Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

EUSKO IKASKUNTZA eta ATAUNDARRAK

 

             ATAUNIKER kultur elkarteak hil honen 12an izenburu horrekin hitzaldi berezia antolatu du Ataungo udaletxeko batzar-aretoan.

            Joxemiel Barandiaranen jaiotzaren 125. urteurrenean sartuta gaudenez batetik eta, ATAUN  herri izaera juridikodun sortu zela 400 urte izanik, bestetik, ataundarren inguruko ekitaldia antolatu dugu.

Eusko Ikaskuntza 1918an sortu zuten Oñatin Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Foru Aldundiek, Euskal kultura garatzeko baliabide egonkor eta iraunkor gisa. Bazkideak mundu guztian barreiaturik daude eta 13 sail zientifiko anitzetan dihardute. Baliook bultzatzen ditu: Euskal Herria maitatzea, kultura askotarikoa eta solidarioa, zientzia eta kulturarekiko konpromisoa, aniztasun ideologikoa, elkarrenganako errespetua eta elkarrizketa, berrikuntza eta aurrerapena eta Euskara babestea. Euskal Herri osoan izaera ofiziala duen zientzia erakunde bakarra da.

 

Gerra aurrean, Euskaltzaindia sortu, Lizarrako Estatutua (lehen proiektu autonomikoa) idatzi, ikastolaren oinarri teoriakoak ezarri, lehendabiziko testuliburuak argitaratu.

            Gerra garaian ere ez zuen etenik izan. Bi kongresu eratu zituen Miarritzen eta Baionan.

1978an Joxemiel Barandiaran izendatu zuten lehendakari. Ondoren jarraian Gregorio Monreal, Juan Jose Goiriena, Jabier Retegi, Jose Maria Muñoa… eta 2012a ezkero, berriro ere, beste ataundar: Iñaki Dorronsoro Plazaola.

atauniker