Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

ATAUNGO HAMABOSGARREN ARGAZKI RALLYA

Urriaren 6an, 9:00etatik 10:00etara egongo da Ataungo hamabosgarren Argazki Rallyan izena emateko aukera udaletxean. 

ZINEMALDIRA IRTEERA 2019

Kaixo, Aurreko urteetan bezala Zinemaldira joateko irteera antolatu dugu. Zinemaldian asteartea Euskal Filmen eguna izanik, irailaren 24an, asteartean izango da irteera. Ikusiko ditugun filmak: -Alice et le Maire (Aliceren aholkua): 16:00etan Principe 7n. (Perlak saila) -Mientras dure la guerra: 18:30ean Principe 7n. (Sail ofiziala). Autobusa San Gregoriotik 14:20ean aterako da San Gregorioko Zubi Haunditik eta San Martinen 14:30ean jasoko gaitu. AUTOBUSA ETA BI FILMAK= 15€ kostatuko da. Izena emateko: -idatzi E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera -deitu Ataungo udaletxera: 943180011 -Etorri udaletxera Animatu!!!

UDAL BANDOA 2019.09.09

YOGA – PILATES eta HIPOPRESIBOAK –

 ZUNBA IKASTAROAK

Ataungo Udalak  ikastaro hauek antolatu ditu ikasturte honetarako:

 YOGA :    

                     Urriak 7- Ekainak 15.

                     Eguna : Astelehena.

                     Ordua : 18:00 – 19:30 / 19:30 – 21:00

                    Tokia: San Martinen, ikastaro gelan

                  Prezioa : 220 €

PILATES eta HIPOPRESIBOAK :

                    Urriaren 8tik ekainaren 16ra.

                    Orduak tokiak eta lekuak:

Pilates eta hipopresiboak, ikastaro gelan, asteartea, 09:15-10:45

Pilates eta hipopresiboak, ikastaro gelan, asteartea,

17:30 – 19:00 / 19:00 – 20:30

Pilates eta hipopresiboak, San Gregorion, osteguna,  09:30-11:00

Prezioa : 220 €

ZUNBA: GAZTEENTZAT ETA HELDUENTZAT

                   Urriaren 10etik ekainaren ekainaren 18ra.

                   Lekua: Ikastaro gelan.

                   Osteguna: 17:00-18:00 (12-16 URTEKOENTZAT)

                  Osteguna:18:00-19:00 (17 URTETIK GORAKOENTZAT)

                   Prezioa : 200 €

 

Ikastaro hauek martxan jartzeko, talde bakoitzean gutxienez 8 lagun  beharko dira eta gehienez 14.

Izen-ematea: Ataungo Udala : 943180011. Irailaren 12tik 25era.

Izena ematean, adierazi, mesedez, dena batera (220/200) edo bi zatitan (110+110/100+100) ordaindu nahi duzun. Bi zatitan ordaintzea erabakitzen baduzu,  eta ikastaroa amaitu baino lehen utziko bazenu, bi zatiak ordaindu beharko zenituzke.

BERDINTASUN BATZORDEAREN BILERA

Berdintasun Batzordeak bilera egingo du, irailaren 10ean, 19:30ean, Udaletxean. Parte hartu nahi duzuen guztiok gonbidatuta zaudete.

HERRI ANTZOKIKO ETA GAZTELEKUKO DINAMIZATZAILEA KONTRATATZEA

Pertsona bat kontratatu behar dugu egun erdiz, herri antzokiko eginkizunak (filmen aukeraketa eta proiekzioa,  komunikazioa, kultur ekintzen antolaketa…) eta Gaztelekuko dinamizazioa gauzatzeko.

Interesatuta zaudetenok, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulegoetan eman beharko duzue izena, irailaren 20a baino lehen.

Han emango dizkizuete xehetasun guztiak (betebeharrak, ordutegia, soldata…).

EUSKARA IKASTAROAK

Euskara ikasteko edo hobetzeko laguntza emango du Udalak ikasturte honetan ere. Ikastaroren bat egin nahi baduzu, eman izena udaletxean, IRAILAREN 12tik 25era.

Taldea osatzen bada, Ataunen bertan emango dira klaseak, eta, bestela, inguruko euskaltegiren batera joan beharko da.

Dirulaguntza jasotzeko, hiru baldintza hauek bete beharko dira:

- Ataunen erroldatuta egon.

- Klaseetan % 80ko asistentzia.

- Azpimaila bat gainditu.

Animatu eta parte hartu!

IGERILEKUETAKO AGIRIAK AURKEZTEKO EPEAK

Irailaren 23tik 27ra bitartean aurkeztu beharko dira Lazkaoko eta Etxarri- Aranazko igerilekuetako ordainagiriak (edo urte osoko kuotaren agiria) udaletxean, %20ko dirulaguntza jaso ahal izateko. Horretarako, ordainagiriekin batera, bakoitzaren kontu korronte zenbakia ekarri beharko da.

LIBURUTEGIA TXUKUNTZEN

Liburutegian ematen den zerbitzua hobetzeko, hainbat lan egin behar dira, eta iraila baliatu nahi dugu horretarako. Beraz, lan horiek bukatu bitartean, liburutegia itxita egongo da.

EGUNEKO ZENTROA

Eguneko zentroa martxan jartzeko lanean ari gara. Egunak eta orduak erabiltzaileekin adostuko ditugu, eta zenbateko bat ordaindu beharko dute  erabiltzaileek. Interesaturik bazaude, jarri harremanetan gure gizarte laguntzailearekin (Miren), edo deitu udaletxera (943180011), irailaren 17a baino lehen.

BATZORDEETAN PARTE HARTZEKO IZEN-EMATEA

Ari gara batzordeak osatzen. Gogoratu, parte hartu nahi baduzu, udal bulegoetan eman behar duzula izena (943180011; E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. ). Izen-abizenez gain, adierazi zein batzordetan parte hartu nahi duzun, eta eman zure telefonoa eta posta elektronikoa.  IRAILAREN 15a izango da azken eguna.

BASOGINTZARI BURUZKO HITZALDIA

“Egungo basogintza politikaren analisia eta etorkizunerako arauak; baina non daude gure basoak?”

Eguna: irailak 12

Ordua: 19:00ak

Lekua: Udaletxeko ganbara

Hizlaria: Urtzi Goiti Ugarte (Biologian lizentziaduna eta doktorea)

Antolatzailea: Otsotarrak Elkartea

Laguntzaileak: Ataungo Udala, Goierriko Baratza, Biolur

ANTZEZTAUN 2019

Hemen duzue Antzeztaun 2019ko egitaraua.

Urriaren 4tik hasita 20ra bitartean, 6 ikuskizunez osatutako egitaraua dakarkigu aurtengoan zikloak.

Zuen gustukoak izango direlakoan,

gorde egunak agendan eta gora antzerkia!

ANDRES CEAREN ORGANO KONTZERTUA

Abuztuaren 4an, igandean, Andres Cea cadiztarra izango dugu San Martingo elizako organoan arratsaldeko 6etan. Kontzertu hau Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan dago.
 
https://www.quincenamusical.eus/eu/egitaraua/ikuskizuna/e/andres-cea

GARBITZAILEA KONTRATAZEA - ENTZUMEN PROBAK - BASERRI-BIDEAK GARBITZEA - ORGANO JAIALDIA

GARBITZAILE BAT KONTRATATZEA

Ataungo kiroldegiaren garbiketa-lanez enpresa bat arduratu izan da orain arte.  Udalak erabaki du langilea zuzenean kontratatzea aurrerantzean.

Lan honetan interesatuta zaudetenok Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulegoetan eman beharko duzue izena, uztailaren 22tik abuztuaren 16ra (biak barne)

Langilearen betebeharrei eta lan-baldintzei buruzko informazioa (lansaioa, ordutegia, soldata…), Lanbiden emango dizuete.

 2019ko irailaren 2an hasiko da lanean.

 

ENTZUMEN-PROBAK

Entzumena galtzearekin lotura duten zailtasunak eta sintomak antzemateko, test bat egiteko aukera eman digu AUDIOTECHNO enpresak. Bost bat minutu irauten duen proba da, eta dohainik egiten dute.

EGUNA: uztailak 30, asteartea

ORDUA:10:30-13:30

LEKUA: Atsedentoki

San Gregorio auzoan irailean egiteko konpromisoa hartu du enpresak.

 

BASERRI-BIDEAK GARBITZEN

Urtero garbitzen dira baserri-bideak, eta datorren astean ekingo dio lan horri Oiartzungo Berdabio Basogintza enpresak. Guztira 32,5 km dira, eta pare bat aste beharko ditu lana burutzeko. Inguruan tokatzen bazaizue, izan pazientzia pixka bat, mesedez.

 

ORGANO BARROKOAREN JAIALDIA

Ataungo organo barrokoaren nazioarteko XIII. jaialdiak bi hitzordu ekarri dizkigu aurten ere: uztailaren 20a eta abuztuaren 4a. Aukera paregabea daukagu organo zaharraren soinuaz eta puntako musikari nahiz abeslariez gozatzeko. Bi kontzertuak San Martingo elizan izango dira, eta hauxe da egitaraua:

Uztailak 20, arratsaldeko 6etan:  

Ana Belen Garcia- organo-jotzailea

Mixel Ducau- ahotsa, gitarra, ttunttuna eta alboka

Thierry Biscary- ahotsa eta perkusioa

Eate abesbatza

Abuztuak 4, arratsaldeko 6etan:

Andres Cea- organo-jotzailea



KÄFFKA ANTZEZLANA BERTAN BEHERA GERATUKO DA

Jakinarazi berri zaigun istripu baten ondorioz, ostiral honetan Herri Antzokian zegoen KÄFFKA ANTZEZLANA BERTAN BEHERA GERATUKO DA.
Sarrera erosi duzuenok, udaletxera etorri sarrerarekin eta dirua itzuliko zaizue.

BANDOA: UDAL BATZORDEAK-LUR AZPIKO APARKALEKUA-ZABORRA-JOXEMARTIN APALATEGI BEGIRISTAIN BEKA- EGUR LOTEA

UDAL BATZORDEAK ERATZEA

Legealdi berriari ekin diogun honetan, batzordeak osatu behar ditugu arloz arlo. Ohi bezala, herritar guztiok gonbidatuta zaudete parte hartzera.

Arloak honela banatzea erabaki dugu, eta litekeena da, premien arabera,   lantalde bat baino gehiago eratu behar izatea batzorde berean:

- Ogasuna: Martin Aramendi.

- Hirigintza eta Turismoa: Aitor Sukia.

- Kultura, Euskara eta Berdintasuna: Irati Arratibel.

- Gizarte ongizatea, parte hartzea eta kirola: Maider Urdangarin.

- Ingurumena, nekazaritza eta abeltzaintza: Naiara Munduate.

Batzorderen batean parte hartu nahi baduzu, deitu Udal bulegoetara  eta eman izena ( 943180011; E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. ). Izen-abizenez gain, adierazi zein batzordetan parte hartu nahi duzun, eta eman zure telefonoa, posta elektronikoa.  IRAILAREN 15a baino lehen eman behar da. Dena dela, batzorde irekiak dira eta noiznahi dago aukera izena eman eta parte hartzen hasteko.

Animatu eta parte hartu, denon artean errazago eta hobeto erantzungo diegu-eta Ataunek dituen premiei.

 

LUR AZPIKO APARKALEKUKO ZOZKETA

San Martingo lur azpiko aparkalekuan urtero egiten da zozketa urte osorako aparkatzeko lekua hartu nahi duten herritarren artean.  Uztailaren 26a baino lehen eman behar duzue izena, Udaletxean. Zozketa uztailaren 29an (astelehena)  egingo da, 19:00etan, udaletxeko pleno aretoan.

ZABORRAREKIN KEZKATUTA 

Herritar askok jo duzue udaletxera azken asteotan, zaborrarekin gertatzen ari denaz kezkatuta. Ez da harritzekoa, lotsagarria baita herriko zenbait gune eta Agauntza erreka nola egoten diren ikustea. Gure programa aurkezteko eta osatzeko egin genituen bileretan jaso genuen bereziki landu beharreko gaia dela, eta lantalde bat sortu beharra dagoela, arazoa sakon aztertzeko, neurri eragingarriak hartzeko eta oraindik sentsibilizatu ez diren haiek sentsibilizatzen saiatzeko. Badakigu gehienok baduzuela kontzientzia eta zintzo betetzen dituzuela arauak, eta hori erakusten dute Sasieta Mankokunitatearen datuek ere. Onartezina da, ordea, gune jakin batzuetan pertsona jakin batzuk izaten ari diren jokabidea. Hori dela eta,  neurri batzuk lehenbailehen hartzeko asmoa dugu, ezin gara lantaldea osatu zain eta lanean hasi zain egon. Ezinbestekoa ikusten dugu zaintza-lanak zorroztea. Herritar guztion ardura da herria txukun izatea, eta gutako bakoitzaren erantzukizuna da ahalik eta zaborrik gutxien sortzea, eta sortzen duguna behar bezala sailkatu eta dagokion lekura botatzea.

Gogoratu, traste zaharrak hileko lehenengo eta hirugarren asteazkenetan atera behar izaten direla eta Sasietara deitu behar dela bezperan, horren berri emateko.

Zaindu dezagun ingurua, errespeta ditzagun ingurukoak, eta ez dezagun engaina geure burua!        

JOXEMARTIN APALATEGI BEGIRISTAIN BEKA

Ataungo Udalak antolatzen duen Joxemartin Apalategi Begiristain beka irabazi dute Miren Aranguren eta Jone Arrazola ikerlariek. “Bizitzak erdigunean. Ataungo zaintzaileen genealogia feminista (1950-2020)” izeneko proiektuak 10.000 euroko dirulaguntza izan du, eta urte eta erdi izango dute lana osatzeko.

EGUR LOTEA ESKATZEKO AUKERA

Azken egunotan hainbat herritar etorri zaigu galdezka udaletxera, egur lotea eskatzeko aukerarik izango ote den. Gipuzkoako Foru Aldundiak du herri onurako mendiak kudeatzeko ardura, eta haiekin hitz egin ondoren, deialdi zabala egitea erabaki dugu. Hauek  dira baldintzak lotea  eskatu ahal izateko:

- Ataunen erroldatuta egon.

- Kamioia ezingo da herritik kanpora atera.

- Etxebizitza bakoitzean lote bakarra eskatu ahal izango da.

- 580 euro ordaindu beharko da.

- Eskaera egiteko azken eguna: uztailak 26

Lotea bakoitza 15 tonakoa izango da gutxi gorabehera, eta prezioan sartuta daude bai etxera eramatea bai mendi-bideak zaintzeko ekarpena.

 

 

 

 

 

 

 

ATAUNGO ORGANO BARROKOAREN NAZIOARTEKO XIII. JAIALDIA

Uztailaren 20an ekingo diogu Ataungo Organo Barrokoaren Nazioarteko XIII. jaialdiari.

Uztailaren 20an, larunbata, 18:00etan San Martingo elizan parte hartuko dutenak: Ana Belén García, Mixel Ducau, Thierry Biscary eta EATE abesbatza izango dira.

Abuztuaren 4an, igandean, 18:00etan Andrés Cearen eskutik eskainitako kontzertua gozatzeko aukera izango dugu, kontzertu hau Donostiako Musika Hamabostaldi zikloaren barruan egonik.

Informazio gehiago: https://bit.ly/30pSEt9 

KÄFFKA ANTZEZLANA

Uztailaren 19an, ostirala, KÄFFKA antzezlana izango dugu Herri Antzokian 18:00etan. Laster jarriko ditugu sarrerak salgai!!

2049a. Nerabeak kontrolatzeko beharra sentitu dute, eta horretarako eremuak sortu. Testuinguru horretan ezagutuko dira istorio honetako bi protagonistak, euren maitasunarekin inolako arazorik ez dutenak... Arazoa gizarteak berak dauka.

Gehitu elkartea, Kamikaz Kolektiboarekin harremanetan jarri zen, aniztasun sexu-afektiboaren sensibilizazioa eta ikusgarritasuna jorratzeko antzezlan bat sortzeko helburuarekin. Proiektua martxan zegoen bitartean, Ortzadar LGBT elkartea gehitu zen. Hiru eragileen elkarlanetik sortu da KÄAFKA antzezlana.

https://www.youtube.com/watch?v=kyJ9PKLJiXs