Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

BASERRIARI BEGIRA SAN ISIDRO EGUNA 2017 – AIAn

Maiatzak 12, ostirala
 
Hitzaldia Aiako Haitzarri Elkartean iluntzeko 19:00etan.
Hizlaria: Jose Mari Uztarrotz jatorri izendapeneko lehendakaria.
Hitzaldia: Ardi gaztaren irakurketa teoriko eta praktikoa.
 
Maiatzak 15, astelehena
 
10:30ean  azoka irekiera.
- Artzantza inguruko tresna erakusketa goizean zehar. 
- Gazta, barazki eta ziza lehiaketa. Bertan izango da Mikel Zeberio epaile lanak egiten. 
- Herritarrek ere aukera izango dute. 
-Esnetik gaztaraino eta artiletik hariraino erakusketa eta gai hauen inguruan jarduera eskol-umeekin. 
 
13:30ean Gazta, barazki eta ziza lehiaketako sari banaketa.
 
13:45etan Herriko baserritarrei egiten duten lanaren aitortza.
 
14:00etan bazkaria Haitzarri elkartean.
(Menua: Haragi zopa, pikatxa, arkumea, gaztanbera eta kafea lagungarriekin. Bazkarirako izena eman behar da Udaletxean maiatzak 10 eguerdia baino lehen. 943 180011. Salneurria 22€)
 
Santi eta Katxo trikitilariak ere bertan izango dira. 
 
BARAZKI LEHIAKETA

Gehiago irakurri...

ABERRI - EGUNA 2017

Apirilaren 16a, igandea, Aberri Eguna. 1931tik egun hau, gure Herriaren eguna izan da eta beste herri askotan egiten den antzera, gure Naziotasuna  berresteko eta aitortzeko  ospatuko  dugu. Herri bezala onartu nahi ez gaituztenei,  gure euskal identitatea baieztatuz eta sendotuz erantzungo diegu.  

Ospakizun eguna da, baina baita konpromisozkoa ere, euskal gizartearen etorkizuna bakean, justizian eta askatasunean eraiki nahi dugulako.

 

Egun honetan, Ataundarrok eta Euskal Herritar guztiok, geure nortasunaren adierazpen askea egin dezagun, “geurea ikurrina” aireratuz, Euskaraz  biziz eta erabakitzeko eskubidearen aldeko herri  borondatea alaiki aldarrikatuz.

Gehiago irakurri...

Kirol-jardueren Teknikari lanpostua lehiaketa-oposizio

Deialdi honen helburua Ataungo Udal honetako Kirol-jardueren Teknikari lanpostua lehiaketa-oposizio librearen bitartez jabetasunez betetzea da. Plaza hori A2 (Lehengo B Taldea, Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legearen hirugarren xedapen iragankorraren arabera) sailkapen-taldean sartuta dago, eta Administrazio Bereziko Eskalan, Azpieskala Teknikoan eta Erdi Mailako Teknikoen Taldean kokatuta dago. Euskarazko 3. hizkuntza eskakizuna derrigorrezkoa (derrigortasun data 2016koa dekarik).

 

GAO - Informazio gehiago (PDF)

 

Kirol-Jardueren lanpostua lehiaketa oposaketan parte hartu ahal izateko eskaintzak aurkezteko epea 2017ko apirilaren 4a, asteartea, bitarte izango da.

 

Iragarkia BOEn

 

Akats zuzenketa  (2017ko martxoak 14, asteartea)

 

SAN GREGORIOKO ERROTATXO

SAN GREGORIOKO ERROTATXON EGINDAKO LANEN INAUGURAZIOA.

 

Herritar batzuen laguntzari esker,  txukundu bat eman zaio ERROTATXORI  eta txukunketa hau aitzaki hartuta,

Otsailaren 5ean, goizeko 11:30etan ERROTAN elkartu eta inauguratu egingo dugu.

Bertan, Errotaren inguruko argibideak emango dira eta ondoren, bildu garenon artean,  Hamaiketako goxoa egingo dugu.

 

Ataunen, badugu altxor bat gutxi ezagutzen duguna, Errotatxoko ERROTA. XVII. Mendekoa da eta berari itsatsita dagoen Zerrategia, 1900 urtean Martin Garaialdek eraikia da, auzoko beharrei erantzuteko.

Dena uraren bidez erabiltzen da, bai errota eta baita zerrategia ere. Zerrategia, zerra bertikala, lijadorea, eta tornu txiki batez osatua dago.

Beste urte askoan iraun dezan, berrikuntza txiki batzuk egin dira: turtukietako jetxierako eskailerak bere barandarekin jarri dira eta erreka aldeko zerrategiko paretako harri junta  hartu eta seguratuta jarri da.

Txukunketa lan hauek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Ataungo Udalaren laguntzarekin egin dira eta lanak burutzeko herritarren laguntza izan da.

 

Beraz, goiz pasa eder bat egiteko aitzakia polita daukagu. Horra gonbitea!

SAN GREGORIOKO ERROTATXO

ATAUNGO ELKARTEEI DIRULAGUNTZA

ATAUNGO UDALA

HERRIKO ELKARTEEI, KULTUR ETA KIROL EKIMENAK GAUZATZEKO DIRU LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA.

 

  • Xedea.

Deialdi honen xedea da Ataunen irabazi asmorik gabeko elkarteei urteko ekintzak finantzatzeko diru laguntzak emateko arauak onartzea.

  • Onuradunak.

Diru laguntza hauek jaso ahal izango dituzte kultur eta kirol ekintzak burutzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteek, egoitza eta jarduteko esparrua Ataunen dituztenak.

Erregistro publikoan inskribaturik egoteaz gainera, deialdi honen oinarri orokorren 4 artikuluan eskatutako baldintzak bete beharko dituzte onuradunek.

Deialdi honetatik kanpo geratuko dira:

  • Beren izaera eta helburuak Ataungo Udaleko kultura sailaren ardurapekoak diren eremuekin lotura zuzenik ez dutenak.
  • Bere izaera eta helburuagatik Udalaren beste diru laguntza programa batean sar daitezkeen proiektuak edo ekintzak.
  • Elkarteek Udalarekin dituzten betebeharrak egunean ez dituztenak.

 

 

  • Eskaerak izapidetzeko administrazio unitate eskuduna.

Kulturaz arduratzen den Udaleko sailak izapidetuko ditu eskabideak.

 

Gehiago irakurri...

OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN ONGI ETORRIA AIA AUZOAN

Aurten, abenduaren 24an egingo den Olentzero eta Mari Domingiren ongi etorria Aia auzoan izango da arratsaldeko 18:15 aldera. Hori dela eta, bertan aparkalekuak ahalik eta hobekien aprobetxatu eta autoekin inongo eragozpenik sor ez dadin, bertara joateko Urkillaga aldetik joatea gomendatzen da. 

AUZOETA KIROLDEGIKO GIHARTZE GELA ETA BOULDER GELAKO GILTZAK BERRITZEKO OHARRA

Gihartze eta Boulder geletako giltzak abenduaren 31n baliogabetuta geratuko direnez, urtarriletik aurrera zerbitzuak erabiltzen jarraitu nahi duenak, ordainketa egin eta agiria udaleko bulegora ekartzea besterik ez du izango bertan giltza aktibatu ahal izateko.  

Gihartze eta Boulder gelak erabiltzeko prezioak honako hauek dira:

Gihartze gela: Hilabetea 5 €

                       Urtea 50 €

 

Boulder gela:  Urtea 10 €

Txartel familiarra: Urtea 80 € ( Boulder gela barne )

 

Oharra: Familia txartelaren onuradun izateko, etxe berdinean erroldatuta egotea derrigorrezkoa izango da.

 

Giltza bakoitza: 10 €

 

Ordainketa egiteko kontu zenbakia honako hau da, Kutxabank: 2095 5026 87 1060153888.

 

Oharra: Beste erabiltzaileei (jolas gela) ere urte bukaeran amaituko zaie giltzaren erabilpena, beraz, beharrezkoa izango da udaletik pasatzea 2017urterako sarbidea izan dezaten.

HERRIAN BURUTZEN DIREN EKIMENAK DEITZEKO KARTELEN BILKETA

Ataungo Udalak, Atauniker eta Murkondo elkarteekin elkar lanean, herrian burutzen diren ekimenak deitzeko prestatzen diren kartelak biltzeko eskaera egiten du.

 

Edozer motatako kartelak jasoko dira, beti ere, herrian buruturiko edo Ataun herria aipatzen dutenak izan behar dutelarik. Bildutako kartelekin urtean behin erakusketa bat osatuko dute aipaturiko bi elkarteek eta gero denak Udal artxiboan gordeko dira.

 

Kartelak paperean dituzuenean, Udal Liburutegian edo Udaleko bulegoetan utzi behar dira, digitalean dituzuenak berriz, ondoko bi helbide hauetara bidali;

 

Atauniker:   E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Murkondo:  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

Behin kartelak jasota, elkarrekin prestatutako fitxategi bat beteko dute eta esan bezala urtean behin erakusketa bat antolatu.

 

Gure herriko historia gordetzeak duen garrantziaz jabetu eta gorde dezagun.

 

Aurrez eskerrik asko herritarroi Atauniker, Murkondo eta Udalaren izenean.

2017KO UDAL AURREKONTUAK PRESTATZEKO AUZO BATZARRAK

Aurten ere, urtero bezala,  datorren urteko aurrekontuak prestatzen hasia  da Udala. Aurreko urtekoak begiratu, aztertu eta beti ere, datozenak hobetzeko asmoa izanik.

 

Datozen egunetan, Herritarrokin hitz egin nahi dugu, zuen iritzia eta ustea jaso nahi dugu. Beraz, datorren urteko aurrekontuei begira ahalik eta ekarpen gehien jasotzeko asmoarekin, azaroaren 23-24 eta 26an  AUZO BATZARRAK egingo ditugu.

 

Azaroaren 23an: San Martinen. Udaletxeko pleno aretoan, iluntzeko 19:30etan

 

Azaroaren 24an:  San Gregorion.  Elkargunean,  iluntzeko 19:00etan

 

Azaroaren 26an: Aian.  Haitzarrin, eguerdiko 12etan

 

Animatu eta parte hartu. Zuen ekarpenak ongi etorriak izango dira eta!!

ONDASUN HIGIEZIN HIRITARREN BALIO KATASTRALEN BERRIKUSPENA AKATS ZUZENKETA

2016ko azaroaren 7ko datarekin etxeetan banatutako bandoan akats bat aurkitu denez, bando honen bidez akatsaren zuzenketari  ekiten zaio.

 

Hurrengo hau dioenean :

 

“Udal gobernuaren borondatea herritarrek OHZ edo kontribuzioa oraingo baloreetan ordaintzea jarraitzea da. Hargatik, orain arte 0,15ean geneukan tipoa mantentzea erabaki dugu.”

 

Beste hau esan behar du:

 

“Udal gobernuaren borondatea herritarrek OHZ edo kontribuzioa oraingo baloreetan ordaintzea jarraitzea da. Hargatik, orain arte 0,13an geneukan tipoa mantentzea erabaki dugu.”

 

Barkatu eragozpenak.