Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

LUR AZPIKO PARKINA-BAIMENEN EPEAK-XII. ORGANO BARROKOAREN JAIALDIA

LUR AZPIKO APARKALEKUKO ZOZKETA

Uztailaren 30ean, San Martingo lur azpiko aparkalekuen urteko erabilera-epea bukatuko dela eta, datorren urterako zozketa egiteko garaia heldu da. Interesa duzuenok, uztailaren20a baino lehen eman dezakezue izena Udaletxean. Zozketa, uztailak 26, osteguna, iluntzeko 19:00etan egingo da udaletxeko pleno aretoan.

UDALEKO BAIMENAK EMATEKO EPEAK

Urtean zehar herrian burutu nahi diren edozein ekintzetarako behar diren baimen-eskariak, hala nola,  udal eraikin nahiz materialen erabilera, bide mozketak, baimenak… hemendik aurrera gutxienez 15 egun lehenago aurkeztu beharko dira udaletxean. Eta jakin, honelako ekintzetarako,  autobus zerbitzua lekuz alda daitekeela Zelaieta atzera edo Laskain-zelaira.

Obra baimenek  tramitazio prozesua behar dutenez, gutxienez 15 eguneko epean  aurkeztu beharko dira.

 

ATAUNGO ORGANO BARROKOAREN NAZIOARTEKO XII. JAIALDIA

Uztailaren 21ean emango diogu hasiera Ataungo Organo Barrokoaren Nazioarteko XII. Jaialdiari. Lehenengo kontzertuan Loreto Aramendi organojoleaz gain, Ana Salaberria sopranoa, Pedro Miguel Aguinaga biolinjolea , Pablo Mezzelani etnia anitzetako musika tresna jolea eta herrikoa dugun EATE abesbatza arituko dira 18:00etan San Martin elizan. Abuztuaren 5ean, igandean,  18:00etan Alize Mendizabal izango dugu organojole Donostiako Musika Hamabostaldiko zikloaren barruan eskainiko den kontzertuan.