Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

Aste hontako Herri Antzokiko informazioa

Gaur izango da urtea bukatzeko zinemako azken Saioa, “El círculo” filmaz emango diogu urteari amaiera.

Ala ere bihar eta asteburuan ekintzak ditugu Herri Antzokian.

Bihar, Juan Arin Dorronsorori omenaldia eskainiko zaio  bere jaiotzaren 125. urteurrena izanik 18:30ean.

Ostiralean hasi eta igande eguerdiraino Liburu eta Disko Azoka izango dugu Herri Antzokian.

Abenduak 8-10-11 asteburuko zine karteldegia

Helduen filma “El círculo” izango da, 12 urtetik gorako ikusleei zuzenduriko zientzia fikzioa. Haurren filma “Richad la cigüeña”, ikusle guztiei zuzenduriko animazioa.

Abenduak 1-3-4 asteburuko zine karteldegia

Haurren filma “La vida de Calabacín” izango da, ikusle guztie zuzenduriko animazioa. Helduen filma “La casa de la esperanza” izango da, 12 urtetik gorako ikusleei zuzenduriko drama. Hau II. Mundu Gerran benetan gertatutako istorioa izanik.

 

Azaroak 24-26-27 asteburuko zine karteldegia

Aste hontan haurren filma “Los pitufos, la aldea escondida” izango da, ikusle guztiei zuzendurik dagoen animazioa. Helduen filma “Marie Curie” zientzilariaren biziaren biografia kontatuko digun drama, hau Biboletak Ataungo Emakume Taldeak aukeratutako filma izanik.

 

 

Asteburu honetan emango diogu hasiera 2017-2018 zine denboraldiari

Asteburu honetan emango diogu hasiera 2017-2018 zine denboraldiari. Ohiko ordutegiak izango ditu zinemak.

Helduen filma:

-ostiraletan 22:00etan

-igandetan 19:30ean

-astelehenetan 21:00

Haurren filma:

-igandetan 16:30ean

 

Asteburu honetan haurren filma "Gru3, mi villano favorito" izango da, ikusle guztiei zuzenduriko animazioa. Helduena "Nieve negra", 16 urtetik gorako ikusleei zuzenduriko thrillerra.

ANTZEZTAUN azken saioak

Aurtengo Antzeztaun saioei amaiera emateko asteburu honetan izango ditugu azken bi ikuskizunak.

Ostiralean, gaueko 22:00etan, Anodino Teatrok "Erbeste" ikuskizuna eskainiko digu Artadi Kultur Elkartean.

Larunbatean, Ataungo Hiru Txilipurditan egitasmoaren eskutik "Ikuskizun ibiltaria" izango dugu San Martin auzoan zehar 17:30ean.

Asteburu hontako Antzeztaun saioak

Asteburu honetan berriro ekingo diegu Antzeztaun saioei.

Urriak 21, larunbata, 17:00etan San Gregorioko plazan Cía Trotamundosen eskutik “Kutxa baten istorioak” ikuskizuna izango dugu. Igandean, urriak 22an, 17:00etan Udaletxeko ganbaran Nerea Ariznabarreta eta Mariano Hurtadok “Ezberdin bezain Eder” ikuskizuna eskainiko digute.

Herri Antzokiak helbide elektronikoa aldatu du

Aldaketa batzuk direla medio, Herri Antzokiko helbide elektronikoa aldatzera goaz. Hurrengo astetik aurrera E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidea erabiliko dugula jakinarazi nahi dizugu.

Herri Antzokiko informazioa jaso nahi ez baduzu, zure helbidea sare honetara gehitu nahi badu edo zure helbidea aldatu nahi baduzu jakinarazi mesedez E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbideetako batean.

65.Donostiako Zinemaldira Irteera

Azken egunetako aldaketak direla eta, bandoan zabaldu genuen informazioa Donostiako Zinemaldiaren arabera, gure esku ez dauden aldaketa batzuk izan dira.
 
Zinemaldiko irteeraren eguna irailaren 26an, asteartea izango da. San Gregorion "zubihaundin" autobusa 14:15etan izango da eta San Martingo plazan 14:30ean.
 
Ikusiko dugun lehen filma "NON /EZ" izango da 16:00etan Principe 7n. Bigarrena "VISAGES, VILLAGES" 22:30ean Principe 7n. Azken honen iraupena 90minutukoa izanik 00:00etan amaitzean autobusa hartuko genuke zuzenean.
 
Izen-emateak egunetik-egunera igotzen doaz baino oraindik ere badago tokia. Horretarako, deitu udaletxera 943180011 edo bertaratu, edo idatzi  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.  helbidera.
 
Zuzeneko loturak: NON / EZ eta VISAGES, VILLAGES
 
 

HERRI ANTZOKITIK ZINEMALDIRA IRTEERA

Ate joka dugu jada Donostiako Zinemaldia, eta aurtengoan ere, Herri Antzokitik bertara joateko asmoz gaude. Aurreko urteetan Euskal Zinemaren egunean joan bagare ere, aurten irailaren 25ean, astelehenean egingo dugu irteera.

 

Aurreko urteetan bezala, 2 film ikusteko aukera eta Ataundik joan-etorriko autobusa izango dugu. 40 sarrera izango ditugu, 15€  pertsonako, eta izena eman ahala banatuko ditugu.

 

Informazio gehiago aste hontan zehar jakingo dugunez herrian kartelak jarriz eta Herri Antzokiko mezu eta sare social bidez jakinaraziko dugu. Ala eta guztiz ere, informazio gehiago jakin nahi izanez gero edo izena emateko deitu udaletxera 943180011 edota idatzi E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.

 

Gogoratu, 18 urtez azpikorik balego, hauek heldu batez lagundurik edota guraso edo tutorearen baimena sinatu beharko dutela.

 

Aurreko urteetan bezala, informazio gehiago dugunean helaraziko zaizue.

 

Animatu!