Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

SAHARA HERRIA

Oporrak Bakean egitasmoaren baitan etorri izan dira gurera azken 3-8 urteetan herrira. Gaur agurtu ditugu azkenekoz 3 mutiko sahararrak. Ikaragarri betea izan da esperientzia. 

Algamarrek Sahara herriaren aldeko borrokan jarraituko du Ataunen eta Goierrin.

Ataundarrei gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu azaldutako gertutasun eta laguntzagatik. 3 mutiko hauei gure miresmena; gure herri, hizkuntza eta aldarria bere egin eta EUSKAL HERRIA bihotzean eraman eta EUSKARA giltzarri izateagatik.

SAHARA HERRIAREN ALDEKO BORROKAN TOPATUKO GARA.

Hirukotearen agurra

 

Nire ehun eguneko Erronka

“Nire ehun eguneko Erronka” taldeak, Ataunen lantzeko proposamena egin digu. Proposamenaren argibidea, atxikita daukazue.

Bertan azaltzen diren helburuak, Ataunen lantzeko, interesgarriak iruditu zaizkigu eta beraz, guzti honen inguruko helburu, argibide eta xehetasun guztiak jasotzeko,

Urtarrilaren 19an, iluntzeko 7etan, Udaletxeko Pleno aretoan, informazioa jasotzeko egingo dugun bilerara gonbidatzen zaituztegu. 

Erronka hauek aurrera eramaten ari den taldea, nahi dugun informazio guztia jasotzeko, bertan izango dugu.

 

Honenbestez, Urtarrilaren 19an elkar ikusi arte agurtzen gara,

Gehiago irakurri...

ARTHITZ 2: Hatsetik hotsera

Urriaren 15ean, larunbata, Arantzazuko Gandiaga Topagunean, ARTHITZ 2: Hatsetik hotsera izenburupean, bigarren arte-literatura-musika-dantza topaketak egingo dira, Mikel Laboa Katedrak, Ur Mara Museoak eta Arantzazu Gaur Fundazioak antolaturik. 

 

11:00 IZARREN HAUTS-HONDARRAK: XABIER LETE IKERTUZ

            Lourdes Otaegi eta Alex Gurrutxaga (hitzaldia)

 

12:30 IZARREN HAUTSA HAIZATUZ

            Antton Valverde eta Anjel Lertxundi (mintzaldi musikatua)

 

17:00 AHAIRE DELIZIUS HUNTAN

            Bedatse Liliak (musika eta dantza)

 

18:30 POETA NAIZENEZ GERO

            Karlos Linazasoro eta Joxan Goikoetxea (poesia eta musika)

 

20:00 UHOLDE HANDIA: ARKAREN ISTORIO BAT

            Susana Cencillo, Hilario Rodeiro, Marije Ugalde, Bergarako musika-eskolako haurren abesbatza eta Koldobika Jauregi (musika eta performance-a)

 

Doakoa izango da euskaraz egingo den ekitaldi honetarako sarrera. Informaziorik behar izanez gero, deitu 943716575 telefono-zenbakira edo idatzi  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.  helbide elektronikora.

ZALDIBIAko HERRI-LASTERKETA 2016

ZALDIBIAkoHERRI-LASTERKETA2016

Caserío Museo Igartubeiti Baserri Museoa

Famili Txartelarekin. Izen-emateak.  
 

 Urtarrilak 30 

16:30-18:30 //  Baserriaren eraikuntza
Igartubeiti baserrian zutabeen eta habeen egiturari erreparatuko diegu, elementu hauek zenbatu, ikutu eta  beraien propietateez hitzegin ondoren, eraikuntzaren maketa diseinatuko dugu.
6 urtetik gorako haurrak dituzten familiei zuzendua. Prezioa: 3 euro, deskontuak Famili Txartelarekin. Izen-emateak.  

Otsaileko eta martxoko familientzako tailerrak kontsultatu.

AREAGO. ISTORIOAK BELARRIETARA. II. EUSKARAZKO KONTAKIZUN LABURREN LEHIAKETA
Epea zabalik 2016ko urtarrilaren 15erarte. 
Euskararen erabilera sustatzeko asmoz, kultur ondarearen inguruko lan modu berriak zabaltzeko eta parte hartze zein esperimentazio gune berriak sortzeko asmoz, Igartubeiti Baserri Museoak, Areagoegitasmoaren bitartez, euskarazko kontakizun laburren lehiaketako bigarren edizioa abian ipini du. 
Anima zaitez!
Informazio gehiago.

ERAKUSKETA BIRTUALA

IGARTUBEITI KLIK BATEAN! 
VIII. Sagardo Astea Argazki Lehiaketara aurkeztutako argazkien erakusketa.
Informazio gehiago

BERRIAK 
Hitzekin jolasean lehiaketak badu saritua. Informazio gehiago.

ZUR ETA LUR Zegaman

Kultur jarduerak Anduetza parketxean


Zegamako Udalak eta Anduetza Parketxeak, kultur jardueraz beteriko udazkena antolatu dute eta hauei
hasiera emanaz Euskal herri-musika eta soinu-tresnak musika emanaldiaz gozatzeko
parada izango dugu igande honetan. Emanaldi honetan, Juan Mari Beltran hirukoteak euskal
herri-musikako kantu, doinu, dantza eta soinu-tresnen hotsen bitartez euskal herri-musikaren zenbait
alderdi erakutsiko dituzte.


Emanaldia Zegamako Anduetza Parketxean izango da azaroaren 22an arratsaldeko 19:00etan.


Hurbil zaitezte Euskal Herriko ospakizun publiko nahiz familiarretan erabiltzen ziren soinu-tresnak eta
musikak entzutera, bai eta soinu-tresna horiekin sortutako doinu berriak entzutera ere. Bertan, Zegamako
Altzibar baserriko albokariek jotzen zituzten doinuak entzuteko parada izango da besteak beste.


Sarrerak salgai daude Anduetza Parketxean 5€an. Egun berean erosiz gero berriz, 7€ balioko du
sarrerak.

Juan Mari Beltran hirukotea_opt.jpg

Azaroa Igartubeitin

TAILER DIDAKTIKOA
Azaroak 28       16:30 //18:30 Zentzumenekin jolasten I


Oraingo honetan ikusmena, entzumena eta ukimena zentzumenak landuko ditugu. Bisita multisentsoriala egingo dugu baserrian Soinumapa.net, soinuen mapa baliabide teknikoaren laguntzarekin. Azkenik ukimenarekin jolastuko dugu, gure eskuekin plastilina organikoa eginez.
4 urtetik gorako haurrak dituzten familiei zuzendua.
Tailerren prezioa: 3 euro, deskontuak Famili Txartelarekin. Izen-emateak.

 

MUNDUKO ONDAREAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Azaroak 14-15

Gehiago irakurri...

Lizarrustiko Udazken Festa

udazken festa

Igartubeiti Baserri Museoa

MUSIKA KONTZERTUA

Urriak 3  18:00

 Arantzazu Calvo, biolina, Jasone Cámara, biolontxeloa, akordeoia eta Jon Goenaga, pianoa (teklatua)

Doako autobus zerbitzua, irteera 17:30etan Zumarragako Elizkaletik eta itzulera kontzertua amaitzean. 
XXXII. Antioko Musikaldiaren barne antolatua. 
Leku mugatuak.

SAGARDO ASTEA

Urriak 7tik 16ra 
Urriak 7 18:30etan // Inaugurazio ekitaldia

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sariak XIV. Sagardo Lehiaketako irabazleei diplomak banatzea

Urriak 8, 9, 13, 14, 15, 16
11:30etan Sagar zanpaketak
Urriak 10, 11, 12 12:00etan eta 17:00etan 
Sagar zanpaketak
Antzespenak
Kirikoketa
Sagar erakusketa
Izen ematea aurrez. Toki mugatuak.
Urriak 10, 11, 12 10:30etatik 11:30etara 
Bisita gidatuak Ezkioko San Migel elizara.
Izena ematea E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. , 943 72 29 78.

Urriak 9 
18:30 // SAGAR MOTA EZBERDINEN DASTAKETA 
Ezkio-Itsason bildutako sagar barietate ezberdinen kata gidatua Jakoba Errekondoren eskutik.. 
Toki mugatuak. Izen ematea E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. , 943 72 29 78.

Urriak 16 
19:00 // BERTATIK BERTARA SUKALDARITZA TAILERRA ETA DASTAKETA Igartubeiti Baserri Museoan. 
Santa Barbara jatetxeko Manex Buronek bertako baserri produktuekin zenbait errezeta egingo ditu. 
Leku mugatuak. Izen ematea E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. , 943 72 29 78.

SAGARDO ASTEA MENU BEREZIA

Ezkioko Argindegi ostatuan, Labekoa jatetxean eta Itsasoko ostatuan.

Lehiaketak 
Sagarra&Sagardoa Errezeten Lehiaketa 
VIII. Argazki Lehiaketa, urriak 8tik 16ra.

TAILER DIDAKTIKOAK 

Urriak 3    17:00 //19:00 Txorimalo tailerra.
Igartubeitiko baratzaren zaindariaren bila gabiltza. Horretarako txorimalo tailerra antolatu dugu urriak 3an, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Parte hartzaileek egiten dituzten txorimaloak ikusgai izango dira Igartubeitiko baratzean eta guztien artean Natur Eskola Biziak eskainiriko saskia zozketatuko da. 
4 urtetik gorako haurrak dituzten familiei zuzendua. 
Pieza bidaiariak programaren barne Gordailutik ekarritako txorimaloa ere ikusgai izango da.

Urriak 17 
16:30 //18:30 Euskal doinuak. Txalaparta jotzen!
Beñat Iturriotzek eta Imanol Ugartek eskainia. 
Musika gustoko duzu? Jarri erritmo pixka bat larunbat arratsaldeari eta gerturatu gurera, txalaparta jotzen ikasiko duzu. 
6 urtetik gorako haurrei zuzendua.

Urriak 24 
16:30 //18:30 Ez bota! Berrerabili
Zaharkituriko kamisetak berriz ere erabiltzeko, teknika dibertigarri baten bitartez mila kolorez apainduko ditugu. Parte hartu nahi duenak etxetik ekarri behar du kamiseta.

Tailerren prezioa: 3 euro, deskontuak Famili Txartelarekin. Izen-emateak.

ALBISTEA

Igartubeiti Baserri Museoak POCTEFA 2014-2020, mugaz haraindiko kooperazio-programa europarraren Mintegian parte hartu du irailak 29an Zaragozan.

OPERA ETA BALLETA BEASAINEN ETA ORDIZIAN

Urriak 5 octubre, 19:45 - Usurbe Antzokia, Beasain

"Las bodas de Fígaro"

Londresko Royal Opera House-etik zuzenean

Orkestra orquesta: Ivor Bolton

Eszena escena: David McVivar

Aktoreak actores: Erwin Schrott, Anita Harting

 

Opera perfektua omen da hau. Eta Mozart-en jeinuaren adierazle, bere momenturik onenean
eta kartsuenean konposatu baitzuen.
Bere eduki politikoa medio, testua debekatu egin zuten bere garaian. Ikuspegi errealista
batetik lantzen dira pertsonaiak eta Mozart-en musikak beren alderdi gizatiarra azpimarratzen
du.
Opera honetako izarra Erwin Schrott baxua da, Covent Garden-en pertsonaia hau bera egin
zuena izugarrizko arrakasta lortuz. Bere aldamenean, beste izar bat, Anita Harting soprano
errumaniarra.

Gehiago irakurri...