Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

JENTILEN BIDEETATIK IX. MENDI- IBILALDIA

IX. MENDI- IBILALDIA JENTILEN BIDEETATIK

ATAUN

 IRAUPEN LUZEKO

EGUNA: 2017ko maiatzaren 7a, igandea

IRTEERA ORDUA: Goizeko 06:30etan

IRTEERA TOKIA: Auzoeta kiroldegia

IRAUPENA: 9-12 ordu ingurukoa

DISTANTZIA: 48 kilometro

DESNIBELA GORANTZA: 2.234 metro

IBILALDI MOTZA

EGUNA: 2017ko maiatzaren 7a, igandea

IRTEERA ORDUA: Goizeko 8:oo etan

IRTEERA TOKIA: Auzoeta kiroldegia

IRAUPENA: 4:30- 5 ordu ingurukoa

DISTANTZIA: 22 kilometro

 

 

ANTOLATZAILEA: Ataun Kirol Elkartea

BABESLEA: Ataungo udala

  

ARAUDIA

 

 

“Mendi-ibilaldi honek, naturaz dastatuz oinezkotasuna bultzatu nahi du, korrika eta apustu-kutsua baztertuz”

 

1.- Mendi ibilaldia 9-12 ordu ingurukoa da eta irteera goizeko 06:30etan izango da Ataun San Martingo Auzoeta kiroldegitik

 

2.- Izen-ematea 10 € izango da parte hartzaile bakoitzeko eta irten aurreko ordubetean egin daiteke, baina aurrez egitea komenigarria da.

Izena ematea: www.zirkuitua.com

KUTXA- kontu korrontea:  2095-5026-85-1072563439

Posta elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

3.- Derrigorrez parte hartzaileak kontroletatik antolatzaileek jarritako ordutegi barruan pasatu beharko dute. Jarritako ordutegi aurretik edo atzetik pasatzen direnak ez dira kontuan hartuko. Kontroletan janaria eta edaria izango da nahi duenarentzat.

 

3.- Parte hartzaileek txartelean aipatzen diren kontrolguneetatik igaro beharko dute; bertan janaria eta edaria izango da nahi duenarentzat.

 

4.- Ibilbidearen nondik norakoa garbi adierazita egongo da.

 

5.- Mendia garbi uzteko, kontrolguneetako zakarrontziez baliatu.

 

6.- Bidean zehar mediku-zerbitzua izango da, baina antolatzaileek gerta daitezkeen ezbeharren ardurarik ez dute beregain hartuko.

 

7.- Amaieran ez da inongo sailkapenik izango eta partaide guztiei oroigarri bana emango zaie. Dutxak ere izango dira.

 

8.- Arautegiaz kanpoko beste edozein gorabeheraz antolatzaileek erabakiko dute.