Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

BASERRIARI BEGIRA 2015

 

MAIATZAK 15, 16 ETA 20

 

EGITARAUA.

 

Maiatzak 15, ostirala

   Baserritar eguna. San Isidro.

 

AZOKA SAN MARTIN AUZOAN.

 

11:00tan azoka irekiera.

11:00tatik 13:00etara Barazki, ziza, gazta eta bestelako produktuen erakusketa.

13:00etan barazki eta ziza lehiaketako sari ematea.

14:00tan Bazkaria Aizkoate Elkartean.

 

(Menua: Arrai zopa, legatza, solomilloa,ijito besoa eta kafe konpletoa, izena eman maiatzak 12 eguerdia baino lehen Udaletxean: 943 180011, salneurria: 25€.

 

BARAZKI LEHIAKETA

Lehiaketan, presentzia, kopurua eta kalitatea baloratuko dira.

 

Arauak:

- Herriko edonork parte har dezake.

-Barazkiak norberarenak eta herriko lurretan haziak izan behar dute.

-Gutxienez lau barazki mota aurkeztu behar dira.

 

 

Sariak:

1.a-60€     2.a-50€     3.a-40€     4.a-30€      5.a-20€     6.a15€

 

Herritarroi, azokan parte hartzeko gonbitea luzatzearekin batera, lehiaketetan parte hartu behar duzuenoi, maiatzaren 12 eguerdirako Udalari jakinaraztea eskatzen dizuegu. Postua jartzen duen guztiak bazkarirako txartela jasoko du sari moduan.

------------------------------------------

ZIZA LEHIAKETA

 

Lehiaketan, presentzia eta kalitatea baloratuko dira.

 

Sariak:

1.a-30€     2.a-20€     3.a-15€     

 

Herritarroi, azokan parte hartzeko gonbitea luzatzearekin batera, lehiaketetan parte hartu behar duzuenoi, maiatzaren 12 eguerdirako Udalari jakinaraztea eskatzen dizuegu.Postua jartzen duen guztiak bazkarirako txartela jasoko du sari moduan.

 

Maiatzak 16, larunbata:

 

OTSOBATZA EGUNA

Goizeko 11tatik aurrera, herrian ekoizturiko edo ekologikoak diren produktuen erakusketa, salmenta eta dastatzea izango dira.

11,30etatik aurrera, gailetak egiteko tailerra eta kandelak egiteko tailerrahaurrentzat.

12,30etan Jakoba Errekondok idatzi berri duen Bizi baratzea liburua  aurkeztuko digu azoka gunean bertan.

Goiz paregabea pasatzeko aukera izango duzue herritar guztiok.

 

Maiatzak 20asteazkena:

 

HITZALDIA

Garapen agroekologiarantz Urduñan.

Hizlariak; Mikel Kormentzana (Tologorrimermeladak)

                Marijo Imaz (Ekoizpen Urduñako koordinatzailea)

Udaletxeko batzar aretoan.

Arratsaldeko 7etan.