Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

EKAINAK 28, ANIZTASUN AFEKTIBO SEXUALAREN EGUNA

Urteotan, Euskal Herrian eta inguruko beste herrialde batzuetan ere, LGTBI+ eskubideetan aurrerapausoak eman direla ikusi ahal izan dugu; tartean daude sexu berdina duten pertsonen arteko ezkontzen legeztatzea edo adoptatzeko eskubidea,

Dena den, ondo gogoan izan behar dugu, 2018garren honetan, kolektiboak mundu zabalean bizi duen egoera gorria. Ez dezagun ahaztu LGTBIfobia gorrotoaren agerbide zabalduenetako bat dela, eta badirela 70 herrialde baino gehiago kode penalean jasota dutenak, genero-aniztasunaren aukera, identitate eta adierazpide oro berariazko arauekin erreprimitzeko, eta badirela, izan, LGTBI kolektiboa heriotza-zigorrarekin mehatxatuta dagoen herrialdeak ere, edo beste askotan ezin konta ahala direla pertsona hauen aurkako gorroto-krimenak.

Esanak esan, ez dugu ahaztu behar gurean ere ez direla desagertu aniztasun sexual eta generozkoaren aurkako delituak, Oraindik ere bizirik daude gurean aurreiritzi sexualak, eta haien ondorioz sailkatu eta zokoratu egiten ditugula pentsamolde heteroarautzailetik aldentzen diren sexualitateak, ez dela amaitu trans kolektiboaren patologizazioa, ez direla desagertu LGTBIen kontrako jokaerak gure kaleetan.

Era berean uste dugu funtsezko eta beharrezkoa dela bai sexualitatean eta bai afektibitatean normaltasunez hezitzea, betiere pertsona guztien aniztasun afektibo-sexuala errespetatuz.

Ekainaren 28ko egun honetan Ataungo Berdintasun Batzordean argi dugu borroka bizirik mantentzen dela, arrazoiak soberan daudela lesbiana, homosexual, transexual eta bisexualen herritar eskubideak aldarrikatzen jarraitzeko, gure herri eta kaleetan, ikastetxeetan, familian zein lagunartean, lantokietan, publizitatean eta aisialdian. Aniztasun afektibo-sexualaren aldeko borroka, guztiona eta egunerokoa da.

Guzti honegatik Ataunen antolatu dugun ekitaldian parte-hartzera gonbidatu nahi zaituztegu:

Ekainak 28an, arratsaldeko 18:00etan San Martingo plazan elkartuko gara eta elkarrekin herriko zebrabide bat margotuko dugu  Ataunen ere, aniztasun afektibo-sexuala aldarrikatzeko.

 

 

Jentilbaratza Kultur Elkartea

Ataungo EhBildu

Herrigintza

Ataungo Gazte Asanblada

Agauntza Guraso Elkartea

Otsoak Dantza Taldea

Hiru Txilipurditan

Biboletak Ataungo Emakume taldea.

Joxemiel Barandiaran Eskola