Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

Txango berezia Arritzagako haranera (Aralarko Natur Parkera): geologia eta meatzaritza

Felix Ugarte Elkarteak, lurpeko eremuen ikerketa eta zaintzaz arduratzen denak, eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak, irteera berezia antolatu dute Arritzagako haranera (Aralar Natur Parkera) datorren larunbaterako (2015/09/12).

Haran horren ingurumaria punta-puntako gunea da geologiaren eta meatzaritzaren ikuspegitik. Besteak beste, Aralarko geologia-maila antzinakoenak ikus daitezke, haien egitura konplexuarekin, baita morrenetan jatorri duten biltegiak, Kuaternarioan gertatu zen glaziazio prozesuaren lekuko direnak. Bestalde, meatzaritza-eremuan egindako ikerketek Aralarren kobrea duela 4.500 urtetik hona atera dela erakusten dute. Kalkolitoan eta Brontze Aroan hasi ziren minerala ateratzen eta Erromatarren Aroan, Erdi Aroan zein 18. gizaldian jarraitu zuten, joan den mendeko erdialdean jarduera amaitu zen arte.

 

Abiapuntua Amezketako Beratzeaga aparkalekua izango da. Goizeko 9:00etan hasiko da eta haraneraino hurbiltzeak ordu eta erdi iraungo du. Hara iristean, herrixka eta 18. gizaldiko fabrika bisitatuko du taldeak, baita inguruan dauden Historiaurreko nahiz Aro Modernoko meatzaritzaren aztarnak ere.

 

Beratzeagara, gauzak ondo bidean, 14:30etarako itzuliko da taldea.

 

Parte-hartzaileak bost bat ordu ibiliko dira oinez, beraz ura eta hamaiketakorako zerbait eramatea gomendatzen da. Irteeran parte hartzeko 8€ ordaindu beharko dira egunean bertan.

 

Aldez aurretik izena eman behar da, plaza mugatuak izango baitira, bai 943180335 zenbakira deituz, bai  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera mezua idatziz.

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, ondo izan,

Ainhoa Diez de Salazar