Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

ZINE KARTELDEGIA (Urtarrilak 31 eta Otsailak 2 eta 3)

Kaixo! Asteburu honetan, Herri Antzokiko zine-emanaldian, helduen saioan ‘70 Binladens’ thriller filma izango dugu gazteleraz. Raquel izango da film honen protagonista, 35.000 euro halabeharrez behar dituen emakumea. Raquel bakuarekin akordioa ixteko zorian dagoenean, bi lapurrek egoera korapilatuko dute. Haurren film emanaldian berriz, ‘Super Lopez’ izango dugu gazteleraz. Film honetan berriz, protagonista superbotere harrigarriak dituen eta ezkutuan gordetzen dituen gizon bat da. Baina gaztetako maitalea konkistatzerakoan, sekretua arriskuan jarriko duena. Gustuko izango dituzuelakoan, Ondo pasa asteburua!

ZINE KARTELDEGIA (Urtarrilak 24, 26 eta 27))

Kaixo! Asteburu honetan, Herri Antzokiko helduen emanaldian, ‘LOU. Dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian.´ dokumentala izango dugu euskaraz Biboletak proposatuta. Dokumental honetan 80ko hamarkadan emakumeek izan zuten lekuaz, euskaraz eta, estetikaz gain, jarrerak izan zuen garrantziaz hitz egiten da. Lou Olagua erreferentetzat hartuz. Ostiralean eta astelehenean proiektatuko da eta aste honetan ez da haurren saiorik izango. Bestalde, igandean ‘Zaldi urdina´antzezlana izango dugu arratsaldeko 19.00etan. Antzezlan honen bidez, Euskal Herrian bizi izandako 1980ko hamarkada etorriko zaigu gogora. Baita “zaldi zuriaren” auzia ere, entzuterako garaiko gazteria, rock musika, hiesa eta heriotza, gatazka politikoa eta botereen esku beltzarekin lotuko duguna. Sarrerak agortuak daude. Gustuko izango dituzuelakoan, Ondo pasa asteburua!

ZINE KARTELDEGIA (Urtarrilak 17, 19 eta 20))

Kaixo! Asteburu honetan, Herri Antzokiko film-emanaldian, helduen saioan ‘Mula’ filma izango dugu. Ostiralean ingelesez proiektatuko da gaztelerazko azpitituluekin, filma bertsio originalean ikusi nahi lukeenarentzat. Filmak, arazo ekonomikoek behartuta, 80 urterekin nahi gabe droga garraiolari bihurtu den gizon baten istorioa kontatzen du, benetako gertaera batean oinarrituta dagoena. Haurren saioan bestalde, ‘Ausarki yeti dibertigarria’ (Small foot) izango dugu euskaraz. Film honetan, yetien herrixka elurtu bat ezagutuko dugu, baita yeti bizkor baten azken aurkikuntza ere: gizaki bat. Gustuko izango dituzuelakoan, Ondo pasa asteburua!

zine karteldegia (urtarrilak 10, 11 eta 13)

Kaixo! Urte berriari hasiera emanez, asteburu honetako herri antzokiko film-emanaldian helduen saioan `Vitoria, 3 de marzo´ filma izango dugu. Franco diktadorea hil ondoren, krisi ekonomiko eta ziurgabetasun politiko giroan, 1976 urte hasieran Gasteizen greba orokorra deitu zen. San Francisco elizan ehunka pertsona elkartu ziren euren eskubideen alde borrokatzeko, horien artean Begoña, film honetako protagonista. Haurren film emanaldian berriz, `Dragon ball super broly´ animazio filma izango dugu euskaraz. Gokuk beste unibertso batzuetan oraindik ikusi ez dituen izaki ikaragarri indartsuak daudela jakin du eta entrenatzen jarraitzea erabaki du orain den baino indartsuagoa izateko asmoz. Gustuko izango dituzuelakoan, Ondo pasa asteburua!

ZINE KARTELDEGIA: Abenduak 20 eta 22

Kaixo! Asteburu honetan, Herri Antzokiko film-emanaldian, helduen saioan ‘Bohemian Rhapsody’ filma izango dugu. Ostiralean ingelesez proiektatuko da gaztelerazko azpitituluekin, filma bertsio originalean ikusi nahi lukeenarentzat. Filmak, Freddie Mercuryren eta Queen bandaren bilakaera azaltzen du, baita Live Aid kontzertua ospatu arte bizitako istorio hunkigarria ere. Haurren saioan bestalde, ikusleek proposatutako film bat izango dugu: ‘Charlie y la fábrica de chocolate’ gazteleraz. Film honek, familia txiroa duen Charlie mutikoaren abentura kontatzen du, Willy Wonkaren txokolate-lantegian 5 haur zortedunekin batera biziko duena. Hurrengo emanaldia urtarrilaren 10ean izango da. Gustuko izango dituzuelakoan, Ondo pasa gabonak!

ZINE KARTELDEGIA (Abenduak 6, 8 eta 9)

Kaixo! Asteburu honetan, Herri Antzokiko zine-emanaldian, helduen saioan ‘Bajo el mismo techo’ komedia filma izango dugu. Filmaren protagonistak, dibortziatu ondoren hipotekak bizikideratzara behartzen duen bikotea dira. Honela, Nadia eta Adriánek gerra deklaratuko diote elkarri. Haurren film emanaldian bestalde, ‘Mascotas 2’ izango dugu: Max-en jabeak ezkondu eta semea izan du, aldaketa handiak dira horiek gure txakur gogokoenarentzat, nola jokatuko du Maxek egoera horiek aurrean? Gustuko izango dituzuelakoan, Ondo pasa asteburua!

ZINE KARTELDEGIA: Abenduak 1 eta 2

Kaixo! Asteburu honetan, Herri Antzokiko helduen film emanaldian, memoria historiarekin uztartuz, ‘El silencio de otros’ dokumentala izango da. Frankismo garaian desagertutako pertsonen bilaketa eta erantzuleei aurre egiteko saiakerak kontatzen dituen filma. Haurren saioan bestalde ‘Asterix: Edabe magikoaren sekretua’ izango dugu euskaraz. Film honetan, Asterixek eta Obelixek Panoramix druida zaharrari bere ordezkoa izan litekeen gaztea aurkitzen lagunduko diote Galia osoan zehar. Gustuko izango dituzuelakoan, Ondo pasa asteburua!

ZINE KARTELDEGIA (Azaroak 22, 24 eta 25)

Kaixo! Asteburu honetan Helduen saioan, Biboletak proposatuta, ‘Nagore’ Lafagge erizaintza ikaslearen heriotza bortitza ardatz duen film dokumentala proiektatuko da. Nagoreren amak eramango du luzemetraia honen hari nagusia, non epaiketaz gain, gertukoen testigantzak biltzen diren. Haurren saioan berriz ‘Toy story 4’ abentura eta animaziozko filma izango dugu. Honetan, gure sheriff gogokoenaren etxera jostailu berri bat iritsiko da, ondo konponduko ote dira? Gustuko izango dituzuelakoan, Ondo pasa asteburua!

ZINE KARTELDEGIA (Azaroak 15, 17 eta 18)

Kaixo! Herri Antzokiko denboraldi berriari ekingo diogu asteburu honetan. Aurtengo neguko denboraldia estreinatzeko, helduen saioan Fermin Muguruzak zuzendutako `Black is beltza´ filma izango dugu. 60. hamarkadako gizarte mugimenduetara bidaiatuko dugu ikusleek proposatutako film honetan. Haurren saioan berriz, `Pikachu Detektibea´, gizakiek eta Pokemonek elkarrekin biziko duten abentura kontatzen duen filma. Gustuko izango dituzuelakoan, Ondo pasa asteburua!

ZINEMALDIRA IRTEERA 2019

Kaixo, Aurreko urteetan bezala Zinemaldira joateko irteera antolatu dugu. Zinemaldian asteartea Euskal Filmen eguna izanik, irailaren 24an, asteartean izango da irteera. Ikusiko ditugun filmak: -Alice et le Maire (Aliceren aholkua): 16:00etan Principe 7n. (Perlak saila) -Mientras dure la guerra: 18:30ean Principe 7n. (Sail ofiziala). Autobusa San Gregoriotik 14:20ean aterako da San Gregorioko Zubi Haunditik eta San Martinen 14:30ean jasoko gaitu. AUTOBUSA ETA BI FILMAK= 15€ kostatuko da. Izena emateko: -idatzi E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera -deitu Ataungo udaletxera: 943180011 -Etorri udaletxera Animatu!!!