Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

Udalak, adingabeak eta alkoholaren salmenta

Adikzioei eta droga-mendekotasunari arreta integrala emateari buruzko 1/2016 Legeak ezarritakoaren arabera, udalen betebeharra da beren udalerrietan neska-mutil adingabeei alkoholik ematen ez zaiela kontrolatzea.

2017·01·25


Arartekoak zenbait ebazpen bidali dizkie udal batzuei. Ebazpen horietan, beren betebeharrak gogorarazi dizkie, beren udalerrietan neska-mutil adingabeei alkoholik ematen ez zaiela kontrolatzeari dagokionez.

 

Arartekoaren hitzetan, esku-hartze publikoaren oinarrian daude, beste behin ere, haurren eta nerabeen eskubideak. Zehazki, osasunaz gozatzeko duten eskubidea, eta beraien garapen integralerako balizko kalteetatik babestuak izateko eskubidea. Horiekin bat eginez, alkoholari eta adingabeei buruzko politika publikoek bateratu egin behar dituzte heziketa-lana eta inguru babeslea lortuko duten neurriak, eta halako neurria izango litzateke adingabeei alkoholik sal ez diezaieten kontrolatzea.