Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

organo-ikastaldia 2021-22

ORGANO-IKASTALDIA 2021-22

ATAUNGO ORGANO BARROKOAREN BALIOA INDARTU ASMOZ

- Urritik ekaina (9 hilabete).

- Hilean 45´ inguruko bi klase pertsonal astearte eta ostegunetan.

- Klase bakoitza 10€.

- Urtekoa 180€.

- Plaza mugatuak (4).

- Izen-ematea IRAILAREN 1ERA ARTE.

Harremanetarako: IÑAKI SANCHEZ inakisv@ E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. (647283752

 

Itaian hitzaldie

Itaiaren hitzaldia Torto gazte asanbladak antolatua

Ipuin kontaketa Herri Antzokian

Martxoaren 13an, larunbatarekin, saio berezia eskainiko da Ataungo Herri Antzokian. Jose Migel Barandiaranek lan handia egin zuen mitologiaren transmisio soka eten ez zedin. Zehazkiro, ahozko tradizioa paperean bilduz altxorra utzi zion herriari eta horri esker, Ataungo hainbat txoko eta istorio mitologiko ezagutarazten dira urtero Jentilbaratza Kultur Elkartearen eskutik.

Kontalaria "Marimunduko" izango da, baina, ez da bakarrik etorriko... Aukera paregabea da, Jose Migel Barandiaranek jasotako kondaira mitologikoak ezagutu eta giro goxo eta magiko batean arratsaldea familian igarotzeko. Ordubete inguruko saioa izango da, arratsaldeko 17:00etan hasiko dena, eta aurrez erreserba egitea nahitaezkoa izango da.

943 18 03 35 / 688 895 069 / E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

NONDIK 40 aldizkaria

    2008-2020. urte bitartean astero e-mailez Jexux Goikoetxeak zabaldutako berri-sortak dagoeneko 500 direnez, bilduma guztia NONDIK 40. alean dago.

PDF-z jaso nahi duenak, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. -en eska dezake.

Eskerrik asko!

KARTEL ERAKUSKETARIK EZ

Urtero Murkondo eta Atauniker kultur elkarteek egin ohi duten Ataungo kartelen erakusketarik ez da izango, pandemia dela eta. Dena den, PDF-z dituzuen elkarteek igor itzazue lehenbailehen udaletxera.

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA EZABATZEKO EGUNA GAZTELEKUAN

Gaztelekuko Lehentasunezko ordutegiak

Urriak 1 eta 2an gazteekin egin geituen bileretatik osatutako ordutegiak, falta zaretenok ere gerturatzera animatzen zaituztegu!!

UDALAREN ERAIKINAK - BARANDIARAN MUSEOA

2020ko ekainaren 22ko oharra.

OTSAIALAK 28 Kaffka antzezlana

Gogoratu denok, ostiral honetan, Otsaialk 28, 20:00tan, gurekin duzuela zita, Ataungo herri antzokian, KAFFka ikuskizunerako. Sarrerak oraindik salgai dituzue. Animatu!!!!!!!! "Antzezlana dela eta gogoratu ez dela ostiralean, igandean eta astelehenean proiekziorik emango"

ATAUNGO HAMALAUGARREN ARGAZKI RALLYA

Urriaren 7an izango da aurtengo hamalaugarren Argazki Rallya. Izen ematea udaletxean izango da 9:00etatik 10:00etara.