Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

HERRI BIDEEN INBENTARIOA

2016ko Urriaren 22an, Udaletxeko Batzar Aretoan egin zen bilera irekiarekin hasi genuen Bide Publikoen Inbentarioan herritarren partehartze faseari. Bertan, teknikariek erabiliko zituzten metodologia eta administrazio prozedura azaldu zuten.

Dagoeneko, teknikariek, herritarren laguntza eta ekarpenekin,  Herri Bideen inbentarioaren  zirriborroa egina dute. Zirriborro honi,  Maiatzaren 5eko  udal osoko batzarrak ere  bere hasierako onespena eman zion.

Orain, hilabete batez, nahi duten herritar guztiek eta behar den denbora guztian lasaitasunez  ikus dezaten, teknikariek prestatu duten material guztia, Udaletxeko lehen solairuan jarriko da ikusgai. Udaletik, ahalik eta jende gehien bertara hurbiltzeko gonbitea luzatzen dizuegu. Prestatu duten zirriborroaren  inguruko ahalik eta jende gehienaren usteak eta kezkak  jasotzea komeni dela deritzogu.

Behin zirriborroa ikusteko eta ekarpenak egiteko  epea bukatu bezain laster,  herritarren kezkak argitu eta erantzuteko,  inbentarioa egiteaz arduratu diren teknikariak udaletxean bertan izango dira. ( Aurrerago jakinaraziko dizuegu  zein egunetan egongo diren).

Herritarren ekarpen  eta iritziak jaso eta argitu ondoren, behin betiko onarpena emango zaio eta  Herri Bideen inbentarioa osatuta, udaletxean jasota geldituko da.