Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

IV. Gau ibilaldi mitologikoa datorren larunbaterako

 

Herribide zaharrean ibiliko dira, «egunetik gauera, kontu eta ipuin, jentil eta sorgin, mundu harrigarria lagun»

«Direnik ez da sinistu behar, ez direnik ez da esan behar». Esaera hori abiapuntu hartuta, gonbidapen erakargarria luzatzen dute Jentil baratza kultur elkarteak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak datorren larunbaterako, hilaren 11rako: IV. Gau Ibilaldi magikoa. Iluntzeko zortzi eta erdietan abiatuta, parte-hartzaileak herribide zaharrean ibiliko dira «egunetik gauera, kontu eta ipuin, jentil eta sorgin, mundu harrigarria lagun». 

Antolaturiko egitaraua, dena dela, zertxobait lehenago hasiko da. 19:30etik 20:30era Barandiaran Museoa zabalik izango da eta errota eta errotatxora bisita gidatuak egingo dira. 20:15ean, berriz, I. Jentilen Baratza ipuin eta marrazki lehiaketako sari ematea egingo da. 

20:30ean emango zaio hasiera ibilbideari. «Garai bateko ipuin eta leienda harrigarrien munduan sartuko gara Ataunen bihotzean eta Joxemiel Barandiaran bizi izan zen inguruan», diote antolatzaileek. «Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu bide-lagun. Horretarako, garai bateko herribidean zehar, oinez egingo dugu Barandiaran Museotik abiatu eta Samartingo plazara ibilaldi harrigarri eta sorpresaz betea», nabarmentzen dute. 

Pertsona helduek, gazteek eta haurrek lasai asko egiteko moduko ibilbidea da. 

 

Bidean zehar, Barandiaran Museoa, Errotatxo zerrategi eta errota zaharra, Sara etxea (Barandiaranen bizilekua ), Perune-zaharra baserria ( Barandiaranen sortetxea ) ikusiko dituzte eta Jentilek egin omen zuten San Martin Elizaren aurrean amaituko dute ibilaldia. «Garai bateko istorioak eta ipuin miresgarriak ikusi eta entzungo ditugu bertatik bertara», azpimarratzen dute.

Bost antzespen egingo dira leku desberdinetan: euria egiteko errogatiben inguruko antzerkia; Barandiaranek judutar bati nazietatik aldegiten lagundu zioneko pasartea; Lamiak eta sorginak nahastuta dabiltzena; Agerreko urrezko ohe gainekoarena...

Eta euskal mitologiako pertsonaiak agertuko dira bidean zehar: Lamiak errekan ilea orrazten; Jentil erraldoiak menditik behera; Basajaun eta Samartin Txiki; Mateo Txistu apaiz-ehiztaria; Marimunduko eta sorginak; eta ustekabean agertuko diren beste izaki harrigarriak.

Ataungo San Gregorio auzotik abiatuko dira parte-hartzaileak eta Agauntza errekaren soinua entzunez, ondo-ondoan dagoen herribide-zaharrean egingo dute ibilaldia.

Leku berezi honetan jaio eta bizi izan zen Joxemiel Barandiaran eta inguru horretan gertatu ziren Barandiaranek entzun eta jaso zituen ipuin eta leienda asko eta asko.

Ibilaldia egun-argitan hasiko dute baina ibilaldi erdi-aldera erabat ilunduko du eta gauez egingo dute azken zatia. «Horrek handitu egingo du misterioz eta beldurrez betetako mundu ezezagunaren indarra».

Bi txanda

«Etortzen den jendetza eta ibilbidea estua dela kontutan hartuz, bi txandatan antolatu daiteke jende kopuruaren arabera», azpimarra-tzen dute.

Informazio gehiago Jentilenetorrera.com helbidean aurki daiteke.

agenda

Iraila 2020
A A A O O L I
31 1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 1 2 3 4
Lr Urr 03 @08:30 -
ATAUN, TONTORREN IGOERA
Ig Urr 04 @09:00 - 02:30PM
argazki rallya
Ig Urr 04 @17:00 -
ANTZEZTAUN
Or Urr 09 @18:00 -
ANTZEZTAUN
Lr Urr 10 @14:00 -
BAZKARIA ETXERAT-DEPOSITUAK BETE DINAMIKA
Ig Urr 11 @17:00 - 10:00PM
Gaueko ibilaldi mitogikoa
Or Urr 16 @16:30 -
ANTZEZTAUN
Lr Urr 24
BORDA proiektua
Ig Urr 25 @17:00 -
ANTZEZTAUN
Or Urr 30 @22:00 -
ANTZEZTAUN

Sabinoren Bertso Liburua

  /twitterfacebook