 12, goizeko 10:00etan. Ibilaldian gidari izango dugu Mikel Olano aditua. Mikel komunikatzaile aparta da eta hark erakutsiko digu entzumena lantzeak zenbateko garrantzia duen natura hobeto ezagutzeko.

Ibilaldia zailtasunik gabekoa izango da eta bidean gure inguruko txoriak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango ditu Mikel Olanok. Adin eta ezaguera-maila guztikoentzat dago zuzendua ibilaldi hau.

10:00etan Barandiaran Museoan 30 minutuko aurkezpena egingo da, txorien argazkiak pantaila handian ikusiz eta haien kantuak entzunez. Jarraian herri-bidetik zehar txoriak identifikatzen ahaleginduko gara haien kantuen bidez.

Prismatikoak  ekartzea gomendatzen da. Bi ordu inguruko iraupena izango du saioak.

Izena emateko eta informazio gehiagorako honako telefono zenbakia eta korreoa daude bisitarien eskura:

Aralarko Parketxea 943 18 03 35 edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Prezioa 5 eurokoa izango da pertsonako.

 Txori kantuen ibilaldia_Barandiaran Museoa

 

 

Martxoko Herri Antzokiko egitaraua

Martxoa hasi berri dugun honetan, Herri Antzokitik hilabeteko programazioa luzatu nahi dizuegu.

Hilabetean zehar, behealdean duzuen dokumentuan ikus dezakezuen bezala, besteak beste, martxoaren 17an, Murkondo Kultur Elkartearekin elkarlanean Ekozinema antolatu dugu, iluntzeko 7etan San Gregorioko Elkargunean; eta hilaren 18an, "Neskatoak" dokumentala eskainiko dugula Herri Antzokian, Jon Abril zuzendaria,  egun horretan, bertan izango dugularik solasean.

Larunbat honetan Bonberenea Txarangaren kontzertua

Larunbat honetan, Ataungo Herri Antzokian izango dugun Bonberenea Txarangaren kontzertuan, Humus eta Glaukoma taldetako Natalia eta Juantxo abeslariak Bonberenea Txarangarekin batera izango ditugula baieztatu digute.

Sarrerak Sutegi eta Troskaeta tabernetan daude orain, larunbat goizerarte.

Animatu!!

https://www.youtube.com/watch?v=IiQs-g3B5t4

 

Otsailak 26-28-29 zine karteldegia

Aste honetan haurren filma " Pan, viaje a núnca jamás" izango da, 7 urtetik gorako ikusleei zuzenduriko fantasia-animazioa. Helduen filma, berriz, "En tierra de hombres" izango da, 12 urtetik gorako ikusleei zuzenduriko drama, azken hau Biboletak Ataungo Emakume Taldearekin Elkarlanean proiektaturikoa.

 

ANTZAR KROSEKO TXAPELAK ORDIZIARA, ATAUNERA, BEASAINERA ETA OIARTZUNERA JOAN DIRA (GOIERRIKO HITZA 2016-02-22)

Lazkaon atzo goizean jokatu zen 14. Antzar Krosa, alebin eta infantil mailetako korrikalarientzat. Kimuen kategorian, nesketan Ordiziako Naroa Iturriotzek (Jakintza) irabazi zuen, Araitz Mendia lazkaotarra (San Benito) izan zen bigarren, eta Naia Iraola hirugarren. 13 neskak parte hartu zuten.

Alebin mutiletan, beste 13 lehiakideren artean, Joxemiel Barandiaran herri eskolako ataundarrak izan ziren nagusi, lehen hiru postuetan: Aimar Aierbe txapeldun, Markel Galparsoro bigarren eta Aratz Lasa hirugarren.

Larriagoetan, infantil nesketan Oiartzungo Haurtzaro ikastolako Ane Etxebeste nagusitu zen, Iraia Mendia lazkaotarraren (San Benito) eta Irati Esnaolaren aurretik.

Mutiletan, berriz, Beasaingo Loinazpe institutuko Ander Gabardino izan zen lehenengo, Ordiziako Oianguren institutuko Natnael Hidalgo bigarren eta San Benitoko Jon Etxeberria hirugarren.

 

 

 

 

ANTZAR KROSEKO TXAPELAK ORDIZIARA, ATAUNERA, BEASAINERA ETA OIARTZUNERA JOAN DIRA

Lazkaon atzo goizean jokatu zen 14. Antzar Krosa, alebin eta infantil mailetako korrikalarientzat. Kimuen kategorian, nesketan Ordiziako Naroa Iturriotzek (Jakintza) irabazi zuen, Araitz Mendia lazkaotarra (San Benito) izan zen bigarren, eta Naia Iraola hirugarren. 13 neskak parte hartu zuten.

Alebin mutiletan, beste 13 lehiakideren artean, Joxemiel Barandiaran herri eskolako ataundarrak izan ziren nagusi, lehen hiru postuetan: Aimar Aierbe txapeldun, Markel Galparsoro bigarren eta Aratz Lasa hirugarren.

Larriagoetan, infantil nesketan Oiartzungo Haurtzaro ikastolako Ane Etxebeste nagusitu zen, Iraia Mendia lazkaotarraren (San Benito) eta Irati Esnaolaren aurretik.

Mutiletan, berriz, Beasaingo Loinazpe institutuko Ander Gabardino izan zen lehenengo, Ordiziako Oianguren institutuko Natnael Hidalgo bigarren eta San Benitoko Jon Etxeberria hirugarren.

 

 

NEKAZARITZAK ETORKIZUNIK BA AL DU?

HITZALDIA

Josemari Zeberio Begiristain

   Ataungo Aian jaiotakoa. Bizitza guztian nekazaritzaren inguruan lan egin du; hara nola, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Arrantzu Saileko Ikerketa eta Gaikuntzarako zuzendari izandakoa da, Euskadiko Nekazari Kooperatiben Federazioaren idazkari da gaur egun, besteak beste. Hizkuntza Politikako sailburuorde ere izan zen.

            Gaurko mundu globalizatu honetan familia-nekazaritza jotzen du irtenbidetzat.

NEKAZARITZAK ETORKIZUNIK BA AL DU?

Hitzaldia: otsailaren 25a, iluntzeko 7:00etan udaletxean

NEKAZARITZAK ETORKIZUNIK BA AL DU?

Joxemari Zeberio Begiristain

Otsailak 27, Bonberenea txaranga

gaur jarriko ditugu herriko Sutegi, Urbieta, Troskaeta eta Martintxo tabernetan otsailaren 27an gaueko 22:30etan Ataungo Herri Antzokian izango dugun Bonberenea Txaranga kontzerturako sarrerak salgai 6€tan.

Horrez gain, Ataungo Herri Antzokia Facebookeko orrialdean  3 sarrera bikoitzen zozketa ere martxan jarri dugu jada.

Zozoketa parte hartzeko Ataungo Herri Antzokia Facebookeko orrialdea "Atsegin" beharko da eta Bonbereneqa Txarangaren sarrera ELKARBANATU.

 

Zorte on eta animatu otsailaren 27an!

 

Abeltzaintza aralarren: ekartzen duena eta eskatzen duena mahai ingurua

 Gauza jakina da, ekonomia eta enpleguaren arloan ez ezik, abeltzaintzak ekarpen garrantzitsua egiten diola gizarteari, besteak beste, ingurumenaren nahiz kultur paisaien kudeaketan eta hobekuntzan.

Alabaina, etorkizuna izan dezan, gainerako ekonomia-alorrek bezala, abeltzaintzak ezinbestekoak ditu lan baldintza egokiak eta horretarako beharrezkoak diren baliabideak, azpiegiturak barne.

Horretaz guztiaz eztabaidatzeko Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak mahai-ingurua antolatu du otsailaren 19rako Ordizian.

Saioa EHUko ikerlaria eta irakaslea den Arantza Aldezabalek hasiko du, azken urteotan Aralarko larre-tokien inguruan egin dituen ikerketen emaitzak aurkeztuz.

Ondoren, mahai-ingurua izango da sektoreko sindikatuetako ordezkariekin eta gaian adituekin. Honakook dira parte-hartzaileak:

    Arantza Aldezabal (EHUko ikerlari eta irakaslea)

    Garikoitz Nazabal (EHNE)

    Xabier Iraola (ENBA)

    Javier Jauregi (abeltzainen elkarteen dinamizatzailea)

    Iñaki Gorostidi (moderatzailea) 

Mahai-ingurua otsailaren 19an ospatuko da, ostiralez, arratsaldeko 17:00etan Ordiziako Barrena Jauregian (Kultur Etxea). 

Informazioa osatzeko Barandiaran Museoarekin kontaktuak jar zaitezke, 943 18 03 35 telefonora deituta edota E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita.

 

Abeltzaintza Aralarren mahai ingurua- Barandiaran Museoa