Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

UDAL AGIRIA

Atez ate banatzen den Udal Agiria, aurrerantzean, nahi duen herritarrak, helbide elektronikoz ere jasotzeko aukera eskaintzen dizuegu. 

Horretarako, 943180011 deitu edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi eta zuen izena ematea nahikoa da.

HONDAKINAK

Herrian zehar, hondakinak, horretarako dauden eremuetan, era desegokian utzita aurkitzen dira noiznahi. Herritar batzuk, dagokion ontzira sailkatuta bota beharrekoa, horretarako prestatuak dauden poltsatan eta kuboetan ez dute ateratzen eta ontziratzen. Organikoa, poltsa birziklagarrian ontziratu behar dugu, beste plastikozko edozein poltsak izorratu egiten du ondo botako organikoa. Errefusa ateratzeko eguna, astelehena da eta bere kubo grisean atera behar da eta ez edozein poltsatan sarritan zintzilik ikusten ditugun bezala. Herritarren batek etxean kubo grisik izango ez balu, udaletxean eskatu eta emango zaio. 

Ontzietatik kanpo ere, herrian zehar, hondakin asko ikusten dugu. Paisaia desitxuratu eta ingurumenari ere batere onurarik egiten ez diolarik.
Herritar, errespetatu dezagun ingurumena eta hondakinak ondo birziklatzen dituen herritarra, denon onurako da eta. Hondakinak gaizki sailkatzea eta erabiltzea ez da inoren mesederako.

MEMORIA HISTORIKOA

Iraganaren garrantziaz jabetuta, oraingo honetan, Ataungo herriak Villafranca herritik emandako desanexioa gertaera historikoa, berreskuratu nahian gabiltza. Iraganaren pasarte historiko honi buruz gehiago jakin eta iragan historikoaren garrantziaz jabetu nahi dugu. Duela 400 urte Ataungo herria Villafranca herritik desanexionatu zen aurretik galdutako autonomi instituzionala berreskuratuz. Gertaera hau dela eta , eta gertakari historiko honi buruz gehiago jakitearen jakin minez Inazio Munduate herritarrak , lan historikoa egin du, pasarte historiko honetako datuak eta gertaeren berri ikertu ditu. 

Horregatik, udalaren eskutik deialdi irekia egiten dugu, gertaera historiko honi buruz egindako lana sozializatzeko, Inazio Munduatek egindako ikerketa lan historiko guztiari bidea emateko eta herritarren artean iraganaren inguruan jakin mina sortu eta beharraz jabetzeko. Asmo honekin, talde dinamika bat jarri da martxan eta herritar guztioi, sortuko den dinamikan parte hartzeko dei egiten dizuegu. Hurrengo bilera, urriaren 8an iluntzeko 19:00etan udaletxeko areto nagusian izango da. Gonbidatuta zaudete!

HERRI-BIDEEN INBENTARIOA

Udalerriko bideak, auzokideek zein kanpotik datozenek, beraien joan-etorrietarako erabiltzen dituzten azpiegiturak ditugu, baserriak, auzoak, herri gunea zein eremu industrialak elkarrekin lotzen dituztenak. Historian zehar landa-bide zahar hauek nekazaritza eta basogintza erabileren inguruan eratu zuten lurraldea, gaur egun aisialdirako, mendi ibilietarako eta paseorako ere erabiltzen direlarik. Zoritxarrez, etengabeko gatazka-iturri ere bilakatu izan dira. Hori dela eta, udal honek, arazo horiek behin-betiko konpontzeko asmoarekin, Bide Publikoen Inbentarioa osatuko du, aurrerantzean berme administratibo guztiak eskainiko dituena, eta jabetza, eskubide eta ordenantzetarako erreferentzia bihurtuko dena. 

Garrantzi handikoa da auzokideek eta ekimen honetan interesa duten guztiek ikerkuntzaren hasieratik bertatik informazioa eta iradokizunak ekartzea. Beraz honenbestez, Ataungo Udaletik, datorren Urriaren 22an, arratsaldeko 18:00etan, udaletxeko batzar aretoan emango den azalpen publikora gerturatzeko deia egiten dizuegu, bertan, teknikariek erabiliko duten metodologia eta administrazio-prozedura azalduko dute. Udaletik, auzokide, talde eta interesa duten guztiei bertara hurbiltzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu, ahalik eta parte-hartze handiena lortzeko eta bakoitzaren testigantzak ekar dezakeen informazio preziatua biltzeko asmoarekin.

 

AUZO BATZARRAK

Aurten ere Urtero garai honetan, hurrengo urteko aurrekontuak prestatzen hasten da Udala. Aurreko urtekoak begiratu, aztertu eta beti ere, datozenak hobetzeko asmoa izanik. 

Datozen egunetan, Herritarrokin hitz egin nahi dugu, zuen iritzia eta ustea jaso nahi dugu. Beraz, datorren urteko aurrekontuei begira ahalik eta ekarpen gehien jasotzeko asmoarekin, IRAILAREN 13 eta 14an AUZO BATZARRAK egingo ditugu.


Urriaren 13an: San Gregorion. Elkargunean, iluntzeko 19:00etan.

Aian. Haitzarrin, iluntzeko 20:00etan

Urriaren 14an: San Martinen. Udaletxeko pleno aretoan, iluntzeko 19:00etan

Urriaren 21ean: Ergoneko Zubian. Iluntzeko 19:00etan

Arrondoko Iturrian. Iluntzeko 19:00etan

Animatu eta parte hartu. Zuen ekarpenak ongi etorriak izango dira eta!!

Ataungo Argazki Ralia

igande honetan burutuko dugun Ataungo Argazki Raliaren hamaikagarren edizioaren berri eman nahi dizugu.

Urriak 4, igande honetan izango da argazkiak ateratzeko eguna, gai ezberdinak emanda, parte-hartzaileek goizeko 9:00etatik 10:00etara izango dute aukera izena emateko Ataungo Udaletxean, sari banaketa eta argazkien proiekzioa azaroaren 21ean izango delarik.

Aldez aurretik mila esker.

Antzeztaun urriak 2, 3

YOGA – PILATES eta HIPOPRESIBOAK – AEROBIK IKASTAROAK

Aurten ere Ataungo Udalak honako ikastaro hauek antolatu ditu.
Hona hemen ordutegiak:


YOGA :
Urriaren 5etik ekainaren 20arte.
Eguna : Astelehena.
Ordua : 18:30 – 20:00 (lehen saioa)
20:00 – 21:30 (bigarren saioa)
Tokia: Ikastaro gela.


PILATES eta HIPOPRESIBOAK :

Urriaren 1etik ekainaren 23arte.
Orduak tokiak eta lekuak:
Pilates eta hipopresiboak, ikastaro gelan, asteartea 09:30-11:00
Pilates eta hipopresiboak, ikastaro gelan, asteartea 17:45-19:15
Pilates eta hipopresiboak, San Gregorion, osteguna 09:30-11:00


AEROBIK :
Urriaren 5etik ekainaren 22arte.
Eguna eta lekua:
San Gregorioko Elkargunean.
Astelehena: 17:00 – 18:00
Asteazkena: 17:00 – 18:00
San Martinen.
Asteazkena: 19:00 – 20: 00
Ostirala: 19:00 – 20:00

Ikastaro hauek aurrera eraman ahal izateko, ikastaro bakoitzaren
gutxiengo kopurua 8 lagunekoa izan beharko da eta gehienez 14.
Izen-ematea: Ataungo Udala : 943180011. Irailaren 25a baino lehen.
Informazio gehiago: Pako Urrestarazu : 669 239 195

Antzeztaun 2015

Irailak 18, ostirala, Kuku Bazar taldeak "Eolo" antzezlana eskainiko digu Herri Antzokian gaueko 22.00ean.

Irailak 19, larunbata, Iñaki Carreteroren eskutik "Klasikoak? Bai noski" saioa izango dugu Udaletxeko ganbaran arratsaldeko 17.00ean.

 

Irailak 25, ostiralean, Carlos Perez Aradrosek "Cuentos algo folklóricos" emanaldiaz gozatzeko aukera izango dugu Artadi Kultur Elkartean gaueko 22.00ean.

Irailaren 26an, larunbata, Bapatean zirko taldean "Taberna" saioa eskainiko digu San Gregorioko plazan arratsaldeko 17.00ean.

 

Gehiago irakurri...

DONOSTIAKO ZINEMALDIRA TXANGOA

Donostiako zinemaldia, Irailaren 18tik 26arte ospatuko da. Aurten ere, eguna oraindik zehazturik ez badago ere, Zinemaldirako irteera antolatzen gabiltza Herri Antzokitik. Aurtengoan ere BI FILM eta AUTOBUSAREN eskaintza izango da, baina, informazio gehiago, datozen egunetan emango zaizue. Joateko asmoa duzuen guztiok eman ezazue zuen izena: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidean edo 943180011 tlfra deituta. Filmen eta egunaren informazio zehatzagoa daukagunean, berehala jarriko gara harremanetan zuekin. 

Animatu!!