Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

GoiEkoren "Abeltzantza eta haragi ekologikoa Goierrin" dokumentala

Goierriko 2017ko Hamabostaldi ekologikoaren barruan, Ataungo Herri Antzokian "Abeltzantza eta haragi ekologikoa Goierrin" dokumentala izango dugu ikusgai irailaren 21ean, osteguna, 19:30ean.

 

2017ko Antzeztaun programazioa

Azken urteetan bezala hemen dugu aurtengo Antzeztaunen programazioa. Urriaren 6an hasita, 28rarte herriko txoko ezberdinetan banatuta izango ditugu hainbat  antzerki eta ikuskizun.

 

Maiatzak 25-26-28-29 asteburuko Herri Antzokiko programazioa

Maiatzaren 25ean, osteguna, 18:00etan Hiru Txilipurditan antzerki taldekoen eskutik "Master-esketxak" ikuskizuna izango dugu.
 
Bestalde, zine denboraldia amaitutzat emateko, haurren filma "Cuervito calcetín" izango da, ikusle guztiei zuzendurik dagoen animazioa. Helduen filma "10 años y divorciada", 12 urtetik gorako ikusleei zuzenduriko drama, hau Biboletak Ataungo Emakume Taldearekin elkarlanean proiektaturikoa izanik.
 

Maiatzak 19-21-22 asteburu zine karteldegia

Haurren filma "Trolls" izango da, ikusle guztieri zuzenduriko animazioa. Helduen filma "La chica del tren", izenburu berbereko eleberriaren egokitzapena. Hau, 16 urtetik gorako ikusleentzako thrillera izanik.

 

Maiatzak 12-14-15 asteburuko film karteldegia

Aste honetan haurren filma "Cigüeñas" izango da, ikusle guztiei zuzendurik dagoen animazioa. Helduen filma "Que Dios nos perdone", 18 urtetik gorako ikusleei zuzenduriko thrillerra.

 

Maiatzak 5-7-8 asteburuko zine karteldegia

Aste hontako zine karteldegiaren harira, haurren filma "Vaiana" izango da, ikusle guztieri zuzenduriko animazioa. Helduen filma "Infiltrado" izango da, benetan gertatutako Kolonbiako narkoen inguruko istorioa, hau, 12 urtetik gorako ikusleentzat zuzendua izanik.

Maiatzeko Herri Antzokiko programazioa

2016-2017 zine denboraldiari amaiera emateko, hemen dugu maiatzeko programazio osoa.

Apirilak 28-30 asteburuko zine karteldegia

Haurren filma "Ribbit" izango da, ikusle guztieri zuzendurik dagoen animazioa, Helduen filma "Igelak", 7 urtetik gorako ikusleei zuzenduriko komedia.
 
Gogoratu, astelehenean, maiatzak 1, Langileen Nazioarteko Eguna izanik, ez dela zine emanaldirik izango. 
 

Liburuaren Nazioarteko Eguna, Arantxa Urretabizkaia apirilaren 26an

Atzo, hilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna izan zenez, apirilaren 26rako Udal Liburutegiak, Otso Irakurleak Taldeak eta Irakurle Taldearen artean Arantxa Urretabizkaiaren hitzaldia antolatu dugu. 19:00etan izango da udaletxeko ganbaran eta "Bidean Ikasia" liburua aurkeztuko digu, literaturaz eta autoliteraturaz hitz egingo du eta Otso Irakurleak berriki irakurri duten "Koaderno gorria" liburuaz galderak egiteko tartea ere izango da.
 
Hemen duzue beraz gonbidapena bertaratzeko.
 

Apirilak 7an ez da zine emanaldirik izango.

Korrikaren ospakizuna dugunez eta Herri Antzokia igandeko dantza ikuskizunarekin lotuta dugunez, ostiral honetan, hilak 7, ez da zine emanaldirik izango. Igandean eta astelehenean ordutegiak betikoak izango dira.
 
Barkatu eragozpenak.