Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

ERGONEKO AZPIKO ZAKARRONTZIAK

Ergoneko azpiko zakarrontziak, oso baldintza txarretan daude eta konponbide errazik ez ere dute. Udalari, Zakarrontziak baldintza egokietan edukitzea, oso garesti ateratzen zaio eta konpondu ondoren ere ondo geldituko direnaren ziurtasunik ez zaio ematen. Horren aurrean, Udala neurriak hartu beharrean aurkitzen da.

Zakarrontzi hauen egoerari buruz hitz egiteko eta ahalik eta irtenbide egokiena eman asmoz, Irailaren 16an iluntzeko 7etan, Ergoneko auzotarrei, bertako Zubian elkartzeko deia egiten diegu.

SAN MARTINGO HAUR JOLAS GELAKO BILERA

Irailaren 14an, astelehena, bilera egingo da jolas gelan arratsaldeko 18:00etan. Bertan, jolas gelako erabilera-arauak eta funtzionamendua (kuotak, garbiketa…) azalduko dira.

Bide batez, gogoratzen dizuegu izena emateko epea irailaren 20an bukatuko dela. Jolas gela irailaren 28tik aurrera egunero egongo da irekita goizeko 9:00etatik iluntzeko 20:00ak arte 0-12 urte bitarteko umeentzat.
Horrez gain, kontuan izan jolas gela hornitzeko etxean egoera onean dituzuen jostailuak biltzen jarraitzen dugula. Jostailuak udaletxean utz ditzakezue.

ATAUNGO HAMAIKAGARREN ARGAZKI RALIA

Aurtengoan ere martxan dugu Argazki Raliaren hamaikagarren saioa. URRIAREN 4an ospatuko da eta AZAROAN izango da, lehian sartutako argazkien proiekzio eta sari banaketa.

Ondorengo egunetan honen inguruko informazio gehiago zabalduko da

SAN MARTINGO HAUR JOLAS PARKEA

San Martingo haur jolas parkea eraberritzera goaz. Irailaren bukaera aldera hastea aurreikusten dugu eta Urriaren erdi alderako amaituta izatea espero dugu. Honekin hasi eta poliki poliki, herrian ditugun haur jolas guneak eraberritzen jarraitzeko asmoa dugu.

EUSKARA IKASTAROAK ATAUNEN

Ataunen ere, Goierriko beste herrien antzera, Euskalduntze eta Alfabetatzearen beharra dago. Euskararen normalizazioaren bidean, gaur gaurkoz, hau guztia beharrezkoa zaigunez, Udalaren laguntzaz, Herrian bertan,  Euskara ikastaroak antolatuko ditugu.

Euskara ikasi eta alfabetatu nahi duen herritarrari dei egiten diogu, Irailaren 23a baino lehen izena emateko:  udaletxeko  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.   edo 943180011 tlfa deituta.

Izena eman duten guztiekin, ondoren, bilera egingo da eta bertan taldearen dinamika zehaztuko da.

Herritar, Animatu eta parte hartu.

Euskal Herriaren berreuskalduntzeak behar gaitu.

BASERRIARI BEGIRA 2015

 

MAIATZAK 15, 16 ETA 20

 

EGITARAUA.

 

Maiatzak 15, ostirala

   Baserritar eguna. San Isidro.

 

AZOKA SAN MARTIN AUZOAN.

 

11:00tan azoka irekiera.

11:00tatik 13:00etara Barazki, ziza, gazta eta bestelako produktuen erakusketa.

13:00etan barazki eta ziza lehiaketako sari ematea.

14:00tan Bazkaria Aizkoate Elkartean.

 

(Menua: Arrai zopa, legatza, solomilloa,ijito besoa eta kafe konpletoa, izena eman maiatzak 12 eguerdia baino lehen Udaletxean: 943 180011, salneurria: 25€.

 

BARAZKI LEHIAKETA

Lehiaketan, presentzia, kopurua eta kalitatea baloratuko dira.

 

Arauak:

- Herriko edonork parte har dezake.

-Barazkiak norberarenak eta herriko lurretan haziak izan behar dute.

-Gutxienez lau barazki mota aurkeztu behar dira.

 

Gehiago irakurri...