Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

MAIATZAK 24,26,27 DENBORALDIKO AZKEN ZINE EMANALDIA

Kaixo!

Denboraldiko Herri Antzokiko azken film emanaldia izango dugu asteburu honetan. Haurren saioan ‘Los cinco y el valle de los dinosaurios’ izango dugu, dinosauro hezurdura baten bila abiatuz gazte taldea eta Helduen saioan ‘Pride’, LGTB komunitatearen eta meatzarien elkarlana erakutsiz, ikusleen proposamena, Biboletak Ataungo Emakume taldearekin elkarlanean.

 

Gustoko izango dituzuelakoan!

Milesker guztioi!

Ondo pasa asteburua,

MAIATZAK 17,19,20 ZINE EMANALDIAK

Asteburu honetan zinean ondorengo emanaldiak izango ditugu: Haurren saioan ‘Blinky Bill koala’, bere hiritik haratago abentura bila abiatuko dena eta Helduen saioan ‘Yo, Daniel Blake’, erretiroa hartzeko adina gertu izanda eta gaixo egonda ere lan egitera behartzen duten arotzaren egoerara hurbilduko gaituena.

Gustoko izango dituzuelakoan, ondo izan!

 

MAIATZAK 10, 12, 13 ZINE EMANALDIAK

Kaixo!

Asteburu honetan Herri Antzokian Haurren saioan ‘Batman Lego’, euskaraz, Gothamen Jokerrari aurre egiteko bere kideekin elkarlanean. Helduen saioan ‘Murieron por encima de sus posibilidades’ komedia satirikoa, krisi ekonomikoaren ondorioz euren bizitza suntsiturik aurkitzen duen hiritar talde baten plan eroa jarraituz.

Gustoko izango dituzuelakoan,

Ondo pasa asteburua!

 

MAIATZAK 3, 5, 6 ZINE EMANALDIAK

Maiatzak 3, 5 eta 6an, emanaldi hauek izango ditugu:

Haurren saioan ‘Los niños de Timpelbach’, haurren bihurrikeriei erantzunez, guraso guztiek herritik martxa egingo dute egun baterako, haurrek kudeatuz herrixka. Helduen saioan, berriz,  ‘Lucky’ , 90 urteko protagonista, bidaia espiritual batean murgilduz.

Gustoko izango dituzuelakoan,

Hurrengo zine emanaldiak: Maiatzak 3, 5, 6

Kaixo,

Aste Santu jaiegunak direla eta asteburu honetan eta hurrengoan ez da zine emanaldirik izango. Hurrengo emanaldiak Maiatzak 3, 5 eta 6an izango dira. Bertan ikusiko gara!

Ondo pasa!

APIRILAK 12,14,15 ZINE EMANALDIAK

Kaixo,

Hauek izango dira asteburu honetako zine emanaldiak:

Haurren saioan ‘La Bella y la Bestia’ Disneyren egokitzapena, Bella gazte ausarta protagonista hartuz eta Helduen saioan ‘La torre oscura’ Stephen Kingen liburu sortan oinarrituriko western eta zientzia fikzioaren arteko filma.

Gustoko izango dituzuelakoan,

Ondo pasa asteburua!

 

APIRILAK 5,7,8 ZINE KARTELDEGIA

Kaixo!

Asteburu honetako zine karteldegian:

Haurren saioan ‘Hotel Transilvania 3’, hotela daraman familia bereziaren oporraldiak jarraituz itsasoan zehar, eta Helduen saioan, Biboletak Ataungo Emakume taldearekin elkarlanean ‘María (y los demás)’, Mariak etxeko zaintzaren ardura izatetik bere bizitza bizitzeko saltoan erakutsiko diguna.

 

Gustoko izango dituzuelakoan,

Ondo pasa asteburua!

MARTXOAK 29, 31, APIRILAK 1 ZINE KARTELDEGIA

Asteburu honetan zine karteldegian:

Haurren saioan ‘Los futbolísimos’ izango dugu, eskolako futbol taldea mantentzeko haurren borroka erakutsiko diguna eta helduen saioan ‘Noviembre’, pertsonak bizirik sentiaraziko dituen artea aldarrikatuz kale antzerkiaz esperimentatuko duen taldearen abenturak kontatuko dizkigu.                              

Gustoko izango dituzuelakoan,

Asteburu ona izan!

MARTXOAK 22,24,25 ZINE KARTELDEGIA

Kaixo,

Asteburu honetan Haurren saioan ‘Dixie eta matxinada zonbia’ izango dugu, euskaraz, Dixie gaztea Nigreda maltzurraren matxinadari aurre egiten.

Helduen saioan, aurreko astean aurreratu bezala bi dokumental izango ditugu aste honetan: ‘Erraiak’ eta ‘Taming winter’. Lazkaon proiektatu zituzten eta amaieran irrintziz betez aretoa. Ea Ataunen ere gustoko dituzuen!

ERRAIAK:

Kobazuloetatik datorkigun oihua. Entzun, sentitu eta kantatu egiten duguna. Hitzik gabeko hizkuntza. Erraietatik ateratzen zaiguna. Arbasoen oihartzuna.

Baina noiztik dugu irrintzia gure artean? Bizirik jarraitzen al du XXI. mendean? Hauek eta beste hainbat galderen erantzuna bilatzen duen ariketa da Erraiak dokumentala. Euskal Herriko txoko ezberdinetan barrena murgilduz irrintziaren jatorria eta hedapenaren azterketa egin dugu. Ze eragin du irrintziak kostaldeko marinelen jardunean? Zer eragin barrualdeko bailaren egunerokoan?

Ekain Martinez de Lizarduy irakasleak eta Arteman Komunikazioak lankidetzan egindako dokumental honek Euskal Herri osoan zehar irrintziarekin zerikusi zuzena duten pertsonen testigantzak jasotzen ditu. Nondik dator irrintzia? Nola deitzen zaio Nafarroako mendietan, Gipuzkoako bailaretan edota Bizkaiko kostaldean? Zein da soinu miresgarri honen arrazoi zientifikoa?

Irrintzia ardatz izanda ekoiztu den dokumental bakarra dugu hau, euskara hutsean grabatutakoa. Euskal kulturaren sakontze ariketa paregabea.

 TAMING WINTER:

Andrea Arena eta Nicola Imoli italiarrek zuzendutako lana da Taming Winter, eta Europako hainbat inauterik hartzarekin eta neguarekin duten lotura aztertzen du. Urbiano Hartza (Italia), Sardiniako Mamuthoneak, Bruneck-eko Krampusa (Hego Tirol) eta Ituren eta Zubietako joaldunak agertzen dira, besteak beste, dokumentalean. Hainbat adituren azalpenak eta tokian tokiko testigantzak ere jaso dituzte.

 

Ondo pasa asteburua!

MARTXOAK 15,17,18 ZINE KARTELDEGIA

Kaixo!

Martxoak 15, 17, 18ko zine emanaldiak hauek izango dira: Haurren saioan ‘Los Increíbles 2’, superheroiek abenturak, familian rolak aldatuz eta etxeko txikienaren botereak kudeatu nahian. Eta helduen saioan ‘El gran cuaderno’, Bigarren Mundu Gerran bi haurrek bizi beharko duten gogortze prozesua kontatuz, Ágota Kristóf-en eleberrian oinarrituta.

Aurrerapen gisa, hurrengo asteburuan, Martxoak 22, 24, 25, errotuta ditugun ohituren inguruko bi dokumental izango ditugu, ‘Erraiak’ eta ‘Taming Winter’. Lehena irrintziaren inguruko ikerketan murgilduko da eta bigarrenak inauterien eta hartzaren arteko loturak aztertuko ditu Europako herrietan zehar. Oso interesgarriak biak.

Gustoko izango dituzuelakoan!