Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

Otsailak 23-25-26 asteburuko zine karteldegia

Haurren filma “Diario de Greg, carretera y manta” izango da, ikusle guztiei zuzenduriko komedia. Helduen filma “Viva” izango da, 16 urtetik gorako ikusleei zuzenduriko drama, hau Biboletak Ataungo emakume taldeak proposatutakoa izanik.

Otsailak 16-18-19 asteburuko zine karteldegia

Haurren filma “Robby, Tobby” izango da, ikusle guztientzat zuzendurik dagoen abentura filma. Helduen filma “Barry Seal, el narcotraficante” izango da,  urtetik gorako ikusleei zuzenduriko thrillerra.

Asteburu hontan ez da zine emananldirik izango

Inauterial direla eta, asteburu hontan ez da zine emanaldirik izango.

 

Otsailak 2-4-5 asteburuko zine karteldegia

Asteburu hontan helduen filma “El balcón de las mujeres” izango da, Biboleten proposamena izango da hau eta ikusle guztiei zuzenduriko komedia dramatikoa da. Haurren filma “Tadeo Jones 2” izango da, hau ere ikusle guztiei zuzenduriko animazioa.

Urtarrilak 26-28-29 asteburuko zine karteldegia

Aste hontan helduen filma "Dunkerque" izango da 12 urtetik gorako ikusleei zuzenduriko drama belikoa. Haurren filma "Albert" izango da, ikusle guztieri zuzendutako animazioa.

Urtarrilak 19-21-22 asteburuko zine karteldegia

Haurren filma “Los superhéroes” izango da, ikusle guztiei zuzendurik dagoen animazioa. Helduena “Manchester frente al mar”, 12 urtetik gorako ikusleei zuzenduriko drama.

Urtarrilak 27, Iragana lahar eta larrosa antzerkia

Urtarrilaren 27an, 19:00etan Lourdes Imazek idatzi eta zuzendutako eta Segurako herritarrek antzeztutako Iragana, lahar eta larrosa antzerkia Ataungo Herri Antzokian izango da. Oroimen historikoaren ariketa bat da, eta Primo de Riveraren diktaduratik gerraren hasierara arteko garaia (1923-1936) islatzen du. Goierrin girotua dago, eta bi familiaren bizimodua islatzen du.

Sarrerak Sutegin, Troskaetan eta Errotaundin egongo dira salgai 8€tan.

Urtarrilak 12-14-15 asteburuko zine karteldegia

Gabonen bueltako oporraldia eta gero asteburu hontan emango diegu hasiera berriro zine emanaldiei.

Oraingo honetan, haurren filma “Capitán calzoncillo” izango da, ikusle guztieri zuzenduriko animazioa. Helduen filma “Bajo el sol”, ezinezko maitasunean oinarritzen den, 16 urtetik gorako ikusleei zuzenduriko drama erromantikoa.

 

MEMORIA HISTORIKOA

Kaixo,

Memoria Historikoarekin jarraituz bihar, abenduaren 21ean, 19:0etan Udaletxeko Pleno aretoan  Jaione Apalategiren hitzaldia izango dugu “Oteiza eta Gandiaga oroituz” izenburupean.

Ostiralean, abenduaren 22an, “Oskarbi Musika taldearen” kontzertua izango dugu 20:00etan Herri Antzokian. Sarrerak Sutegin, Bittor jatetxean, Troskaetan, Martintxon eta Errotaundin daude salgai 10€tan eta egunean bertan ere lehiatilan egongo dira salgai 18:30etatik aurrera.

Bestalde, Herri Antzokiko Facebookeko orrialdean zozketatu ditugun 3 pertsonentzako 2na sarrera Ina Maiza, Aiora Erauskin eta Aitor Aldasorori tokatu zaizkie.

Mila esker!

Memoria Historikoa, Oskarbiren kontzertua

Abenduaren 22an, Memoria Historikoaren saioen barruan, urtero bezala Gerrako Hotsak deituriko atalean, OSKARBI Musika Taldearen kontzertua izango dugu 20:00etan Herri Antzokian.

Gaur bertan jarriko ditugu sarrerak salgai Sutegi, Troskaeta, Martintxo eta Errotaundin 10€tan.

Baina, urtero bezala 3 pertsonentzako bina sarrera zozkatuko ditugu Herri Antzokiko Facebookeko orrialdean. Horretarako:
-Herri Antzokiaren orrialdea "Jarraitu" behar da.
-Kontzertuaren informazioa duen sarrera "Atsegin" izan behar da eta elkarbanatu behar da (publikoki, hau ez bada egiten ezingo dugu ikusi izenik eta ez da zozketan sartuko).

ZORTE ON!!