Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

ABERRI - EGUNA 2017

Apirilaren 16a, igandea, Aberri Eguna. 1931tik egun hau, gure Herriaren eguna izan da eta beste herri askotan egiten den antzera, gure Naziotasuna  berresteko eta aitortzeko  ospatuko  dugu. Herri bezala onartu nahi ez gaituztenei,  gure euskal identitatea baieztatuz eta sendotuz erantzungo diegu.  

Ospakizun eguna da, baina baita konpromisozkoa ere, euskal gizartearen etorkizuna bakean, justizian eta askatasunean eraiki nahi dugulako.

 

Egun honetan, Ataundarrok eta Euskal Herritar guztiok, geure nortasunaren adierazpen askea egin dezagun, “geurea ikurrina” aireratuz, Euskaraz  biziz eta erabakitzeko eskubidearen aldeko herri  borondatea alaiki aldarrikatuz.

 

 

Euskal Herria nazioa da eta nazio bati dagozkion eskubide politikoak ditu.   Herri bezala, nazio bezala irautea eta garatzea dugu helburu, ez baitira makalak, XXI. mende honetan, etorkizunari begira, ditugun erronkak. Izan ere, hor dugu aurrez aurre, munduan zehar, ekonomi eta kultur alorreko globalizazioaren fenomenoa.

 

Globalizazio honek errotik astintzen ditu gurea bezalako  herri baten ekonomia, kultura, hizkuntza eta gizartea bera ere. Aipatu erronka horiei aurre egiterakoan, Euskal Herriak bidean aurkitzen dituen zailtasunak ez dira nolanahikoak, eta horiek gainditzea eta ezabatzea da gure helburua. Herritar guztiok elkarlanean eta inongo indarkeria edo inposaketarik gabe, Euskal herri honen etorkizun politikoa, kulturala, ekonomikoa eta gure hizkuntza babestea eta bermatzea dagokigu.