Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

BASERRIARI BEGIRA SAN ISIDRO EGUNA 2016

Maiatzak 15 igandea - San Gregorioko plazan

AZOKA:

11:00tan azoka irekiera.
-Herriko gazta dastaketa..
- Galletak egiteko tailerra haurrentzat.
- Barazki eta ziza lehiaketa.

12:00tan Sonia eta Iker sukaldarien eskutik, bertako eta garaiko barazki freskoekin sukaldaritza nola egin erakustaldia.
Goizean zehar, dantzariak izango dira Otsoak dantza taldearen eskutik, eta kantuan Kantu Poteo taldekoak ariko dira.

13:30etan barazki eta ziza lehiaketako sari ematea eta herriko baserritarrei egiten duten lanaren aitortza agurra.

14:00tan bazkaria Pelotazale elkartean.
(Menua: Arrain zopa, legatza, arkumea, gaztanbera eta kafea lagungarriekin. Bazkarirako izena eman behar da Udaletxean maiatzak 10 eguerdia baino lehen. 943 180011. Salneurria 25€)

BARAZKI LEHIAKETA


Lehiaketan, presentzia, kopurua eta kalitatea baloratuko dira.
Arauak:
- Herriko edonork parte hartu dezake.
- Barazkiak norberarenak eta herriko lurretan haziak izan behar dute.
- Gutxienez lau barazki mota aurkeztu behar dira.

Sariak:

1.a-60€ 2.a-50€ 3.a-40€ 4.a-30€ 5.a-20€ 6.a-15€

Herritarroi azokan parte hartzeko deiarekin batera, lehiaketan parte hartu behar duzuenoi, maiatzaren 10 eguerdirako Udalari jakinaraztea eskatzen dizuegu. Postua jartzen duen guztiak bazkarirako txartela jasoko du sari moduan.

ZIZA LEHIAKETA

Lehiaketan, presentzia eta kalitatea baloratuko dira.
Sariak:

1.a-30€ 2.a-20€ 3.a-15€

Herritarroi, azokan parte hartzeko gonbitea luzatzearekin batera, lehiaketan parte hartu behar duzuenoi, maiatzaren 10 eguerdirako Udalari jakinaraztea eskatzen dizuegu. Postua jartzen duen guztiak bazkarirako txartela jasoko du sari moduan.

MAIATZAREN 16tik 20rako astean HITZALDIA.

Urtero bezala, Ataungo Otsobatza kontsumo taldearekin elkarlanean, hitzaldi bat izango da.
ENEEK elkarteko kide batek eskoletako jangela ekologikoen inguruko esperientzia kontatuko digu.
Zehazten denean emango da honen berri.

 

Ataunen, 2016ko apirilaren 28an
ALKATEA,