Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

ATAUN BEKA: "JOXEMARTIN APALATEGI BEGIRISTAIN"

 ATAUNGO UDALAREN DEIALDIA

 Ataun beka: "Joxemartin Apalategi Begiristain"


 XEDEA: "ATAUNGO EMAKUMEAK".


 Ikerketaren esparrua, hau izango da: Historian zehar eta gaurdaino,
Ataunen EMAKUMEAK izan duen presentzia, ezaugarriak eta garrantzia
ardatz izango duen ikerketa bideratzea. Ikerketaren helburua emakumearen
inguruko ezagutza eta  errekonozimendua egitea.

Oinarriak atxikita daude.

Proiektuak aurkezteko azken eguna, EKAINAREN 15a da

Proiektuak bidaltzeko:

Ataungo udaletxera bertaratu beharko da aurkeztutako proiektu guztiei
sarrera eman behar zaielako.
Udaletxeko ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta
astearte arratsaldetan 17:00etatik 19:0etara.