Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

HAUR ZAINTZA ZERBITZUA 2017

 Aurten Udalak 2014.urtean(2-3 urte)otako haurrentzat ZAINTZA ZERBITZUA proposatzen dizue iaz bezala.

ZERBITZUA HORRELA GERATZEN DA (7 HAUR APUNTATU BEHAR DIRA GUTXIENEZ ZERBITZUA AURRERA ATERATZEKO)

 INFORMAZIOA:

Norentzat: 2014 urtean jaiotakoentzat.

Egunak:Ekainaren 26tik-uztailaren 21a arte.

         1.Txanda: Ekainaren 26tik-uztailaren 7ra arte.

         Txanda osoa: Ekainaren 26tik-uztailaren 21a arte.

 Ordutegia:

    Goiz zerbitzua: 8:00-10:00

         1.txanda:  45€     txanda osoa: 55€

     Zerbitzua: 10:00 -13:00

         1.txanda: 75€     txanda osoa: 100€

    Zerbitzu osoa 8:00-13:00  

1.txanda: 120€   txanda osoa: 155€

*Ongizate zerbitzuko familiek ordainketa salbuetsia dute.

IZEN EMATE ORRIAK J.M. BARANDIARAN HERRI ESKOLAN BANATU DIRA.

EPEA:MAIATZAren 10tik-19ra

 EZ DAGO AUTOBUS ZERBITZURIK EGONGO.

Kontu korronte zenbakia: ES59 2095 5026 87 1060153888

(kontzeptua: HAUR ZAINTZA2017 + HAURRAREN IZENA)

*Izena ematerakoan fitxa beteta egon behar da eta ordainagiria entregatu behar dute.BIAK BATERA EPEAREN BARNE.

Hau ez bada betetzen epe barruan kanpo geratuko da.

FITXA HAU  HERRI ESKOLAN ENTREGATU,MESEDEZ.

*Ataungo Udalak konpromisoa hartu du,ezar daitekeen legeriari jarraituz,fitxategi honen barne hartutako datuak isilpean gordetzeko.Era berean,erabiltzaileak eskubidea izango du nahi duenean datuak atzitzeko,aldatzeko eta baliogabetzeko,beti ere 15/1999 Lege Organikoan,   abenduaren 13koa eta Izaera Pertsonaleko Datuen Babesa buruzkoa,eta kasu bakoitzean ezar daitekeen gainerako araudian xedatutakoarekin bat eginez.Honakoa kasu horietan erabili beharreko helbidea:Ataungo Udala-Udaletxea-20211 ATAUN