Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

Abeltzaintza aralarren: ekartzen duena eta eskatzen duena mahai ingurua

 Gauza jakina da, ekonomia eta enpleguaren arloan ez ezik, abeltzaintzak ekarpen garrantzitsua egiten diola gizarteari, besteak beste, ingurumenaren nahiz kultur paisaien kudeaketan eta hobekuntzan.

Alabaina, etorkizuna izan dezan, gainerako ekonomia-alorrek bezala, abeltzaintzak ezinbestekoak ditu lan baldintza egokiak eta horretarako beharrezkoak diren baliabideak, azpiegiturak barne.

Horretaz guztiaz eztabaidatzeko Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak mahai-ingurua antolatu du otsailaren 19rako Ordizian.

Saioa EHUko ikerlaria eta irakaslea den Arantza Aldezabalek hasiko du, azken urteotan Aralarko larre-tokien inguruan egin dituen ikerketen emaitzak aurkeztuz.

Ondoren, mahai-ingurua izango da sektoreko sindikatuetako ordezkariekin eta gaian adituekin. Honakook dira parte-hartzaileak:

    Arantza Aldezabal (EHUko ikerlari eta irakaslea)

    Garikoitz Nazabal (EHNE)

    Xabier Iraola (ENBA)

    Javier Jauregi (abeltzainen elkarteen dinamizatzailea)

    Iñaki Gorostidi (moderatzailea) 

Mahai-ingurua otsailaren 19an ospatuko da, ostiralez, arratsaldeko 17:00etan Ordiziako Barrena Jauregian (Kultur Etxea). 

Informazioa osatzeko Barandiaran Museoarekin kontaktuak jar zaitezke, 943 18 03 35 telefonora deituta edota E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita.

 

Abeltzaintza Aralarren mahai ingurua- Barandiaran Museoa