Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

HIRU TXILIPURDITANEN eskutik, GAZTE eta HELDUENTZAT ZIRKO TAILERRA ATAUNEN

2 hilabetez hastapen ikastaro berria!! 14 urtetik gorako  gazte eta helduentzat akrobazia eta aireko jolasetan aritzeko aukera. Irailaren 30etik abenduak 16a bitarte, 10 saio asteazkenero, Ataungo Herri Antzokian. 19:30etatik 21:00ak bitarte.  Irakasleak: Ipotx eta Iraitz Lizarraga. Ikastaroa 63€
"Zirkuaren artera hurbilduz, joko akrobatikoetan oinarrituz, ikasleak prestakuntza fisiko egokirako teknika ezberdinak landuko ditu. Adin eta gaitasun guztietara egokitzen den ibilbide indibidualeko disziplina da. Gorputzarekiko erlazio berriak garatzeko aukera ematen du: begiratzea, gihartzea, komunikatzea, elastikotasuna eta errealitatea ulertzeko modu berri eta posibleak garatzea du helburu"
Antolatzailea: Hiru Txilipurditan. 

Informazio gehiago:  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.