Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

Memoria Historikoa, Oskarbiren kontzertua

Abenduaren 22an, Memoria Historikoaren saioen barruan, urtero bezala Gerrako Hotsak deituriko atalean, OSKARBI Musika Taldearen kontzertua izango dugu 20:00etan Herri Antzokian.

Gaur bertan jarriko ditugu sarrerak salgai Sutegi, Troskaeta, Martintxo eta Errotaundin 10€tan.

Baina, urtero bezala 3 pertsonentzako bina sarrera zozkatuko ditugu Herri Antzokiko Facebookeko orrialdean. Horretarako:
-Herri Antzokiaren orrialdea "Jarraitu" behar da.
-Kontzertuaren informazioa duen sarrera "Atsegin" izan behar da eta elkarbanatu behar da (publikoki, hau ez bada egiten ezingo dugu ikusi izenik eta ez da zozketan sartuko).

ZORTE ON!!