Ataungo Udalaren INFORMAZIO ZUZENA Whatsappez bidez jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:
1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN 616 758 758 telefono-zenbakia.
2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT” 616 758 758 Telefonora.
TAILER DIDAKTIKOA
Azaroak 28 16:30 //18:30 Zentzumenekin jolasten I
Oraingo honetan ikusmena, entzumena eta ukimena zentzumenak landuko ditugu. Bisita multisentsoriala egingo dugu baserrian Soinumapa.net, soinuen mapa baliabide teknikoaren laguntzarekin. Azkenik ukimenarekin jolastuko dugu, gure eskuekin plastilina organikoa eginez.
4 urtetik gorako haurrak dituzten familiei zuzendua.
Tailerren prezioa: 3 euro, deskontuak Famili Txartelarekin. Izen-emateak.
MUNDUKO ONDAREAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Azaroak 14-15
Ate irekien jardunaldia: Bisita gidatuak + ongi etorri mokadutxoa (gazta + sagardoa).
11:00etan euskaraz, 12:30etan gazteleraz eta 17:00etan taldearen arauera. Izen emateak.
Azaroak 14
16:30 //18:30 Udazkenak mila kolore
Udazkenarekin batera naturaren koloreak aldatzen doaz eta zuhaitz asko biluzten hasten dira. Umeekin natur baliabide ezberdinak erabiliko ditugu: pinaburuak, kolore ezberdinetako hostoak, adaxkak eta abar sorkuntza tailer honetan.
6 urtetik gorako haurrak dituzten familiei zuzendua.
Tailerren prezioa: 3 euro, deskontuak Famili Txartelarekin. Izen-emateak.
TXORIMALO ERAKUSKETA
Urriak 3ko tailerrean parte hartzaileek egindako txorimaloak baratzean ikusgai izango dira azaroak 14rarte, egun horretan Natur Eskola Biziak eskainiriko saskia zozketatuko da.
SAGARDO ASTEKO LEHIAKETAK
VIII. Argazki Lehiaketako argazkiak aurkezteko epea: azaroak 15.
Sagarra&Sagardoa Errezeten Lehiaketako arrezeta irabazlea: Apfelstrudel
IKASTARO TAILERRA
Azaroak 4 15:00-18:00
5etik 8 urte bitarteko umeekin jarrera arau oinarrizkoak: zenbait idei eta estrategia, Baserria Natur Eskola Biziak antolatua eta Geuz-ek eskainia.
ISTORIOAK BELARRIETARA II. EUSKARAZKO KONTAKIZUN LABURREN LEHIAKETA
Ondarearen inguruko lan modu berriak aztertzeko eta sorkuntza zein esperimentazio gune berriak sortzeko eta euskara sustatzeko asmoz, Igartubeitin euskarazko kontakizun laburren lehiaketa prestatzen ari gara. Laster informazio gehiago.
ORDUTEGI ALDAKETA
Asteazkenetik ostiralera
10:00-14:00
Larunbat, igande eta jaiegunak
10:00-14:00 / 16:00-19:00