Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

IkerGazte 2017 kongresua maiatzaren 10etik 12ra

UEUk bigarren urtez antolatu du euskal komunitate zientifiko gaztearen emaria erakustea helburu duen jardunaldia. Iruñean izango da aurten, NUPeko campusean, hain zuzen.

2015eko Durangoko lehen ekitaldiaren ostean, programa oparoarekin eta, betiere, diziplina zientifiko guztietako euskal ikerlari gazteen jarduna hauspotzeko asmoz dator IkerGazte 2017. Maiatzaren 10etik 12ra bitarte izango da Nafarroako Unibertsitate Publikoko Iruñeako campusean.

 

HITZALDI NAGUSIAK
Programaren ardatz izango diren hitzorduen artean, ondorengoak dira bereziki aipagarri:

  • Maiatzak 10. Laurence Tresse, Lyoneko astrofisika ikerketa zentroko zuzendaria: ‘A Journey into the World of Galaxies.
  • Maiatzak 10. Jose Ramon Etxebarria, UPV/EHUko irakaslea: ‘Katedralaren eraikuntza’.
  • Maiatzak 11. Arkaitz Carracedo, CIC BioGUNEko Onkologia Molekularra ikerketa taldeko burua: ‘Bizitza eta karrera ikerkuntzan: Nire esperientzi’.
  • Maiatzak 12. Elin Haf Gruffydd Jones ikus-entzunezko komunikazioan aditua, euskal hiztuna.

 

GAZTEEN EKARPENA

Ikertzaile gazteei dagokionez, asko eta askotarikoak izango dira ahozko aurkezpenak nahiz posterrak, baina guztien artean hauexek dira azpimarragarriak:

  • «Erdaraz, mesedez»: Autoitzulpen literarioa Euskal Herrian, ikuspegi orokor bat. Garazi Arrula Ruiz.
  • Hilekoaren antropologiara hurbilketa: gorputz eta odolaren arau eta politikak. Miren Guilló Arakistain.
  • Sare sozialen erabilera moduak eta maiztasunak Gasteizko nerabeen kolektiboaren baitan. Joseba Fernandez de Landa.
  • Emakumearen irudia euskal haur literatura modernoan. 1980ko hamarkadako eta gaur egungo egoera. Eneko Fernandez.
  • Gazteen jarrera ikus-entzunezko edukiekin, nola telebistan hala Interneten. Idoia Astigarraga, Amaia Pavón-Arrizabalaga and Aitor Zuberogoitia.
  • Kutsadura urbanoaren eta ur-eskasiaren arteko elkarreragina erreken funtzionamenduan. Olatz Pereda, Daniel von Schiler, Vicenç Acuña, Jordi René Mor, Isabel Muñoz, Sergi Sabater and Arturo Elosegi.
  • Ingurune aberastua: nerabezaroan alkoholarekin trataturiko C57BL6 saguen terapia eraginkorra? Irantzu Rico-Barrio, Sara Peñasco, Nagore Puente, Leire Reguero, Jon Egaña-Huguet, Ianire Buceta, Paula Torres-Maldonado, Inma Gerrikagoitia, Izaskun Elezgarai and Pedro Grandes.
  • Osasun-zientzietako terminologiaren euskaratze automatikoaren ebaluazioa, osasungintzako euskal komunitatea inplikatuz. Olatz Perez-De-Viñaspre and Maite Oronoz Anchordoqui.

 

EZTABAIDA ERAIKITZAILEAK

Ohiko legez, mahai-inguruak ere egingo dituzte. Esate baterako, asteazkenean –maiatzak 10– ‘Ikerketa eta politika. Politika eta ikerketa’ izango dira hizpide Josu Amezaga UPV/EHU-ko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko irakasle-ikertzaile eta NOR ikerketa taldeko koordinatzailearen gidaritzapean.

Ostegunean, bestalde, –maiatzak 11–, ‘Euskarazko aldizkari zientifikoen etorkizuna’ eztabaidatuko dute. Xabier Isasi UPV/EHU-ko irakasle eta ikertzailea, UEUko zuzendari ohia, ariko da gidari; eta Belen Uranga (Bat), Asier Vallejo (Ekaia), Aitziber Agirre (Elhuyar), Karlos del Olmo (Senez) eta Gidor Bilbao (Uztaro) adituek hartuko dute parte.

 

Iruñea eta Nafarroako hainbat elkarterekin IkerGazte 2017 kongresu honen karietara hainbat saio osagarri antolatu dituzte baita ere. Horien berri eta jardunaldien programazio osoa zehatz-mehatz UEUren webgunean kontsulta daiteke.

Eta azken detaile bat! Ez horregatik arinagoa...: IkerGazte 2017ra hurbiltzen diren guztiek maiatzeko GAZTEZULO zenbaki berria jasoko dute doan!!

 https://youtu.be/SZqIVBOKUO8

inauteriak...badatoz!!

 

 

 

 

 

GU GAZTEOK!

Gu gazteok : laburpen txostena eta lan-ildoen proposamena aurrera begira

 

Jarraian aurkezten den dokumentu honetan galdera horien erantzun batzuk jaso dira zenbait gazteen ahotik. Laburpen txosten hau «Gazteak ikerlari, gazteekin egindako ikerketa partehartzailea» izeneko ikerketa lanaren emaitza da.

Aurrera begira, Gazteria Sailak Euskara eta Kultura Sailekin Lan Taldea sortzea du helburu.

Gipuzkoako Udalerrietako Teknikariak GFArekin batera landutako txostena da.

 

Xehetasunak

Egilea Euskararen Aholku Batzordea, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
Argitaratzailea Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia
Argitaratze-urtea 2016

 

 

BELDUR BARIK PROGRAMANA

Indarkeria matxistaren prebentzioa. Beldur Barik programa

Izena emateko epea: Otsailaren 7tik 21era
7 MAR 28 MAR
 

 

  • Lehenengo edizioa: Bilbon, 2017ko martxoaren 7an eta 14an, GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11 - behea, Euskeraz. FORMULARIOA otsailaren 7tik 21era

  • Bigarren edizioa: Bilbon, 2017ko martxoaren 8an eta 15ean, GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11 - behea. Gaztelaniaz. FORMULARIOA otsailaren 7tik 21era

  • Hirugarren edizioa: Donostian, 2017ko martxoaren 21ean eta 28an. CRAJ. Anoeta, 28. Euskeraz. FORMULARIOA otsailaren 7tik 21era 

HN ESKUBIDEAK

Haurren Partaidetzako Kontseilu Nazionala eskatu dute haurrek Diputatuen Kongresuan.

Haurren eta Nerabeen Eskubideen Batzordeak Estatuko leku desberdinetako haurren ordezkariak hartu dituzte, haien proposamenak entzuteko.

2017·02·01


Haurrek hezkuntzari, babesari, osasun eta ongizateari, parte-hartzeari, aukera-berdintasunari edo errefuxiatuei buruz dituzten iritziak aurkeztu dituzte, pasa den azaroan Estatuko Haurren eta Nerabeen Partaidetzari buruzko IV. Topakean adostu ondoren. Parlamentariei eskatu diete, besteak beste, Haurren Partaidetzako Kontseilu Nazionala sortzeko, Haurren Eskubideen Batzordearen eta haurren arteko elkarrizketak ahalbidetzeko.

 

http://plataformadeinfancia.org/los-ninos-y-ninas-piden-un-consejo-nacional-de-participacion-infantil-en-el-congreso-de-los-diputados/

Udalak, adingabeak eta alkoholaren salmenta

Adikzioei eta droga-mendekotasunari arreta integrala emateari buruzko 1/2016 Legeak ezarritakoaren arabera, udalen betebeharra da beren udalerrietan neska-mutil adingabeei alkoholik ematen ez zaiela kontrolatzea.

2017·01·25


Arartekoak zenbait ebazpen bidali dizkie udal batzuei. Ebazpen horietan, beren betebeharrak gogorarazi dizkie, beren udalerrietan neska-mutil adingabeei alkoholik ematen ez zaiela kontrolatzeari dagokionez.

 

Arartekoaren hitzetan, esku-hartze publikoaren oinarrian daude, beste behin ere, haurren eta nerabeen eskubideak. Zehazki, osasunaz gozatzeko duten eskubidea, eta beraien garapen integralerako balizko kalteetatik babestuak izateko eskubidea. Horiekin bat eginez, alkoholari eta adingabeei buruzko politika publikoek bateratu egin behar dituzte heziketa-lana eta inguru babeslea lortuko duten neurriak, eta halako neurria izango litzateke adingabeei alkoholik sal ez diezaieten kontrolatzea.

 

Instant1ean: herritartasun digitala lantzen

Instant1ean: herritartasun digitala lantzen

Instant1ean proiektua sortu dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria zuzendaritzak eta nerabeentzako zerbitzuetako hezitzaileek. Herritartasun digitalaren definizioa adostu, zerbitzuetan lantzen diren balore hezitzaileak aukeratu eta material desberdinak sortu dira: irudien erabilera egokia, 10 portaera egokiak sarean, ondo nola etiketatu, lan-fitxak…

http://www.gipuzkoangazte.eus/eu/gure-programak/instant1ean

CYBERBULLYING AURKAKO BIDEO JOKO BERRIA SAREAN

Cyberbullying-aren aurkako jarrera indartzea du xede eta 11 urtetik gorakoei zuzendua dago.

Eskoletan ematen den cyberprogram proiektuaren barnean dago joko hau.

Bideo-joko hezitzailea da; bertan, arriskuei aurre egiteko egoerak landuko dituzte jokalariek. Sortzaileen hitzetan joko kooperatiboa, sortzailea eta ez sexista da.

http://ataungoataria.eus/attachments/article/0/cybereduca.jpg

GAZTEMATIKA 2016

Gipuzkoan ikasturte honetan haurren eta nerabeen arloan eman diren aurrerapausoak ezagutu nahi dituzu?

Txosten honetan 2016.urtean egindako ekintzen laburpena aurkituko duzu,nabarmenenak modu sinple eta arin batean.

BERDINTASUNA...ZERTARAKO?

Gaur eta aprobetxatuz urte berria hasia dugula, proiektuaren ondorioak ezagutzera eman nahi ditugu, bertan islatu ditugularik gazteon berdintasunarekiko 10 desirak, 2017 urteari eskatzen dizkiogunak.

Laneratzean dauden desberdintasunak, emakumeei historian izan duten paperagatik eginiko onarpen maila baxua, diskriminazio era desberdinak eta genero rolak, Indarkeria Matxista, denboraren banaketa desberdina emakume eta gizon gazteen artean… hainbat dira gazteon erronkak.

Nola ez, gazteon desirak eta proposamenak ere jaso dira, era baikorrean eraikitze aldera. Gazteok Berdintasuna zertarako behar dugun jakin nahi baduzu jarraian duzu PDFa