Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

2018-2019 ATAUNGO GAZTELEKUKO KURTSO AMAIERA-AITZIBER ETXEBERRIA IDAZLEAREKIN SOLASALDIA

2018-19 ATAUNGO GAZTELEKUKO KURTSO AMAIERA

Aurtengo ikasturtean ere martxan izan dugu Ataunen PSZ zerbitzua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gaztematika programarekin elkarlanean. Nerabeen Parte-Hartzea Sustatzea du helburu, 12-16 urteko gazteei bideratua.

 Kurtsoan zehar hainbat ekintza burutu ditugu: Gaztelekua moldatu dugu, proiekzioak egiteko horma bat margotu, Talojana egin dugu elkarrekin sukaldeko saltsan, Beotibar pilotalekura joan gara, eskulanetan zementua erabiliz lorontziak egin ditugu, bideokamerarekin Otso TB osatzeko saiakeran aritu gara eta margotutako horma pelikulak proiektatzeko eta arbel bezala erabiltzeko aprobetxatu dugu, arduratzen gaituzten gaien inguruan eztabaidatu dugun gisara, Martxoak 8ko berdintasunean oinarritutako aldarrikapen besteak beste.  

Ostiral eta larunbatetan batu gara Oargi elkartearen alboan aurkitzen den Gaztelekuan, arratsaldeko 17.00etatik 20.00etara.

 2018-19ko eskaintza borobiltzeko maiatz amaierara arte ostiral eta larunbateko zerbitzua mantenduko da eta ekain eta uztailerako ekintza puntualak antolatzen ari gara:

 -MAIATZAK 18: Olaberriako kartingera IRTEERA

 -MAIATZAK 24: Gaztelekuko AFARIA

 -EKAINAK 28ko Aniztasun sexu-afektiboaren egunaren inguruko egitarau bateratua Ataungo feminista taldearekin.

 -Ekain-uztailan Arroila jaitsiera IRTEERA Aralarren

 -UZTAILAK 19: ‘KÄFFKA’ ANTZEZLANA, Identitatearen eta askatasunaren auto-definizioa eta sexu-aniztasuna landuz, ikusle guztientzat egokitua, nerabeei bereziki zuzendua.

 Gonbidatuak zaudete bereziki 12-16 adin tarteko herritarrak ekintzetan parte-hartzera! Izena emateko, animatu Gaztelekura OSTIRALA edo LARUNBATA 17:00etatik 20:00etara.

(Antzezlanaren deialdia herritar guztiei zabaltzen zaizue).

Gaztelerkura agertzeko aukerarik ez baduzu, kontaktatu e-posta bidez: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

AITZIBER ETXEBERRIA IDAZLEAREKIN SOLASALDIA

Maiatzaren 28an, asteartea, 19:00etan udaletxeko Pleno Aretoan Aitziber Etxeberria idazlearekin “Nomada” liburuaz solasaldia izango dugu. Hau, Udal Liburutegiak, Otso irakurleak eta Ataungo Irakurle taldeak antolatutako ekintza izango da.