Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

ZÜEK HEBEN-EUSKAL HERRIKO ATLAS GEOPOETIKOA

Euskal Herriak, edo hobeki erran, euskal herriek eta herrialdeek badute berez izen eta izana.

Bakotxari zerk emaiten dio nortasun berezia? Errekako urak, duda gabe. Baina gehiago bizizaleek eta jende hauen eleek, mintzairak eta euskalkiak.

Martxoaren 14tik, herrian ibiliko dira lau lagunak Ataunen euskararen behatzen, jendeekilan kalakan, argazki hartzen: Gamarteko akordeonista, Gotaintar soinularia, Donibane Lohitzuneko argazkilaria eta Montoriko soinu biltzailea.

Emanaldian, beren kantuak, musikak eskaintuko dituzte bai eta Ataunen bildu jnedeen botzak, soiuak, argazkiak ere bai.

INAZIO MUNDUATE ARRUABARRENARI OMENALDIA-SILO BOLEN PLASTIKO BILKETA

INAZIO MUNDUATE ARRUABARRENARI OMENALDIA ETA LIBURUEN AURKEZPENA

Inazio Munduate Arruabarrenak hainbat ordu sartu zituen Ataungo artxibo historikoan herriko historia aztertzen eta dokumentuak biltzen. Bere asmoa noizbait ikerketa horiek liburu formatuan ateratzea zen eta horren garaia iritsi zaigu.

Ataungo herriak Inaziok behar bezalako omenaldia prestatu dugu, eta berak arakatutako dokumentuetatik sortu diren Alaitz Imaz Arrondok eginiko bi liburu esku artean ditugu.

Omenaldia.

Martxoaren 24an, igandean, izango da, 12:00etan Herri Antzokian, eta bertara gonbidatu nahi zaituztegu (eserlekuak antzokiaren edukiera bete arte banatuko dira iritsi eran).

Liburuen banaketa.

“LEHENGO ETA ORAINGO ATAUN. XVI. mendetik XXI. mendera bitarteko lanbideak” eta “LEHENGO ETA ORAINGO ATAUN. Gerren zipriztinak” liburuak martxoaren 25etik apirilaren 17rarte banatuko dira bakoitza 5€tan  udaletxeko bulego ordutegian:

Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara

Astearteetan arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara

Bi liburuak www.ataun.eus web orrian jarriko ditugu digitalki.

 

SILO BOLAK EGITEKO ERABILTZEN DEN

PLASTIKO BILKETA

Silo-bolak egiteko erabiltzen den plastikoaren bilketa zerbitzuaren datak jakinarazten dizkizuegu.

Bilketa hilean behin egingo da (hileko 3. asteartean) eta jadanik hilabete bakoitzeko egunak izendatuta daude:

2019 urtea

Martxoak 20

Apirilak 16

Maiatzak 21

Ekainak 18

Herrian bilketa puntuak ondorengoak dira:

Otadi Zelai baserrian, Ataungo herrirako bidean.

San Martin (mediku etxe atzean).

Suki zeharrean, Saltxeberri baserrirako bidegurutzean.

Arrateta aldean (Agerrerako bidegurutzean).

San Gregorio, Intxaustiko zubian.

Lauztierreka (Arratiñe bidegurutzean) eta Lauztiturrieta baserrian.

Oharrak:

- Birziklatzeko arazoak ematen dituztenez, plastikozkoak ez diren sokak ez ateratzea eskatzen da; plastikozko bidoirik ere ez.

- Plastikozko sokak, beste plastikoetatik berezituz, aparte atera behar dira, BI MULTZO EGINEZ, BATEAN PLASTIKOA, BESTEAK SOKAK.

- Mineralen zakuak atera ahalko dira, denak zaku batean sartu eta muturra sokatxo batez itxita.

- Mesedez plastikoak bezperatik atera (astelehenean) eta ez beste edozein egunetan.

Argitasun gehiago nahi izanez gero, deitu GOIMENeko 943 16 12 44 telefonora edo Udaletxera bertara.

 

 



DIPUTATUEN BILTZAR ETA SENATURAKO HAUTESKUNDEAK 2019-04-28, HAUTESLEEN ZERRENDAK IKUSGAI

Iragarki honen bitartez herritarroi aditzera ematen zaizue indarrean dagoen hautesle-zerrenda -udalerrian bizi diren hautesleak (CER) nahiz atzerrian bizi eta udalerri horretan erroldatuta daudenak (CERA)- aztergai izango duzuela martxoaren 11tik martxoaren 18ra bitartean, biak barne, udal honetako arreta bulegoan. Hartara, hautesleek erroldako datuak ondo agertzen diren egiaztatu ahal izango dute.

Zerrendak erakusgai egongo diren epearen barruan, egoki iritzitako zuzenketak egiteko nahiz zerrendan sartzeko edo bertatik ezabatzeko eskariak egin ahal izango ditu edozein herritarrek. Aipatutako erreklamazioak aurkezteko honako prozedura bete beharko da:

1.- Erreklamazioa interesdunak edo haren izenean jarduteko baimena duenak sinatu eta aurkeztu beharko du.

2.- Erreklamazioarekin batera, NANaren fotokopia aurkeztu beharko da, edo bestela, gidatzeko baimenaren edo pasaportearen kopia.

3.- Udalak Hauteskunde Erroldaren Gipuzkoako Bulegora bidaliko ditu aurkeztutako erreklamazio guztiak.

JOXEMARTIN APALATEGIRI OMENALDIA - ERLAUNTZAKO PRODUKTUEN ONURAK HITZALDIA

JOXEMARTIN APALATEGI BEGIRISTAINEN LIBURU AURKEZPENA ETA OMENALDIA

 

Joxemartin Apalategi Begiristainen jaioteguna aitzakia hartuta, otsailaren 17an omenaldia egingo diogu. Bertan, Ataungo Udalak eta Utriusque Vasconiaek argitaratutako “Joxemiel Barandiaran eta biok” liburua aurkezteko tartea hartuko da, horrela, Apalategiren pertsona eta bere lanak balioan jarriz.

Herritarrak gonbidatuta zaudete otsailaren 17an, 12:00etan Herri Antzokian ospatuko den omenaldi honetara (eserlekuak antzokiaren edukiera bete arte banatuko dira iritsi eran).

 

Liburuen banaketa.

Joxemartinen eskuizkribuen “Joxemiel Barandiaran eta biok” liburua otsailaren 18tik 22ra banatuko dira 5€tan udaletxeko bulego ordutegian:

Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara

Astearteetan arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara

 

Ataun beka: “Joxemartin Apalategi Begiristain”.

Honekin batera, 2019. urteko Ataun beka: “Joxemartin Apalategi Begiristain” martxan jarriko da. Historian zehar eta gaurdaino, Ataunen EMAKUMEAK daukan presentzia, ezaugarriak eta garrantzia ardatz izango duen ikerketa gaia kontuan hartuta, proiektuak aurkezteko azken eguna apirilaren 30a izango da.

 

ERLAUNTZAKO PRODUKTUEN ONURAK

Otsobatza Kontsumo Taldeak Ataungo Udalaren babesarekin erlauntzako produktuek gure osasunerako dituzten onuren berri ezagutarazteko hitzaldia antolatu du. Bertan, gure erleek ekoizten dituzten eztia, polena, erregina-jalea eta propoleoari buruzko berri emango da. Jon Etxeberria ataundar erlezainak erleek nola ekoizten dituzten azalduko du eta Silvana Huegun Eibarko Oreka Zentroko Dietista-Nutrizionista ezaguna aldiz, produktuon berezitasunez jardungo da. Hitzaldia, otsailaren 28 ostegunez udaletxeko Pleno Aretoan izango da arratsaldeko 18.00tan. Hitzaldi hau 2019. Urteko San Isidro egunaren baitan izango da.

 

 

 

Euskaraldia

Azaroaren 11ean Ataundarrok Euskaraldia babestu eta sustatzeko batu ginen.

GAUR DUZUE TXAPAK JASOTZEKO AZKEN EGUNA,  UDAL LIBURUTEGIAN. 

Bihartik abenduak 3a bitarte: HARTU KONTROLA, AUKERATU ROLA, ESAIDAZU NOLA, EGIN DEZAGUN FROGA, AKTIBATU MINGAINA!!!

EUSKARALDIA 365 EGUNEZ 

euskaraldia 2018

euskaraldia

Gehiago irakurri...

MEMORIA HISTORIKOA "Iragana gogora ekartzen 2012....2018"

Hemen duzue aurtengo Memoria Historikoa “Iragana gogora ekartzen 2012….2018” programazio osoa.

Urriaren 11n emango diogu hasiera “Ataungo herriaren memoria historikoa lantzeko ibilbidea” hitzaldiarekin, 19:00etan udaletxeko pleno aretoan izango da hau eta hizlari Jexux Aizpurua izango dugu.

Azaroaren 20an, “Burgos 1970. Herri bat auzitan” Saioa izango dugu Aiako Erroipen 19:00etan. Auzian prozesatuak izan zirenak izango ditugu bertan.

Azaroaren 23an, Gerrako hotsak atalean “Ele! Lorca-Lauaxeta ikuskizuna izango dugu Herri Antzokian 22:00etan (laster emango dugu sarreren informazioa).

Eta aurtengo zikloari amaiera emateko, urtero bezala, abenduaren 30ean gerraren ondorioak jasan zituztenei omenaldia eskainiko diegu 12:00etan Aiako oroitarrian.

B@kQ TXARTELA ETA ATAUNGO KULTUR ONDAREA BALIOAN JARTZEN.

Udal agiriaren berri

B@kQ TXARTELA ETA ATAUNGO KULTUR ONDAREA BALIOAN JARTZEN

Udal agiriaren berri

LUR AZPIKO PARKINA-BAIMENEN EPEAK-XII. ORGANO BARROKOAREN JAIALDIA

LUR AZPIKO APARKALEKUKO ZOZKETA

Uztailaren 30ean, San Martingo lur azpiko aparkalekuen urteko erabilera-epea bukatuko dela eta, datorren urterako zozketa egiteko garaia heldu da. Interesa duzuenok, uztailaren20a baino lehen eman dezakezue izena Udaletxean. Zozketa, uztailak 26, osteguna, iluntzeko 19:00etan egingo da udaletxeko pleno aretoan.

UDALEKO BAIMENAK EMATEKO EPEAK

Urtean zehar herrian burutu nahi diren edozein ekintzetarako behar diren baimen-eskariak, hala nola,  udal eraikin nahiz materialen erabilera, bide mozketak, baimenak… hemendik aurrera gutxienez 15 egun lehenago aurkeztu beharko dira udaletxean. Eta jakin, honelako ekintzetarako,  autobus zerbitzua lekuz alda daitekeela Zelaieta atzera edo Laskain-zelaira.

Obra baimenek  tramitazio prozesua behar dutenez, gutxienez 15 eguneko epean  aurkeztu beharko dira.

 

ATAUNGO ORGANO BARROKOAREN NAZIOARTEKO XII. JAIALDIA

Uztailaren 21ean emango diogu hasiera Ataungo Organo Barrokoaren Nazioarteko XII. Jaialdiari. Lehenengo kontzertuan Loreto Aramendi organojoleaz gain, Ana Salaberria sopranoa, Pedro Miguel Aguinaga biolinjolea , Pablo Mezzelani etnia anitzetako musika tresna jolea eta herrikoa dugun EATE abesbatza arituko dira 18:00etan San Martin elizan. Abuztuaren 5ean, igandean,  18:00etan Alize Mendizabal izango dugu organojole Donostiako Musika Hamabostaldiko zikloaren barruan eskainiko den kontzertuan.