Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

AGAUNTZA ERREKAREN ABERASTASUNA

 

 Agauntza ibaiaren aberastasunak   MAIATZAK 23, larunbata.

Goizeko 8:30etan plazan busa hartuko dugu, Ergoienara joateko. Handik hasiko ibilaldi gidatua errekaren ertzetik, bazterretako fauna eta florra, besteak beste, azalduz.

 

Europar Batasunak Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu zuen AGAUNTZA ibaia 2012n. 2004n Europar Batasunaren Intereseko Lekuen zerrendan sartu zuten eta geroztik "Natura 2000" izeneko Sarean dago. Toki bat Natura 2000ko guneen zerrendan sartzeko ingurumen-kontserbazioko egoera onean egon behar du, hau da, bitxi ekologiko bat izan behar du.

 

Esan beharra dago Agauntza ibaiak egoera ona duela Ataunen, kalitate handiko urekin, bertan bizi den arrain-multzo interesgarriekin eta ur-zozoa eta martin arrantzalea bezalako hegaztiekin.

Ibai honen natur balio nagusienetako bat bisoi europarraren populazio bideragarri bat edukitzea da. Ugaztun hau Espezie Mehatxatuen Katalogoan dagoenez, oso garrantzitsua da populazio hau gordetzea eta babestea, ibarraren gainerako zatia birkolonizatzen lagun dezakeelako. Era berean, Agauntzako ibai-korridoreak oso zeregin garrantzitsua du Nafarroako eta Gipuzkoako populazio hauen arteko loturan, hori funtsezko jarduera izanik kontserbazio-estrategian.

 

Agauntza ibaiaren balio ekologiko garrantzitsua ezagutzeko irteera antolatu da maiatzak 23an.

 

Gonbidatuta zaudete!