Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

ARALAR. Neolitotik erromatar garaira

Igaratzako Historiaurreko altxorrak ezagutzeko ibilaldi gidatua Jose Antonio Mujikarekin. Neolitotik erromatar garaira.

Gutxi dira Gipuzkoan Aralar bezalako tokiak eta are gutxiago Igaratza bezalako bazterrak. Paisaia hunkigarriaz gainera, bisitariak aziendaren zintzarriek onduriko doinuaz goza dezake han; hitz bitan, bakea senti daitekeen txoko urri horietakoa da Igaratza, hiri-eremutik gertu, baina, era berean, oso urruti dagoen paradisu txiki bat.

2012. urtetik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateko Jose Antonio Mujika irakasleak zuzenduriko ikerketa-taldeak, miaketa lanaren ondorioz Igaratzan idorotako zenbait elementutan nahiz lehendik (batez ere Barandiaranen lanari esker) ezagutzen ziren beste egitura batzuetan arkeologikoki esku hartu du, behin baino gehiagotan emaitza harrigarriak lortuz, Beaskinarte eta Aiatzio izeneko guneetan egindako aurkikuntzak lekuko.

Lehendik ezagutzen ziren altxorrak hobe ulertzen laguntzeko eta, bereziki, berriki aurkitu direnak aurkezteko, ibilaldi gidatua antolatu dugu Igaratzara irailaren 30ean (igandearekin), Jose Antonio Mujikaren gidaritzapean antolatu ere.

Aurrez izena eman beharko da eta plazak mugatuak izango dira.

 

EUSKARALDIA

Euskaraldiarekin martxan hasteko irailak 19, asteazkena, 19:00etan egingo dugu lehen bilera Ataungo udaletxean.

Animatu!!

PENTSIOAK ETA OSAGARRIAK

PENTSIOAK ETA OSAGARRIAK

     ATAUNIKER kultur elkarteak antolatuta, sistema  publikoa bultzatuz, gai honen inguruan ihPentsioak eta osagarriak hitzaldiaarduten bi erakunderen berri eman nahi da, besteak beste. Horretarako, ELKARKIDETZA eta GEROA sistemak aztertuko dira apirilaren 12an iluntzeko 7:00etan Ataungo udaletxean

NAVARRORUM ERAKUSKETA ATAUNEN

NAVARRORUM ERAKUSKETA ATAUNEN

Martxoaren 5etik 17ra bitartean (8an izan ezik) Ataungo udaletxeko ganbaran NAVARRORUM erakusketa izango da. Orain arte Iruñean izan da eta, Lizarran egon ondoren, Ataunen txanda iritsi da (lehendabizikoz Gipuzkoan), hurrena Errokarira joateko.

Erakusketa ATAUNIKER elkarteak antolatu du Nafarroako Gobernuaren laguntzaz eta babesle dira ORKLI eta Ataungo udala.

Hona ordutegia:

- goizez 10:30/13:00.

- arratsaldez 18:30/20:00 (larunbatetan goizez)

 

AZAROAK 25, EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Ataungo Udalak bat egiten du emakumeenganako edozein indarkeriren aurka. Eta herritarrak animatu nahi zaituztegu egun honen bueltan izango diren ekintzetan parte hartzera.

Ataungo hamahirugarren argazki rallyko argazkien proiekzioa eta sari banaketa

Larunbat honetan, azaroaren 18an, eguerdiko 12:00etan izango da Ataungo hamahirugarren argazki rallyko partaideek ateratako argazkien proiekzioa eta sari banaketa Herri Antzokian. Argazkiak ateratzeko gaiak denboraldiko fruta edo barazkia, frontoia, eskua, diagonala eta erreka izan ziren.

Aralarko paisaia bizia

Bigarren urtez jarraian, Gipuzkoako Parketxe Sarea, Europako Kontseiluak eta Europako Batzordeak antolatutako Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartzera batzen da.

Horretarako, Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak ibilaldi gidatua antolatu du urriaren 7rako (larunbatarekin) Ondarreko historiaurreko aztarnak ezagutzeko. Ondarreko harantxoa Aralarko natur parkean dago, Lizarrustiko parketxetik (Ataundik) oinez joanda ordubete ingurura. Bidea erraza bezain ederra da.

Gutxi dira Euskal Herrian historiaurreko hainbeste aztarna aurkitu diren tokiak eta are gutxiago gaurdaino hain ondo gorde dituzten lekuak. Hain zuzen, ikerketa lanak ez dira oraindik bukatu eta ezin bazter daiteke oraindik aztarna gehiago topatzea.

Aralarren aurkituriko giza aztarna zaharrenak (Neandertalek egindako tresnak) Ondarren aurkitu ziren eta baita Aralarko cromlech bakanetako bat ere. Hura induskatutako Joxean Mujika adituaren eskutik entzungo ditugu azalpenak.

Irteera gidaturako abiapuntua 9:30etan izango da Lizarrustiko parketxetik. Itzulera ordua 14:30etarako aurreikusten da. Adin guztietako bisitariei dago zuzendua txangoa (12 urtetik beherakoentzat luzea gerta liteke ibilaldia). Azalpenak euskaraz emango dira. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko:  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.  / 943 180 335 / 688 895 069.

 

 

ATAUN NOBELA BELTZEAN

ATAUN NOBELA BELTZEAN

ATAUNIKER elkarteak antolatuta, datorren ostegunean, ekainak 1, iluntzeko 7etan ENEKO AIZPURUA lazkaotar idazleak hitzaldia egingo du idatzitako nobela beltzen inguruan, tartean Atanen girotutako ingurumariak aztertuz. 

BASKER: 1963KO ATAUNGO IRUDIAK

 

Apirilaren 27an, iluntzeko 7etan, udaletxeko baztar-aretoan.

Bi kazetari suediarrek 1963an Euskal Herrian grabaturiko irudiak bi dokumentaletan aurkeztuko ditu Argibel Euba ikerlariak. Bertan, besteak beste, Ataungo hainbat irudi ikusteko aukera izango da.

EUSKAL HERRIA EUROPARANTZ

Martxoak 30, osteguna, 19:00etan udaletxeko batzar-aretoan HITZALDIA

Gaia: EUSKAL HERRIA EUROPARANTZ

Hizlaria: XABIER BARANDIARAN IRASTORZA