Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

ABERRI EGUNA 2019-HAURRESKOLAKO MATRIKULAZIOA

ABERRI EGUNA 2019

2019. urtean ez da Ataunen Aberri Egunaren ekitaldirik ospatuko, ataundar herritarrei Euskal herri mailan egingo diren ekitaldi desberdinetan parte hartzeko gonbitea zabaldu nahian.

Hala ere, nahiz eta ekitaldia ez antolatu, Aberri Eguna ospatzeko deiarekin bat eginez, ataundarron etxeetan ikurrina jartzeko gonbitea egin zaizue.

 

HAURRESKOLAKO MATRIKULAZIOA

Familia agurgarria:                     

         Datorren ikasturteari begira,  zuen seme-alabak Ataungo Haurreskolan matrikulatzera animatu nahi zaituztegu. Bertan, 0-2 urte bitarteko haurrentzat kalitatezko hezkuntza eskaintzen da.

         Matrikulazio epea laster zabalduko da: maiatzaren 2tik maiatzaren 10era. Informazio gehiago nahi izanez gero haurreskolatik pasa, telefonoz deitu 943 180376 zenbakira, edo e-mail bitartez galdetu E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidean. Haurreskolako instalazioak ezagutu nahi badituzue  lasai hurbildu antolatu dituzten ate irekietara. Hauexek izango dira ate irekien egunak eta ordutegia:

 

-Maiatzaren 2an,  13:30etatik 14:30etara.

16:00tatik 17:00etara.

-Maiatzaren 7an, 13:30etatik 14:30etara.

16:00tatik 17:00etara.

 

 

 

UDALEKUETAKO BEGIRALEEN LAN-DEIALDIA 2019

2019 UDAKO HAUR ZAINTZA ZERBITZURAKO LAN DEIALDIA

Ataungo Udalak Udaran Haur Zaintza Zerbitzua burutzeko HEZITZAILEA kontratatzeko deialdia zabaltzen du. Ekainaren 24tik-Uztailaren 26ra arte.

Interesa duen orok izena eman dezake Ataungo Udaletxeko bulego orokorrean. Izena ematearekin batera Curriculuma aurkeztu behar da eta bertan adierazitako,

+ Tituluak

+ Diploma

+ Bestelako egiaztagiriak: Sexu delituen aurrekaririk ez duela jasotzen duen ziurtagiria. (Urtarrilaren 15eko1/1996 Lege Organikoak, Adingabearen Babes Juridikoari buruzkoak,13.5 artikuluan eskatutako ziurtagiria).

Bereziki balioetsiko da:

Haur Hezkuntza titulua izatea.

Euskaraz hitz egitea; Lan esperientzia: Haur zaintzan eta Haur Hezkuntzan lan egin izana.

 

2019 HAUR UDALEKU IREKIETAKO BEGIRALEEN LAN DEIALDIA

Ataungo Udalak haur udalekuetarako BEGIRALEAK kontratatzeko deialdia zabaltzen du. Ekainaren 24tik-Uztailaren 26ra arte.

Interesa duen orok izena eman dezake Ataungo Udaletxeko bulego orokorrean. Izena ematearekin batera Curriculuma aurkeztu behar da eta bertan adierazitako,

+ Begirale Titulua

+ Diploma

+ Bestelako egiaztagiriak: Sexu delituen aurrekaririk ez duela jasotzen duen ziurtagiria . (Urtarrilaren 15eko1/1996 Lege Organikoak, Adingabearen Babes Juridikoari buruzkoak,13.5 artikuluan eskatutako ziurtagiria).

Bereziki balioetsiko da:

Euskaraz hitz egitea; Lan esperientzia:Udalekuetan lan egin izana.

 

Hauetarako izena emateko eta dagozkion agiriak aurkezteko,

Udaletxeko Bulego orokorrean aurkeztu beharko dira,

Astelehenetik ostiralera 9:00etatik-14:00ra, Asteartetan 17:00etatik 19:00etara

943180011

EPEA: APIRILAk 29tik – MAIATZAk 10a arte.

Deialdian parte hartzeko interesa izanez gero eta edozein zalantza argitzeko, Teknikariarekin harremanetan jarri.

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

HAUR UDALEKUETAN BEGIRALE PRAKTIKAK BURUTZEKO AUKERA

Herrian antolatzen diren HAURREN UDALEKUETAN, begirale titulua atereatzen ari zareten herritarrei, bolondres modura BEGIRALE PRAKTIKAK egiteko aukera zabaltzera gatoz.

Haurrekin jardutea gustuko duzuen edota geroan zuen burua heziketa inguruan ikusten duzuenontzat interesgarria izango delakoan gaude. Esperientzi berri bat bizitzearekin bat, heziketaren mundua barnetik ezagutzeko aukera izango duzue.

Udalekuak, 3-12 urte bitarteko haurrekin eramaten dira aurrera eta Ekainaren 24tik Uztailaren 26ra arte izango dira, goizeko ordutegian.

EPEA: APIRILAk 29tik – MAIATZAk 10a arte.

Eskaera orria udaletxean egongo da eskuragarri. Adin txikikoa bazara, familiaren baimena betetzea derrigorrezkoa izango da.

Udaldiaren amaieran, udaletxeak, udalekuetan parte hartu duen gazteari bolondres lanean egin dituen orduen ziurtagiri bat luzatuko dio edo eta Praktikak burututako ziurtagiria ofiziala ere bai.

Besterik gabe, parte hartzera animatuz agurtzen gara.

Ataungo udaldiko haur, nerabe eta gazte ekintzen koordinazio taldea.

 

Hauetarako izena emateko eta dagozkion agiriak aurkezteko,

Udaletxeko Bulego orokorrean aurkeztu beharko dira,

Astelehenetik ostiralera 9:00etatik-14:00ra, Asteartetan 17:00etatik 19:00etara

943180011

Deialdian parte hartzeko interesa izanez gero eta edozein zalantza argitzeko, Teknikariarekin harremanetan jarri.

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

 

 

 

 

 

Hurrengo zine emanaldiak: Maiatzak 3, 5, 6

Kaixo,

Aste Santu jaiegunak direla eta asteburu honetan eta hurrengoan ez da zine emanaldirik izango. Hurrengo emanaldiak Maiatzak 3, 5 eta 6an izango dira. Bertan ikusiko gara!

Ondo pasa!

APIRILAK 12,14,15 ZINE EMANALDIAK

Kaixo,

Hauek izango dira asteburu honetako zine emanaldiak:

Haurren saioan ‘La Bella y la Bestia’ Disneyren egokitzapena, Bella gazte ausarta protagonista hartuz eta Helduen saioan ‘La torre oscura’ Stephen Kingen liburu sortan oinarrituriko western eta zientzia fikzioaren arteko filma.

Gustoko izango dituzuelakoan,

Ondo pasa asteburua!

 

KLIKA, KLIKA, KORRIKARI!!

KLIKA, KLIKA, KORRIKA!!!

Abian da KORRIKA!

Abian da Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia . Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta AEKren euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.

Ataundarrok ere bat egingo dugu ekimenarekin eta horretarako hainbat ekintza antolatu dira herrian.

Apirilak 12, ostirala

14:30ean KORRIKA TXIKIA  egingo da eta bukaeran, eskolako aterpean, KLIKA KOREOGRAFIA dantza eskainiko dute herriko haurrek. Ondoren, JATEKOA izango da Guraso elkartearen eskutik.

KORRIKA jaia

19:00etan BADATOR 21.KORRIKA!!! San Gregorioko portu gainetik

KORRIKA argazki erakusketa egongo da eta oroigarri modura eskuragarri.

20:00etan TALO-AFARIA izango da San Gregorioko frontoian.

Txartelak salgai daude ondorengo leku hauetan:

  • Troskaeta tabernan
  • Errotaundi okindegian
  • Sutegi tabernan

Ondoren, LEKUKO ERAMALEAren zozketa

Apirilak 13, larunbata

KORRIKA pasako da Goierritik. Legorretan goizeko 06:03an sartuko da eta Legazpin 10:57an agurtuko gaitu.

 Lazkaotik Olaberrirako bidea 07:01:41 /07:14:41

 *afarian zehaztuko da ataundarrok zein puntutan egingo dugun KORRIKA.

 

Apirilak 14, igandea

 KORRIKA amaiera

Gasteizen amaituko da 21. KORRIKA eta Goierritik autobusak aterako dira. Izen-emateak zabalik daude eta bi modutara egin daiteke: batetik, on-line bidez eta bestetik, herrian.

Herrian izena eman nahi duenak, Troskaeta eta Sutegi tabernetan du izena emateko aukera. Izena eman behar da apirilaren 10erako.

Prezioak:   Helduak:10€ / langabetuak:7€/

                Haurrak(14 urte arte): 5€

 

               

HERRI LANGILE BATEN KONTRATAZIOA

1.- Deialdia

Lan metaketa dela eta, Ataungo Udalak herri-langile bat kontratatuko da, lanaldi osoan eta gehienez zazpi hilabetetako epean.

2.- Bete beharreko funtzioak

Egin beharreko lanak, besteak beste, honakoak izango dira:

 Bide publikoaren garbitasunari dagozkion lanak egitea, dauden makina edo orga erabiliz horretarako, ezarririko irizpideen arabera.

Pintatze, ormak garbitze eta lorategi lanak egin.

Hesiak, taulatua, seinaleak, eta abar jarri, muntatu eta desmuntatu.

Lanak burutzeko behar diren gaiak eta materialak eskatu Arduradunari.

Garraiatu beharreko materialak kargatu eta deskargatu.

Noizean behin lana betetzeko eta zerbitzuaren beharrek eragindako ordutegi malgutasunari egokitzea.

Segurtasun eta Higieneko arauak betetzea.

Lorategi, mendi, nekazal bide, parke eta abarren mantenimenduari dagozkien lanak egin (belarra moztu eta jaso, zuhaitzak eta berroak kimatu, ureztatu, etab) lan plangintza ezarritako irizpideen arabera.

Lorategi eta landaretza berriak egiteko beharrezko diren lanak burutu (lursailak prestatu, loreak eta zuhaixkak landatu, erein, etab.).

Simaurketan zein intsektizida materialen erabilpenean lagundu.

Oro har lanpostuaren arabera agintzen zaizkion zeregin guztiak betetzea, hau da, lorazaintza, obrak edo garbitasuneko peoi lanak.

3.- Hautagaiek bete beharreko baldintzak

Adina: 18tik 65 urtera arte

Lanbide kalifikazioa: obra langilea.

Esperientzia: Mantentze lanak.

Makinaria erabiltzea: Esku-motosega.

B gida baimena edo parekoa izatea.

Eskolaratze agiria edo titulu baliokideren bat izatea.

Euskara jakitea.

4.- Probak

Probak ondorengoak izango dira:

a)Ariketa teorikoa: epaimahaiak erabakitako eta lanpostuarekin zerikusia duen eta izaera teoriko-praktikoa duten zenbait gai ebatzi beharko dira.

b) Ariketa praktikoa: proba bat edo hainbat egin beharko dira, eta deialdian zehaztutako funtzioak betetzeko gaitasuna izatea frogatu beharko da.

Lanpostu honetan interesaturik dauden pertsona guztiek, apirilaren 5etik 12ra (biak barne), Lanbide Enplegu Zerbitzuko bulegoetan eman beharko dute izena. Langilearen betebeharrei eta lan baldintzei buruz (lansaioa, ordutegia,soldata...), Lanbiden informatuko zaituztete.

Langilearen kontratazioa 2019ko apirilaren 23an hasiko da.

APIRILAK 5,7,8 ZINE KARTELDEGIA

Kaixo!

Asteburu honetako zine karteldegian:

Haurren saioan ‘Hotel Transilvania 3’, hotela daraman familia bereziaren oporraldiak jarraituz itsasoan zehar, eta Helduen saioan, Biboletak Ataungo Emakume taldearekin elkarlanean ‘María (y los demás)’, Mariak etxeko zaintzaren ardura izatetik bere bizitza bizitzeko saltoan erakutsiko diguna.

 

Gustoko izango dituzuelakoan,

Ondo pasa asteburua!

MARTXOAK 29, 31, APIRILAK 1 ZINE KARTELDEGIA

Asteburu honetan zine karteldegian:

Haurren saioan ‘Los futbolísimos’ izango dugu, eskolako futbol taldea mantentzeko haurren borroka erakutsiko diguna eta helduen saioan ‘Noviembre’, pertsonak bizirik sentiaraziko dituen artea aldarrikatuz kale antzerkiaz esperimentatuko duen taldearen abenturak kontatuko dizkigu.                              

Gustoko izango dituzuelakoan,

Asteburu ona izan!

GIPUZKOAKO ORGANOAK PLAZARA 2019

Igande honetan, martxoak 31, 12:00etan Musikenek antolatutako “Gipuzkoako organoak plazara” zikloaren barruan San Martingo Elizan kontzertua izango dugu Cristina García Banegasen eskutik. 

MARTXOAK 22,24,25 ZINE KARTELDEGIA

Kaixo,

Asteburu honetan Haurren saioan ‘Dixie eta matxinada zonbia’ izango dugu, euskaraz, Dixie gaztea Nigreda maltzurraren matxinadari aurre egiten.

Helduen saioan, aurreko astean aurreratu bezala bi dokumental izango ditugu aste honetan: ‘Erraiak’ eta ‘Taming winter’. Lazkaon proiektatu zituzten eta amaieran irrintziz betez aretoa. Ea Ataunen ere gustoko dituzuen!

ERRAIAK:

Kobazuloetatik datorkigun oihua. Entzun, sentitu eta kantatu egiten duguna. Hitzik gabeko hizkuntza. Erraietatik ateratzen zaiguna. Arbasoen oihartzuna.

Baina noiztik dugu irrintzia gure artean? Bizirik jarraitzen al du XXI. mendean? Hauek eta beste hainbat galderen erantzuna bilatzen duen ariketa da Erraiak dokumentala. Euskal Herriko txoko ezberdinetan barrena murgilduz irrintziaren jatorria eta hedapenaren azterketa egin dugu. Ze eragin du irrintziak kostaldeko marinelen jardunean? Zer eragin barrualdeko bailaren egunerokoan?

Ekain Martinez de Lizarduy irakasleak eta Arteman Komunikazioak lankidetzan egindako dokumental honek Euskal Herri osoan zehar irrintziarekin zerikusi zuzena duten pertsonen testigantzak jasotzen ditu. Nondik dator irrintzia? Nola deitzen zaio Nafarroako mendietan, Gipuzkoako bailaretan edota Bizkaiko kostaldean? Zein da soinu miresgarri honen arrazoi zientifikoa?

Irrintzia ardatz izanda ekoiztu den dokumental bakarra dugu hau, euskara hutsean grabatutakoa. Euskal kulturaren sakontze ariketa paregabea.

 TAMING WINTER:

Andrea Arena eta Nicola Imoli italiarrek zuzendutako lana da Taming Winter, eta Europako hainbat inauterik hartzarekin eta neguarekin duten lotura aztertzen du. Urbiano Hartza (Italia), Sardiniako Mamuthoneak, Bruneck-eko Krampusa (Hego Tirol) eta Ituren eta Zubietako joaldunak agertzen dira, besteak beste, dokumentalean. Hainbat adituren azalpenak eta tokian tokiko testigantzak ere jaso dituzte.

 

Ondo pasa asteburua!