Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

HONDAKINAK

Herrian zehar, hondakinak, horretarako dauden eremuetan, era desegokian utzita aurkitzen dira noiznahi. Herritar batzuk, dagokion ontzira sailkatuta bota beharrekoa, horretarako prestatuak dauden poltsatan eta kuboetan ez dute ateratzen eta ontziratzen. Organikoa, poltsa birziklagarrian ontziratu behar dugu, beste plastikozko edozein poltsak izorratu egiten du ondo botako organikoa. Errefusa ateratzeko eguna, astelehena da eta bere kubo grisean atera behar da eta ez edozein poltsatan sarritan zintzilik ikusten ditugun bezala. Herritarren batek etxean kubo grisik izango ez balu, udaletxean eskatu eta emango zaio. 

Ontzietatik kanpo ere, herrian zehar, hondakin asko ikusten dugu. Paisaia desitxuratu eta ingurumenari ere batere onurarik egiten ez diolarik.
Herritar, errespetatu dezagun ingurumena eta hondakinak ondo birziklatzen dituen herritarra, denon onurako da eta. Hondakinak gaizki sailkatzea eta erabiltzea ez da inoren mesederako.

MEMORIA HISTORIKOA

Iraganaren garrantziaz jabetuta, oraingo honetan, Ataungo herriak Villafranca herritik emandako desanexioa gertaera historikoa, berreskuratu nahian gabiltza. Iraganaren pasarte historiko honi buruz gehiago jakin eta iragan historikoaren garrantziaz jabetu nahi dugu. Duela 400 urte Ataungo herria Villafranca herritik desanexionatu zen aurretik galdutako autonomi instituzionala berreskuratuz. Gertaera hau dela eta , eta gertakari historiko honi buruz gehiago jakitearen jakin minez Inazio Munduate herritarrak , lan historikoa egin du, pasarte historiko honetako datuak eta gertaeren berri ikertu ditu. 

Horregatik, udalaren eskutik deialdi irekia egiten dugu, gertaera historiko honi buruz egindako lana sozializatzeko, Inazio Munduatek egindako ikerketa lan historiko guztiari bidea emateko eta herritarren artean iraganaren inguruan jakin mina sortu eta beharraz jabetzeko. Asmo honekin, talde dinamika bat jarri da martxan eta herritar guztioi, sortuko den dinamikan parte hartzeko dei egiten dizuegu. Hurrengo bilera, urriaren 8an iluntzeko 19:00etan udaletxeko areto nagusian izango da. Gonbidatuta zaudete!

HERRI-BIDEEN INBENTARIOA

Udalerriko bideak, auzokideek zein kanpotik datozenek, beraien joan-etorrietarako erabiltzen dituzten azpiegiturak ditugu, baserriak, auzoak, herri gunea zein eremu industrialak elkarrekin lotzen dituztenak. Historian zehar landa-bide zahar hauek nekazaritza eta basogintza erabileren inguruan eratu zuten lurraldea, gaur egun aisialdirako, mendi ibilietarako eta paseorako ere erabiltzen direlarik. Zoritxarrez, etengabeko gatazka-iturri ere bilakatu izan dira. Hori dela eta, udal honek, arazo horiek behin-betiko konpontzeko asmoarekin, Bide Publikoen Inbentarioa osatuko du, aurrerantzean berme administratibo guztiak eskainiko dituena, eta jabetza, eskubide eta ordenantzetarako erreferentzia bihurtuko dena. 

Garrantzi handikoa da auzokideek eta ekimen honetan interesa duten guztiek ikerkuntzaren hasieratik bertatik informazioa eta iradokizunak ekartzea. Beraz honenbestez, Ataungo Udaletik, datorren Urriaren 22an, arratsaldeko 18:00etan, udaletxeko batzar aretoan emango den azalpen publikora gerturatzeko deia egiten dizuegu, bertan, teknikariek erabiliko duten metodologia eta administrazio-prozedura azalduko dute. Udaletik, auzokide, talde eta interesa duten guztiei bertara hurbiltzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu, ahalik eta parte-hartze handiena lortzeko eta bakoitzaren testigantzak ekar dezakeen informazio preziatua biltzeko asmoarekin.

 

AUZO BATZARRAK

Aurten ere Urtero garai honetan, hurrengo urteko aurrekontuak prestatzen hasten da Udala. Aurreko urtekoak begiratu, aztertu eta beti ere, datozenak hobetzeko asmoa izanik. 

Datozen egunetan, Herritarrokin hitz egin nahi dugu, zuen iritzia eta ustea jaso nahi dugu. Beraz, datorren urteko aurrekontuei begira ahalik eta ekarpen gehien jasotzeko asmoarekin, IRAILAREN 13 eta 14an AUZO BATZARRAK egingo ditugu.


Urriaren 13an: San Gregorion. Elkargunean, iluntzeko 19:00etan.

Aian. Haitzarrin, iluntzeko 20:00etan

Urriaren 14an: San Martinen. Udaletxeko pleno aretoan, iluntzeko 19:00etan

Urriaren 21ean: Ergoneko Zubian. Iluntzeko 19:00etan

Arrondoko Iturrian. Iluntzeko 19:00etan

Animatu eta parte hartu. Zuen ekarpenak ongi etorriak izango dira eta!!

Mondejuak egiteko ikastaroa

Urriaren 17an, larunbatean, 10:00-13:00 bitartean, Aizkoate elkartean, Mondejuak egiteko ikastaroa, Pili Barandiaranen eskutik.

Igartubeiti Baserri Museoa

MUSIKA KONTZERTUA

Urriak 3  18:00

 Arantzazu Calvo, biolina, Jasone Cámara, biolontxeloa, akordeoia eta Jon Goenaga, pianoa (teklatua)

Doako autobus zerbitzua, irteera 17:30etan Zumarragako Elizkaletik eta itzulera kontzertua amaitzean. 
XXXII. Antioko Musikaldiaren barne antolatua. 
Leku mugatuak.

SAGARDO ASTEA

Urriak 7tik 16ra 
Urriak 7 18:30etan // Inaugurazio ekitaldia

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sariak XIV. Sagardo Lehiaketako irabazleei diplomak banatzea

Urriak 8, 9, 13, 14, 15, 16
11:30etan Sagar zanpaketak
Urriak 10, 11, 12 12:00etan eta 17:00etan 
Sagar zanpaketak
Antzespenak
Kirikoketa
Sagar erakusketa
Izen ematea aurrez. Toki mugatuak.
Urriak 10, 11, 12 10:30etatik 11:30etara 
Bisita gidatuak Ezkioko San Migel elizara.
Izena ematea E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. , 943 72 29 78.

Urriak 9 
18:30 // SAGAR MOTA EZBERDINEN DASTAKETA 
Ezkio-Itsason bildutako sagar barietate ezberdinen kata gidatua Jakoba Errekondoren eskutik.. 
Toki mugatuak. Izen ematea E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. , 943 72 29 78.

Urriak 16 
19:00 // BERTATIK BERTARA SUKALDARITZA TAILERRA ETA DASTAKETA Igartubeiti Baserri Museoan. 
Santa Barbara jatetxeko Manex Buronek bertako baserri produktuekin zenbait errezeta egingo ditu. 
Leku mugatuak. Izen ematea E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. , 943 72 29 78.

SAGARDO ASTEA MENU BEREZIA

Ezkioko Argindegi ostatuan, Labekoa jatetxean eta Itsasoko ostatuan.

Lehiaketak 
Sagarra&Sagardoa Errezeten Lehiaketa 
VIII. Argazki Lehiaketa, urriak 8tik 16ra.

TAILER DIDAKTIKOAK 

Urriak 3    17:00 //19:00 Txorimalo tailerra.
Igartubeitiko baratzaren zaindariaren bila gabiltza. Horretarako txorimalo tailerra antolatu dugu urriak 3an, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Parte hartzaileek egiten dituzten txorimaloak ikusgai izango dira Igartubeitiko baratzean eta guztien artean Natur Eskola Biziak eskainiriko saskia zozketatuko da. 
4 urtetik gorako haurrak dituzten familiei zuzendua. 
Pieza bidaiariak programaren barne Gordailutik ekarritako txorimaloa ere ikusgai izango da.

Urriak 17 
16:30 //18:30 Euskal doinuak. Txalaparta jotzen!
Beñat Iturriotzek eta Imanol Ugartek eskainia. 
Musika gustoko duzu? Jarri erritmo pixka bat larunbat arratsaldeari eta gerturatu gurera, txalaparta jotzen ikasiko duzu. 
6 urtetik gorako haurrei zuzendua.

Urriak 24 
16:30 //18:30 Ez bota! Berrerabili
Zaharkituriko kamisetak berriz ere erabiltzeko, teknika dibertigarri baten bitartez mila kolorez apainduko ditugu. Parte hartu nahi duenak etxetik ekarri behar du kamiseta.

Tailerren prezioa: 3 euro, deskontuak Famili Txartelarekin. Izen-emateak.

ALBISTEA

Igartubeiti Baserri Museoak POCTEFA 2014-2020, mugaz haraindiko kooperazio-programa europarraren Mintegian parte hartu du irailak 29an Zaragozan.

OPERA ETA BALLETA BEASAINEN ETA ORDIZIAN

Urriak 5 octubre, 19:45 - Usurbe Antzokia, Beasain

"Las bodas de Fígaro"

Londresko Royal Opera House-etik zuzenean

Orkestra orquesta: Ivor Bolton

Eszena escena: David McVivar

Aktoreak actores: Erwin Schrott, Anita Harting

 

Opera perfektua omen da hau. Eta Mozart-en jeinuaren adierazle, bere momenturik onenean
eta kartsuenean konposatu baitzuen.
Bere eduki politikoa medio, testua debekatu egin zuten bere garaian. Ikuspegi errealista
batetik lantzen dira pertsonaiak eta Mozart-en musikak beren alderdi gizatiarra azpimarratzen
du.
Opera honetako izarra Erwin Schrott baxua da, Covent Garden-en pertsonaia hau bera egin
zuena izugarrizko arrakasta lortuz. Bere aldamenean, beste izar bat, Anita Harting soprano
errumaniarra.

Gehiago irakurri...

Ataungo Argazki Ralia

igande honetan burutuko dugun Ataungo Argazki Raliaren hamaikagarren edizioaren berri eman nahi dizugu.

Urriak 4, igande honetan izango da argazkiak ateratzeko eguna, gai ezberdinak emanda, parte-hartzaileek goizeko 9:00etatik 10:00etara izango dute aukera izena emateko Ataungo Udaletxean, sari banaketa eta argazkien proiekzioa azaroaren 21ean izango delarik.

Aldez aurretik mila esker.

Urdaneta, itzulera bidaia, 450 urte

Urriaren 2an hasita, ostiralero Ordiziako Barrena Jauregian hitzaldiak antolatu ditugu; izan ere, urrian 450 urte betetzen dira Urdanetak lehenengoz Itzulera bidaia osatu zuenetik.

Hori dela eta Lemniskata, Goierriko Zientzia sarea eta Ordiziako Udalak bidezkoa ikusi dugu gai desberdinak jorratzea:

*Urriaren 2an, ostirala, 19:00etan, "Urdaneta y el Tornaviaje" Jose Ramon De Miguel Boschen eskutik

*Urriaren 8an, osteguna, 19:00etan, "Le tour du monde. Euskal esploratzaileak XIX. mendean" izenburuko erakusketa inauguratuko dugu, Zumalakarregi Museoaren eskutik (hilabete osoa zabalik)

*Urriaren 9an, ostirala, 19:00etan, "Especias y bacterias: aventura y exploración" eskainiko digu Carles Pedrosek

*Urriaren 16an, ostirala, 19:00etan, "Albaola. San Juan itsasontzia. 1565" hitzaldia Xabier Alberdiren eskutik

*Urriaren 23an, ostirala, 19:00etan, "Munduko irudia poltsikoan" eskainiko digu Guillermo Roak

*Urriaren 30ean, ostirala, 19:00etan, "Todo lo que siempre quiso saber sobre los mapas y nunca se atrevió a preguntar" izenburuko hitzaldia Raul Ibañezen eskutik.

Programazio eta xehetasunak

Ohiko dugun moduan, hitzaldi bakoitzaren amaieran solasaldia egingo dugu pintxo eta edariz lagunduta.

Zure arreta eskertuz, jaso agurrik beroena
Lemniskata, Goierriko Zientzia Sare Herrikoiaren izenean
Jose Luis Etxezarreta

Informazio gehiago behar izanez gero:
www.blogak.com/lemniskata
@LemniskataGoier
(Facebook) Lemniskata Zientzia

Ataungo hiru auzoetako XXXV. korrikaldia

Aurten ere, Urriaren 25 ean, Ataungo hiru auzoetako XXXV. korrikaldia ospatuko da, Mantzaren oroimenezkoa. 

Helduen lasterketa 11:00 hasiko da eta bitartean haurrentzako lasterketak ere izango dira helmuga inguruan. Ondoren korrikalarientzako sari eta herriko merkatarien oparien banaketa izango da. Amaitzeko, bertaratutakoentzako mokadutxoa.
Animatu parte hartzera.

Ataungo hiru auzoetako korrikaldiaren antolakuntza taldea