Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

NAVARRORUM ERAKUSKETA ATAUNEN

NAVARRORUM ERAKUSKETA ATAUNEN

Martxoaren 5etik 17ra bitartean (8an izan ezik) Ataungo udaletxeko ganbaran NAVARRORUM erakusketa izango da. Orain arte Iruñean izan da eta, Lizarran egon ondoren, Ataunen txanda iritsi da (lehendabizikoz Gipuzkoan), hurrena Errokarira joateko.

Erakusketa ATAUNIKER elkarteak antolatu du Nafarroako Gobernuaren laguntzaz eta babesle dira ORKLI eta Ataungo udala.

Hona ordutegia:

- goizez 10:30/13:00.

- arratsaldez 18:30/20:00 (larunbatetan goizez)