Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

Martxoak 24-26-27 asteburuko zine karteldegia

Haurren filma "El libro de la selva" izango da, ikusle guztiei zuzendurik dagoen abentura filma. Helduena, berriz, "El hombre que conocía el infinito". Hilabeteko programazioari begira, azken hau aldatu behar izan dugu arazo teknikoengatik.
 

ATAUNGO KARTELEN III. ERAKUSKETA

      ATAUNIKER elkarteak 2014an eta 2016an eginiko jarraipen gisa, oraingoan MURKONDO elkartearekin lankidetzan antolatu dute 2016an jasotako kartelen erakusketa udaletxeko ganbaran

Martxoak 2, osteguna, 19:00/20:00era irekiera.

Martxoak 3, ostirala, 18:00/19:00etara.

Martxoak 4, larunbata, 11:00/13:00etara

Norbaitek etxean baditu, ekar bitza, arren!

BERTSO-PAPER BILDUMAREN AURKEZPENA

Abenduak 1, osteguna, iluntzeko 7etan udaletxeko batzar-aretoan, SABINO AUZMENDI ARRATIBELen urteetako bertso-paper bildumaren aurkezpena eginen du ATAUNIKER elkarteak.

HITZALDIA ETA KONTZERTUA

AZAROAK 5, LARUNBATA

ATAUN SAN MARTINGO ELIZA

ILUNTZEKO 7.00AK

 

HITZALDIA

XABIER UGARTE AYASTUY jaunak Lorentzo Arrazola Ataungo organoaren egileari buruzko mintzaldi egingo du.

KONTZERTUA

EATE abesbatzak, aspaldiko partez, emanaldi berria izango du (ikusi esku-orriak).

ONDDOEN EZKUTUKO MUNDUA

Lizarrusti (ATAUN) 

URRIAK 29, larunbata, goizeko 9:00etan Lizarrustitik abiatuta. Iraupena 4 h.

Askotan kontuan ez hartu arren, onddoen izugarrizko garrantzitsu dute ingurumenean eta gure bizi kalitatean; adibidez, onddoetatik lortzen da penizilina eta elikaduran erabiltzen diren legamiak ere horietatik hartzen dira.

Horretarako, Isabel Salcedo aditua izango da  gidari.

 

BISEOI EUROPARRA ARRISKUAN

 

Bisoi europarra

 

Duela gutxi arte, bisoia esatean, berokiak egiteko erabiltzen den animalia zetorkigun burura guztioi, bere larru ederragatik haztegi industrialetan hazitzen den bisoi amerikarra, alegia.

 

Baina badago beste bisoi bat, bisoi europarra, urte askoan inor ohartu ere egin gabe, gure alboko ibai eta erreketan ezkutuan bizi izan dena. Gaur egun oraindik, gure faunako ugaztunen artean ezezagunenetakoa da, eta, tamalez, ongi ezagutu aurretik betiko desagertzea ere gerta liteke; izan ere, XIX. mendean Europako erdialdetik desagertzen hasi zenetik, bisoi europarra jatorrizko banaketa eremuaren % 80tik desagertu da jada.

 

Europako faunan gaur egun desagertzeko arrisku handiena duenetako bat denez, babestuta dago. Etorkizuna izan dezaketen azken multzoak Europako mendebaldekoak izan daitezke. Animalia txiki hau oraindik ere Ataunen aurkitzen da, eta berebiziko garrantzia du denok honen berri izatea. Izan ere, animalia txiki honen bizimoduaren eta dituen arriskuen ezagutzaren bidez lortuko baitugu denon artean denbora luzez gure herrian bizirautea.

 

 

Azkenean,

maite duguna baino ez dugu gordeko,

uletzen duguna baino ez dugu maitatuko,

irakasten zaiguna baino ez dugu ulertuko.

(Baba Dioum)

ARGARBI 1916-2016 EHUN URTE

JOXEMIEL BARANDIARAN GOGOAN

LEHENDABIZIKO TRIKUHARRIA

1916-2016

1 0 0   U R T E

 

        Aurten betetzen dira, alde batetik, Joxemiel Barandiaran hil zela 25 urte eta, bestetik, 100 urte lehen aurkikuntzak egin eta ikerketa hasi zela.    1916ko abuztuaren 7an igo zen, jakin-minak jota,  Ataungo Artxabaleta gainean dagoen Jentilbaratza izeneko lekua zer zen jakitera. Eta hantxe ohartu zen, historialariek aipatzen zuten Ataungo gazteluaren aztarnak bertan zeudela baina jentilen usainik ere ez.

        Inguruko baserritar batekin solasean ari zela, jentilen aztarrenak nahi bazituen, Aralarra jo beharko zuela esan zion. Biharamunean elkarrekin joatekotan geratu ziren baina, aipatu baserritarra azaldu ez zenez, bakarrik abiatu zen e.a.

        Hori guztia eta gehiago gogoratzeko, ATAUNIKER kultur  elkarteak mendi-ibilaldi gidatua antolatu du hil honen 28rako, San Martingo plazatik 8:30etan abiatuta. Aralegiko zelairaino autoz joan beharko da, handik Intsusti, Martinsaroeko gaina, Errekabeltz, Ondarre eta ARGARBIraino.

        Gidaritzan Joxan Mujika arkeologoa eta  Ane Dorronsoro biologoa izango da.

         

KARTEL-ERAKUSKETA (2014-15)

ORDUTEGI BERRIA

 Ostirala, hilak 13: 11:00/13:00

Astelehena, hilak 16: 11:00/13:00

Asteartea, hilak 17: 11:00/13:00 - 17:00/19:00

Maiatzak 13-15-16 asteburuko zine karteldegia

Asteburu honekin batera iritsi gara zine denboraldiaren amaierara, bi film hauek izango baitira 2015-2016 ikasturteari bukaera emango diotenak.

Haurren filma "Colegas en el bosque: una aventura de miedo" izango da, ikusle guztieri zuzendurik dagoen animazioa. Helduen filma, berriz, "Palmeras en la nieve" izango da, 16 urtetik gorako ikusleei zuzendurik dagoen drama erromantikoa.

Honenbestez, gozatu eta udan zehar jasoko duzue Herri Antzokiko ekintzen informazio gehiago.

Martxoak 18-20-21 asteburuko film emanaldiak

Aste honetan haurren filma "Paw patrol, rescates invernales" izango da, 7 telesaiez osaturiko filma eta ikusle guztieri zuzendurikoa. Helduen filma berriz, "Neskatoak" Joan Abril Olaetxearen dokumentala. Ostiralean, Jon Abril zuzendaria bera izango dugu Herri Antzokian solasaldi bat eskaintzeko asmoz, horretarako, ostiraleko ordutegia aldatu eta iluntzeko 21:00etan hasiko gara.