Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

Gipuzkoa Bertsotan Txapelketa

hemen doakizue atxikirik Gipuzkoa Bertsotan Txapelketa, sailkapen faseko egutegia. Jakin, bigarren itzuliko azken saioa Ataungo Herri Antzokian Izango dugula ekainaren 6an.

 

http://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/albisteak/maiatzaren-9an-abiatuko-da-gipuzkoa-bertsotan-txapelketarako-sailkapen-fasea

karteldegia

Haurren filma "Los pingüinos de Madagascar" izango da, ikusle guztientzat zuzendurik dagoen animazioa.

Helduen filma berriz "El principio de Arquímedes" izango da, 13 urtetik gorako ikusleei zuzenduriko drama hau Biboletak, Ataungo Emakume Taldearen eskutik izango da.  

h

Herri antzokia

Abenduaren 19 eta 20an, Memori Historikoaren barruan, "Lasa eta Zabala" filma proiektatuko da. Gaueko 22.00etan. Sarrera 4€.

Abenduaren 20an, Ataun San Martingo Txirrindulari probaren 50. urteurrena dela eta, "Urrezko aroa" dvdaren estreinaldia eta aurkezpena izango dugu, eguerdiko 12.00etan, Agauntza Kirol Elkartearen eskutik.

Abenduaren 22an, Memori Historikoaren barnean, "Zohardia" Josu Muguruzaren film dokumentalaren proiekzioa izango dugu 19.30etan, eta ondoren, Mikel Zubimendi "Balek hondatu ez zuten ametsa" liburu egileetako baten aurkezpena.
filmaren iraupena (90 minutu).

Abenduaren 26an, Memori Historikoaren barruan, Anje Duhalderen kontzertua izango dugu gaueko 22.00etan. Sarrerak Martintxo, Troskaeta eta Sutegi tabernetan jada salgai daude 5€tan.

Urtarrilaren 3 eta 4ean, "Xalbador, izana eta izena" dokumentala eskainiko da, 3an, larunbata, Eneko Dorronsoro zuzendaria bertan izango dugularik. (Ordua zehazteko dago).