Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

EGUZKI BERRIREN 100. ALEA

Gure eskolako aldizkariaren 100. alea argitaratzera goaz. 1980-81 ikasturtean ekin genion bideari eta ordutik guraso, irakasle eta ikasleen artean bide luzea eta oparoa egin dugu elkarrekin. Inongo zalantzarik gabe gure eskolaren ezaugarrietako bat izanda Eguzki Berri aldizkaria. Aurrerantzean ere hala izan dadila nahiko genuke!

 

Aldizkariaren urtemuga hau ospatzeko, aurtengo ikasturtearen bukaeran  (2015eko ekainean) Eguzki Berriren 100. ale berezia argitaratzea gustatuko litzaiguke.  

 

 1998. urtean Eguzki Berriren 50. alea argitaratu genuenean, bertan gure eskolako ikasleak izan zirenen lanak tartekatu genituen. Oraingo honetan ere antzeko gauza egiteko asmoa daukagu. Horregatik 1998. urtetik gaur egunera ikasle ohiak gonbidatu nahi ditugu Eguzki Berriren 100. alean parte hartzera. Anima zaitezte idaztera! Zuei interesgarria iruditzen zaizuenari buruz idatz dezakezue, nahi baduzue banaka nahi baduzue taldeka: eskolako esperientzia, zuen burutazioren bat, idazlana (ipuin, eleberri, bertso, olerki, marrazki …) … Azken batean zuei egokiena iruditzen zaizuena! Muga bat jartzeagatik, ahal bada gehienez bi orriko lana izatea eskertuko genizueke. Maiatzaren 15erako zuek egindako lana eskolako korreo elektronikora ( E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. ) bidaltzea edo eskolara ekartzea nahikoa zenukete. 

 

Gure nahia, 1998tik hona ikasle ohi guztiei albiste honen berri ematea da. Baina pertsona denetara iristea ezinezkoa zaigulako, idatzia jasotzen ez dutenei informazioa ahoz zabaltzea eskertuko genuke. Horregatik urte bakoitzean jaiotako ikasle batzuei pasatuko diegu eskutitza eta gero euren lana izango da honen berri urte bereko promoziokoei zabaltzea. Ea denon ahaleginarekin gauzak ondo egiten ditugun!

 

Besterik ez. Aurretik zuen borondate ona eskertuz agurtzen gara.