Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

Abenduak 14,16,17 zine karteldegia

Kaixo,

Asteburu hontako zine karteldegia hauxe da:

Haurren filma “Cavernicola” izango da, euskaraz ikusle guztiei zuzenduriko animazioa. Helduena “Gemini” izango da, 12 urtetik gorako ikusleei zuzenduriko thrillerra.

Gustoko izango dituzuelakoan,

Ondo izan!

Abenduak 7,9,10 zine karteldegia

Hemen duzue asteburu hontako zine karteldegia:

Haurren filma “Oihaneko lagunak” izango da, euren abenturak kontatuko dizkigun ikusle guztiei zuzenduriko animazioa. Helduena “ Campeones” izango da, ikusle guztiei zuzenduriko komedia dramatikoa.

 

AZAROA,ABENDUA 30-2-3 ASTEBURUKO ZINE EMANALDIAK

Asteburu honetan haurren filma "El Americano" izango da, ikusle guztiei zuzendurik dagoen animazioa. Helduen filma "La librería" izango da, 7 urtetik gorako ikusleei zuzenduriko drama.

zine denboraldiaren hasiera eta memoria historikoa

Asteburu honetan emango diogu hasiera 2018-2019 zine denboraldiari. Azaroaren 25a, genero indarkeriaren aurkako eguna izanik, Biboletak Ataungo emakume taldearekin elkarlanean “Volar” filma ikusteko aukera izango dugu. Haurren filma “Emoji” animazioa izango da.

 

Ostiralean ez da film emanaldirik izango, baina GOGORATU!! ELE, Lauaxeta-Lorca ikuskizuna izango dugula 22:00etan Memoria Historikoaren zikloaren baitan.

Sarrerak Sutegi, Urbieta, Troskaeta, Martintxo eta Erroitaundin daude salgai 10€tan ostiral arratsalderarte, gero Herri Antzokiko leiohatilan egongo dira.

 

Animatu!!!

MEMORIA HISTORIKOA ETA ZINE EMANALDIAK

Mezu honen bidez jakinarazi nahi dizuegu asteburu honetan EZ DELA ZINE EMANALDIRIK IZANGO.

 

Bestalde, jakin, azaroaren 20an 19:00etan Erroipen Memoria Historikoaren solasaldia izango dugula “Burgos 1970. Herri bat auzitan” izenburupean.

 

Animatu!!

BADATOR ANTZEZTAUN

Aurtengo Antzeztaun ere badator!

Urriaren 5ean, 17:00etan Joxemiel Barandiaran eskolan (eguraldi txarra izanez gero frontoian) FUNES TROUPen eskutik “Aukerak” ikuskizuna izango dugu.

Urriaren 7an, igandea, udaletxeko ganbaran BEGO ALABAZANek “Johnny cold feet” eskainiko digu.

Urriaren 13an, 22:00etan IMANOL ITUIÑO izango dugu Troskaeta tabernan “Magia parrastan” ikuskizunarekin.

Urriaren 20an, 17:00etan hasita HIRU TXILIPURDITANen eskutik “Antzerki goxua” izango dugu ikusgai Barandiaran Museoan.

Urriaren 21ean, SARINI CIRCUSen eskutik “Txoriak txori” ikuskizuna izango dugu 17:00etan San Gregorioko plazan.

Urriaren 26an, San Gregorioko elkargunean POLLO ROSA PRODUKZIOAKen eskutik “Gertrudis-en lagunak” izango dugu 22:00etan.

 

ZINEMALDIRA IRTEERA

Irailaren 25ean, asteartea, Zinemaldira joango gara.

Urtero bezela autobusa izango dugu herritik 14:50ean San Gregorion "Zubihaundin" eta San Martingo plazan 15:00etan. 

Lehenengo ikusiko dugun filma "Oreina" izango da, 16:30ean izango da Kursaal 2an, hau Zuzendari berriak sailekoa da. Bigarren filma "Dantza" izango da, Sail ofizialean dago sailkatua eta 20:30ean izango da Principe 7an.

Autobusa+bi filmen sarrerak 15€ kostatuko da.

Izena emateko deitu Ataungo udaletxera 943180011 edo idatzi E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.

ZINE DENBORALDIAREN AMAIERA

Jada zine denboraldiari eman diogu amaiera eta bertaratu zareten guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu. Azarorarte berriro ez dugu zine emanaldirik izango baina tartean diren ekintzen berri emango dizuegu.

Eskerrik asko!

Maiatzak 25-27-28 asteburuko zine karteldegia

Asteburu hontan emango diogu amaiera 2017-2018 zine denboraldiari.

Denboraldiko azken haurren filma “Ferdinand” izango da, ikusle guztiei zuzendurik dagoen animazioa. Helduen filma “Buda explotó por vergüenza” izango da, ikusle guztiei zuzendurik dagoen drama da hau eta Biboletak Ataungo emakumeen taldearekin elkarlanean proiektatuko da.

HARKAITZ CANOREKIN SOLASALDIA

Maiatzaren 31n, osteguna arratsaldeko 19:00etan Harkaitz Canorekin solasaldia izango dugu udaletxeko ganbaran, solasaldi hau Liburutegia, Irakurle taldea eta Otso irakurkleak taldeek elkarlanean antolatutakoa da.