Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

Pintura lehiaketa Legazpin

Pintura lehiaketa Legazpin

OINARRIAK

 

Legazpiko Udalak eta Arkatza Elkarteak kanpoan egin beharreko “Joxe Martin Etxeberria” XIII. Pintura Lehiaketarako deia zabaltzen dute, oinarri hauen arabera:

 

  1. Lehiaketa eguna: Lehiaketa 2014ko irailaren 19an, larunbatean, izango da.
  2. Parte hartzaileak: Lehiaketan nahi duen edonork har dezake parte.
  3. Gaiak: Lanak aire zabalean egin beharko dira eta gaia honakoa izango da: LEGAZPI.
  4. Teknika eta formatua: Teknika librea izango da eta formatuari dagokionez,  alderik handiena ezingo da metro bat luze baino handiagoa izan.
  5. Lanen zigiladura: Margotzeko erabiliko diren oihalei, paperei edo dena delakoei Legazpiko Udaletxeko atarian jarriko zaie zigilua, goizeko 9etatik 10etata. Euskarriak aurretik prestatuta egon daitezke, baina ez dute inolako seinalerik edo zirriborrorik izan beharko.
  6. Lanen aurkezpena: Lanak (sinatu gabe) norberak ekarritako kaballeteetan aurkeztu behar dira Udaletxe aurreko plazan 13:30-14:00 bitartean. Lanarekin batera egilearen datuak dituen gutun-azal itxi bat aurkeztu beharko da.
  7. Epaimahaia: Horretarako gai den epaimahai batek aukeratuko ditu lanik onenak. Erabakiak eta epai-mahikoen izenak irailaren 19an bertan, arratsaldeko 18:30etan emango dira jakitera eta jarraian, sari banaketa egingo da. Epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira eta sariak hutsik gera daitezke.
  8. Lanen erakusketa eta jabegoa: Lanak Udaletxe aurreko plazan egongo dira ikusgai 19:30ak arte aurkeztu diren kaballeteetan. Bi lan irabazleen jabegoa Udalarena izango da.
  9. Sariak: BI sari izango dira:

EPAIMAHAI OFIZIALAK ERBAKIA 500€ + 150€tako txeke oparia.

HERRI BOZKETAK ERABAKIA         350€ + 150€tako txeke oparia.

Txeke opariak herriko edozein komertziotan trukatu ahal izango dira 2015eko abenduaren 31a baino lehen.

  1. Lanen itzulketa: Saritu gabeko lanak egunean bertan jasoko dira 19:30-20:00ak bitartean erakusgai dauden tokian bertan. Antolatzaileak egoki deritzena egiteko eskubidea izango dute jaso gabeko lanekin. Egileek ez dute erreklamaziorik egiteko eskubiderik izango.
  2. Beste ohar batzuk:

*Parte-hartzaileei herriko plano bat emango zaie..

*Parte-hartzaileei bazkari bat emango zaie..

*Lehiaketa honetan parte hartzeak jarritako oinarriak onartzea dakar berarekin. Antolatzaileek lehiaketaren onerako izan litezkeen aldaketak egiteko ahalmena izango dute.

*Aurkeztutako lanak antolatzaileek zainduko dituzten arren, ez dituzte hauen gain hartuko sariketan eta erakusketen nahi gabe, gerta litezken kalteak.

Legazpi, 2015eko uztaila