Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

Apirilak 7-9-10 asteburuko zine karteldegia eta ekintzak

Asteburu honetan helduen filma bakarrik izango dugu, hau, "Alguien voló sobre el nido del cuco", Torto Ataungo Gazte Asanbladaren proposamena izanik.

 
Igande eguerdiko 12:00etan Otsoak Dantza Taldea eta Gabiriako Goruntz Dantza Taldearen eskutik dantza ikuskizuna izango dugu.
 

Martxo-apirileko 31-2-3 asteburuko zine karteldegia

Asteburu honetan, haurren filma "Ozzy" izango da, ikusle guztiei zuzendurik dagoen animazioa, euskaraz proiektatuko delarik. Helduen filma, berriz, "Un monstruo viene a verme", 12 urtetik gorako ikusleei zuzenduriko fantasia dramatikoa.

Martxoak 24-26-27 asteburuko zine karteldegia

Haurren filma "El libro de la selva" izango da, ikusle guztiei zuzendurik dagoen abentura filma. Helduena, berriz, "El hombre que conocía el infinito". Hilabeteko programazioari begira, azken hau aldatu behar izan dugu arazo teknikoengatik.
 

Martxoak 17-19-20 asteburuko zine karteldegia

Aurreko astean bezala aldaketa batzuk izango ditugu:
 
-Martxoak 17, ostirala, arratsaldeko 19:30ean Gure Esku Dago egitasmoaren eskutik 2016ko ekainaren 5 ean burututako galdeketaren inguruko "Galdeketa historiko baten istorioa!" dokumentala izango dugu. Hau dela eta, ostiralean ez da 22:00etako zine emanaldirik izango.
 
-Haurren filma "Peter y el dragón" izango da, ikusle guztiri zuzendurik dagoen fantasiazko filma.
 
-Helduen filma, lehen esan bezala, igande eta astelehenean proiektatuko dugu eta "Theeb" (otsoa) izango da, 12 urtetik gorako ikusleei zuzendurik dagoen abentura dramatikoa izango da.

Martxoak 10-12-13 asteburuko zine karteldegia

Haurren filma "Cazafantasmas" izango da, ikusle guztieri zuzendurik dagoen fantasiazko filma. 
 
Helduetan bi film ditugu aste honetan. Martxoaren 10ean, ostirala, iluntzeko 19:30ean "Irrintziaren oihartzuna" izango dugu, Biboletak Ataungo Emakume Elkarteak antolaturiko proiekzioa, ondoren Iratxe Fresneda zuzendariarekin solasaldia izateko aukera eskainiz eta mokadutxoa. Hau, ostiralean bakarrik eskainiko da.
 
Igande eta astelehenean berriz, "Ahora me ves" filma izango dugu, 7 urtetik gorako ikusleei zuzendurik dagoen thriller komedia.

 

herri Antzokiko martxoko programazioa

Hemen duzue martxoko programazioa, jakin aldaketaren bat egonez gero, aurrez jakinaraziko dela.

Martxoak 3,5,6 asteburuko zine karteldegia

Asteburu honetan haurren filma "Ice Age 5: el gran cataclismo" izango da, ikusle guztiei zuzendurik dagoen animazioa. Helduen filma "Neruda" Pablo Neruda poetaren bizipenak kontatzen dituen drama biografikoa, hau, 12 urtetik gorako ikusleei zuzendua izanik.

 

otsailak 24-26-27 asteburuan ez da zine emanaldirik izango

Asteburu honetan, otsailak 24,26,27an ez da zine emanaldirik izango Inauteriak direlako. Ostegun eta ostiralean Joxemiel Barandiaran Herri Ikastetxeko haurrek hartuko dute Herri Antzokia koloretsu.

Gogoratu, astelehenean, hilak 27, iluntzeko 19:00etan Murkondo Kultur Elkartea eta Goierriko Baratzaren eskutik Josep Pamiesen "elikadura, osasuna eta senda-belarrak" hitzaldia izango dugula Herri Antzokian. Antolatzaileek jakinarazi ziguten bezala, sarrerak agortuta daude.

Otsailak 17,19,20 asteburuko zine karteldegia

Asteburu honetan haurren filma "Zipi eta Zape eta kapitainaren irla izango da", hau, ikusle guztiei zuzendurik dagoen abentura filma izanik. Helduena "The program" filma izango da, Lance Armstrong txirrindulariaren inguruko drama biografikoa, 7 urtetik gorako ikusleei zuzendurik dagoena.

Otsaileko programazioko aldaketak

Aurrez jakinarazi genuen bezala otsaileko programazioa aurkeztu genuenean, aldaketa batzuk izango zirela esan genuen. 

-Otsailaren 24,26,27 asteburuan ez da zine emanaldirik izango Inauteriak direlako.

-Otsailaren 23 eta 24an Joxemiel Barandiaran Herri Ikastetxekoek Inauterietako jaialdia izango dute.

-Otsailaren 27an 19:00etan, Murkondo Kultur Elkarteak eta Goierriko Baratzak antolaturik Josep Pamiesen "Elikadura, osasuna eta senda-belarrak" hitzaldia izango dugu. Antolatzaileek jakinarazi digutenez, jada sarrerak agortuta daude.