Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

Bide guztiak Oltzako saroira

Gipuzkoako Parketxe Sareak, Aizkorri-Aratz Natura Parkea zeharkatuko duen mendi-ibilaldia antolatu du hurrengo uztailak 19rako; bi abiapuntu izango dituen mendi-ibilaldi honek helmuga berdina du, Oltzako saroia. Mendi-ibilaldi honetan, Gipuzkoako Parketxe Sareak osatzen duten bost parketxeetatik bik hartu dute parte; biak Aizkorri-Aratz Natur Parkeko babestutako eremuan kokatuta daudenak, hain zuzen ere Zegamako Anduetza Parketxea eta Oñatiko Arantzazu Parketxea.

Otzaurteko mendatetik 4 km-tara kokatzen den Aldaola aparkalekua izango da abiapuntu bat eta bestea, Arantzazuko Santutegian dagoen Arantzazu Parketxea. Bi ibilaldiak ordu berdinean abiatuko dira, goizeko 9:00etan. Beraz, Urbiako larreetan kokatzen den Oltzako saroira iristeko bi abiapuntu eta bi ibilbide eskaintzen dira, mendizaleek aukera dezaten. Antolatzaileek bi abiapuntuetan gidari zerbitzua eskainiko dute.

Oltzako saroian Mª Paz Oiarbide artzainak eta bere familiak egingo digute ongietorria eta Idiazabal gazta ekoizten duten artzain familia baten gaurko bizimodua erakutsiko digute ere. Gaurko artzaintza ezagutzeaz gain, antzinako artzaintzara gerturatuko gara, Oltzan Mª Paz-en aitonaren eta bere familiaren jatorrizko txabolak zutik dirautelako. Honela, garai bateko txabolak nolakoak ziren ikusi, artaldea nola zaintzen zuten entzun eta gazta egiteko prozesuaren gorabeherak ezagutuko ditugu, besteak beste.

 

Artzaintzak gure herriaren paisaia eraldatu du eta Idiazabal gazta bezalako jaki gozo-gozoa oparitzen digu, mendi-ibilaldi bukaeran dastatuko duguna.

Bi mendi-ibilbideak zailtasun ertainekoak dira, 4 orduko luzerarekin. Ibilaldien prezioa 6€koa da, gazta dastatzea barne.

Informazio gehiagorako:

943 80 21 87 / E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.  

943 78 28 94 / E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

a

agenda

Ekaina 2020
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5
Lr Eka 06 @08:00 - 05:00PM
ATZERATUTA - FORMAKUNTZA FEMINISTAK 1
Or Eka 12 @08:00 - 05:00PM
GAZTEBURUE
Lr Eka 13 @08:00 - 05:00PM
GAZTEBURUE
Lr Eka 13 @08:00 - 05:00PM
ATZERATUTA - FORMAKUNTZA FEMINISTAK 2
Lr Eka 13 @17:00 -
GOIERRIKO IRAKURLE TALDEEN TOPAKETA LAURA MINTEGIREKIN
Ig Eka 14 @08:00 - 05:00PM
GAZTEBURUE
Or Eka 19 @08:00 - 12:00AM
ARRONDOKO SAN JOANAK
Lr Eka 20 @08:00 - 12:00AM
ARRONDOKO SAN JOANAK
Ig Eka 21 @08:00 - 12:00AM
ARRONDOKO SAN JOANAK
Al Eka 22 @08:00 - 12:00AM
ARRONDOKO SAN JOANAK

Sabinoren Bertso Liburua

  /twitterfacebook