Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

IGERILEKUAK-UDALETXE ETA LIBURUTEGIKO UDAKO ORDUTEGIAK

ETXARRI-ARANATZ ETA LAZKAOKO IGERILEKUAK ERABILTZEKO DIRU-LAGUNTZAK

Ataungo Udalak erabaki du Ataunen erroldatuta dauden herritarrei dirulaguntza ematea mugakideak ditugun Lazkaoko eta Etxarri-Aranazko kanpoko igerilekuak erabiltzeko.

Udako denboraldiari dagozkion sarrerak eta bonuak soilik hartuko dira kontuan, eta %20ko laguntza izango dute.

Lazkaon urte osoko bonua duten herritarrei udako denboraldiko proportzioa ordainduko zaie.

Laguntza horiek jasotzeko,m sarreren agiriak aurkeztu beharko dira Udal bulegoan, irailaren 23tik irailaren 28ra, ordutegi honetan: 09:00etatik 14:00etara.

EZ DIRA ORDAINDUKO epe horretatik kanpo aurkezten diren sarrerak.

Dirulaguntza eskatzen dutenek egiaztatu egin beharko dute, eskaera egin aurretik, Ataunen bizi direla eta gutxienez urtebete daramatela erroldatuta.

Ataungo Udalarekin zorrak dituzten eskatzaileek ezingo dute dirulaguntzarik jaso.

 

UDALETXEKO ETA LIBURUTEGIKO UDAKO ORDUTEGIA

Udal bulegoak ohiko ordutegia izango du udan ere, baina astearte arratsaldeetan ez du zerbitzurik emango irailera arte. Liburutegia goizez irekiko da, 10:00etatik 12:00etara, ekainaren 24tik uztailaren 30era. Abuztuan itxita egongo da.

 

 

 

UDAKO KIROL ESKAINTZA 2019-ERREKA GARBIKETARAKO GONBIDAPENA

KIROL ESKAINTZA – UDA 2019

 EKAINA

 BIZIKLETA BIDE GORRITIK: Ekainaren 24etik 28ra. Goizez 9:30-12:30. Gutxienez 8 laguneko taldea.10-14 urte bitartekoak.Bide gorri eta berdeetan.

UZTAILA

IRRISTAKETA: Uztailaren 1etik 5era. 8-12 laguneko taldeak. Goizez 09:00-10:30 edo arratsaldez 15:00etatik 16:30. 4-12 urte bitartekoei zuzenduta. Auzoeta Kiroldegian.

TENISA: Uztailaren 1etik 12ra. Goizez: 09:00-10:00 / 10:00-11:00 / 11:00-12:00. 8-12 pertsona taldeko. 8-14 urte bitartekoak. Eskola atarian.

AEROBIKA: Uztailaren 1etik 12ra. Goizez (ordutegia zehazteko). Gutxienez 8  laguneko taldea. 10 urtetik 16 urte bitartekoei zuzenduta. San Martingo Ikastaro gelan.

PIRAGUISMOA: Uztailaren 8tik 12ra. Arratsaldez (ordutegia zehazteko). 10-15 pertsona taldeko. 8-14 urte bitartekoentzat. Zubi Berdeko presan.

ESKALADA: Uztailaren 17tik 21era. Goizez 9:00-10:00 edo 10:00-11:00.  8-12 pertsona taldeko. 6-12 urte bitartekoentzat. San Martingo Boulder gelan eta San gregorioko rokodromoan.

 

KUOTA:  30€ ikastaroko

Kontu korronte zenbakia: 2095 5026 87 1060153888

KUOTA BEREZIAK: Kuota haur bakoitzeko 30€ bada ere, ikastaro edo kirol jarduera berdinean familia bereko bi haur direnean, kuota biena 50€ izango da, familia bereko hiru haur edo gehiago direnean, kuota guztiena 75€ izango da. Eskaera orrian zehaztu familia kideen kopurua eta izen abizenak. Izena ematearekin batera aurkeztu beharko da ordainketa agiria.

Izen emateko epea: Ekainak 10, astelehena, izango da.

Ez da epez kanpoko izen ematerik onartuko eta behin ikastaroa hasi eta gero ez da dirurik itzuliko, haur kopuruaren arabera antolatuko baitira ikastaroak.

Izen ematea: Ataungo Udalean izen emate orria eramanez.

Informazio gehiago nahi izanez gero, 678813208 telefonoan.

 

ERREKA GARBIKETARAKO GONBIDAPENA OTSOTARRAK TALDEAREN ESKUTIK

Honen bitartez, Otsotarrak elkarteko kideok ekain hasierako antolatu dugun erreka garbiketara gonbidatu nahi zaituztegu.

Helburuak:

 -Agauntza ibaiaren garrantzi ekologikoa: dugun altxorra baloratu.

-Errekara botatzen dugun zabor kantitatez eta honek sortzen duen kalteaz jabetu.

-Auzolanean berau garbitzeko ekarpenean ahalegindu

 Erreka garbiketara edonor dago gonbidatua, heldu, nerabe bai eta haurrak ere. Denon artean lan asko egin dezakegu!

NON EGINGO DA: Ekintza Astigarraga eta Bidebietako zubien artean burutuko dugu talde desberdinetan banaturik. Juntatzen den jendearen arabera garbitze eremua txikitu edo handituko da.

Erreka garbiketa ondoren mokadutxo goxoa  eskainiko da dastatzeko.

 DATA: Ekainak 9, Igandea.

JUNTATZE LEKUA: San Martingo plaza.

ORDUA: 9:00 ordutan

IRAUPENA: 3 ordu inguru. Ondoren mokadua nahi duenarentzat.

BAKOITZAK EKARRI BEHARREKOA: Errekarako oinetako egokia (katiuska, zapatila zaharkituak),  eskularruak eta ahal bada guraize sendoak.

OHARRA: Eguraldi txarra balego ekintza beste data batera atzeratzea baloratuko da.

 Animatu denok parte hartzera!!

 

OTSOTARRAK ELKARTEA

 

MAIATZAK 24,26,27 DENBORALDIKO AZKEN ZINE EMANALDIA

Kaixo!

Denboraldiko Herri Antzokiko azken film emanaldia izango dugu asteburu honetan. Haurren saioan ‘Los cinco y el valle de los dinosaurios’ izango dugu, dinosauro hezurdura baten bila abiatuz gazte taldea eta Helduen saioan ‘Pride’, LGTB komunitatearen eta meatzarien elkarlana erakutsiz, ikusleen proposamena, Biboletak Ataungo Emakume taldearekin elkarlanean.

 

Gustoko izango dituzuelakoan!

Milesker guztioi!

Ondo pasa asteburua,

AITZIBER ETXEBERRIA IDAZLEAREKIN SOLASALDIA

Maiatzaren 28an, 19:00etan Aitziber Etxeberriarekin solasaldia izango dugu Udaletxeko Pleno Aretoan.

Nomada liburua izango badugu ere mintzagai, bere liburuetako edozein gai landuko ditu Etxeberriak.

Animatu!

ATAUNGO IRAKURLE TALDEA - ATAUNGO UDAL LIBURUTEGIA - OTSO IRAKURLEAK

MAIATZAK 17,19,20 ZINE EMANALDIAK

Asteburu honetan zinean ondorengo emanaldiak izango ditugu: Haurren saioan ‘Blinky Bill koala’, bere hiritik haratago abentura bila abiatuko dena eta Helduen saioan ‘Yo, Daniel Blake’, erretiroa hartzeko adina gertu izanda eta gaixo egonda ere lan egitera behartzen duten arotzaren egoerara hurbilduko gaituena.

Gustoko izango dituzuelakoan, ondo izan!

 

2018-2019 ATAUNGO GAZTELEKUKO KURTSO AMAIERA-AITZIBER ETXEBERRIA IDAZLEAREKIN SOLASALDIA

2018-19 ATAUNGO GAZTELEKUKO KURTSO AMAIERA

Aurtengo ikasturtean ere martxan izan dugu Ataunen PSZ zerbitzua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gaztematika programarekin elkarlanean. Nerabeen Parte-Hartzea Sustatzea du helburu, 12-16 urteko gazteei bideratua.

 Kurtsoan zehar hainbat ekintza burutu ditugu: Gaztelekua moldatu dugu, proiekzioak egiteko horma bat margotu, Talojana egin dugu elkarrekin sukaldeko saltsan, Beotibar pilotalekura joan gara, eskulanetan zementua erabiliz lorontziak egin ditugu, bideokamerarekin Otso TB osatzeko saiakeran aritu gara eta margotutako horma pelikulak proiektatzeko eta arbel bezala erabiltzeko aprobetxatu dugu, arduratzen gaituzten gaien inguruan eztabaidatu dugun gisara, Martxoak 8ko berdintasunean oinarritutako aldarrikapen besteak beste.  

Ostiral eta larunbatetan batu gara Oargi elkartearen alboan aurkitzen den Gaztelekuan, arratsaldeko 17.00etatik 20.00etara.

 2018-19ko eskaintza borobiltzeko maiatz amaierara arte ostiral eta larunbateko zerbitzua mantenduko da eta ekain eta uztailerako ekintza puntualak antolatzen ari gara:

 -MAIATZAK 18: Olaberriako kartingera IRTEERA

 -MAIATZAK 24: Gaztelekuko AFARIA

 -EKAINAK 28ko Aniztasun sexu-afektiboaren egunaren inguruko egitarau bateratua Ataungo feminista taldearekin.

 -Ekain-uztailan Arroila jaitsiera IRTEERA Aralarren

 -UZTAILAK 19: ‘KÄFFKA’ ANTZEZLANA, Identitatearen eta askatasunaren auto-definizioa eta sexu-aniztasuna landuz, ikusle guztientzat egokitua, nerabeei bereziki zuzendua.

 Gonbidatuak zaudete bereziki 12-16 adin tarteko herritarrak ekintzetan parte-hartzera! Izena emateko, animatu Gaztelekura OSTIRALA edo LARUNBATA 17:00etatik 20:00etara.

(Antzezlanaren deialdia herritar guztiei zabaltzen zaizue).

Gaztelerkura agertzeko aukerarik ez baduzu, kontaktatu e-posta bidez: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

AITZIBER ETXEBERRIA IDAZLEAREKIN SOLASALDIA

Maiatzaren 28an, asteartea, 19:00etan udaletxeko Pleno Aretoan Aitziber Etxeberria idazlearekin “Nomada” liburuaz solasaldia izango dugu. Hau, Udal Liburutegiak, Otso irakurleak eta Ataungo Irakurle taldeak antolatutako ekintza izango da.

 

 

 

MAIATZAK 10, 12, 13 ZINE EMANALDIAK

Kaixo!

Asteburu honetan Herri Antzokian Haurren saioan ‘Batman Lego’, euskaraz, Gothamen Jokerrari aurre egiteko bere kideekin elkarlanean. Helduen saioan ‘Murieron por encima de sus posibilidades’ komedia satirikoa, krisi ekonomikoaren ondorioz euren bizitza suntsiturik aurkitzen duen hiritar talde baten plan eroa jarraituz.

Gustoko izango dituzuelakoan,

Ondo pasa asteburua!

 

BASERRIARI BEGIRA SAN ISIDRO EGUNA 2019

Maiatzak 15, asteazkena

 11:00etan  azoka irekiera.

- Bertan herriko gazta dastatze eta barazki, ziza, landare… erakusketa izango da. Nahi duen orori postua jartzeko eskatzen zaio.

14:00etan bazkaria Pelotazale elkartean.

(Menua: Haragi zopa, pikatxa, arkumea, postrea eta kafea lagungarriekin. Bazkarirako izena eman behar da Udaletxean maiatzak 10 eguerdia baino lehen. 943 180011. Salneurria 25€)

 

Santi eta Katxo trikitilariak ere bertan izango dira.

 

HERRITARREN ERAKUSKETA

 

Herritarrak animatu nahi ditugu beraien urteko produktuak erakustera.

- Produktuak norberarenak eta herriko lurretan haziak izatea nahiko genuke.

-Barazki postua jartzen dutenek izango dute diru-laguntza eta bazkarirako txartela. Gazta, ziza eta gainontzeko postua jartzen dutenei ere bazkari-txartela emango zaie.

-Gazta aurkeztuko dutenek Miel Mari mendi zinegotziarekin jarri beharko dira harremanetan 669623477 telefonoan.

-Postua jarri nahi duenak izena eman beharko du udaletxean maiatzaren 10 eguerdia baino lehen.

 

BASERRIA ATAUNEN LEHEN ETA ORAIN ERAKUSKETA

 

Maiatzaren 15ean, Joan Arin Dorronsororen lanetan oinarritutako argazki erakusketa izango da San Gregorioko Zelai frontoian. Erakusketa hau Haitzarri, Murkondo eta Atauniker kultur elkarteek Arin familiarekin batera antolatutakoa da.

MAIATZAK 3, 5, 6 ZINE EMANALDIAK

Maiatzak 3, 5 eta 6an, emanaldi hauek izango ditugu:

Haurren saioan ‘Los niños de Timpelbach’, haurren bihurrikeriei erantzunez, guraso guztiek herritik martxa egingo dute egun baterako, haurrek kudeatuz herrixka. Helduen saioan, berriz,  ‘Lucky’ , 90 urteko protagonista, bidaia espiritual batean murgilduz.

Gustoko izango dituzuelakoan,

ATAUNGO IRAUPEN LUZEKO X. MENDI-IBILALDIA

ATAUNGO IRAUPEN LUZEKO X. MENDI IBILALDIA.

Maiatzaren 5ean, Auzoeta udal kiroldegitik hasita:

-Ibilaldi luzea 6:30ean abiatuko da. 48km.

-Ibilaldi motza 8:00etan hasiko da. 21,3km.

 

** Informazioa gehiago atxikita dauden bi dokumentuetan.