Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

Urdaneta, itzulera bidaia, 450 urte

Urriaren 2an hasita, ostiralero Ordiziako Barrena Jauregian hitzaldiak antolatu ditugu; izan ere, urrian 450 urte betetzen dira Urdanetak lehenengoz Itzulera bidaia osatu zuenetik.

Hori dela eta Lemniskata, Goierriko Zientzia sarea eta Ordiziako Udalak bidezkoa ikusi dugu gai desberdinak jorratzea:

*Urriaren 2an, ostirala, 19:00etan, "Urdaneta y el Tornaviaje" Jose Ramon De Miguel Boschen eskutik

*Urriaren 8an, osteguna, 19:00etan, "Le tour du monde. Euskal esploratzaileak XIX. mendean" izenburuko erakusketa inauguratuko dugu, Zumalakarregi Museoaren eskutik (hilabete osoa zabalik)

*Urriaren 9an, ostirala, 19:00etan, "Especias y bacterias: aventura y exploración" eskainiko digu Carles Pedrosek

*Urriaren 16an, ostirala, 19:00etan, "Albaola. San Juan itsasontzia. 1565" hitzaldia Xabier Alberdiren eskutik

*Urriaren 23an, ostirala, 19:00etan, "Munduko irudia poltsikoan" eskainiko digu Guillermo Roak

*Urriaren 30ean, ostirala, 19:00etan, "Todo lo que siempre quiso saber sobre los mapas y nunca se atrevió a preguntar" izenburuko hitzaldia Raul Ibañezen eskutik.

Programazio eta xehetasunak

Ohiko dugun moduan, hitzaldi bakoitzaren amaieran solasaldia egingo dugu pintxo eta edariz lagunduta.

Zure arreta eskertuz, jaso agurrik beroena
Lemniskata, Goierriko Zientzia Sare Herrikoiaren izenean
Jose Luis Etxezarreta

Informazio gehiago behar izanez gero:
www.blogak.com/lemniskata
@LemniskataGoier
(Facebook) Lemniskata Zientzia

MUTURBELTZ 2015 - BEASAIN-ALTSASU TRENEZ BIDAIA. BIZITZA TRENEAN

Duela 150 urte Madril eta Paris elkartuko zituen azpiegiturak amaitu zituzten. Bide osoan dauden lan ikusgarrienetakoak disfrutatzeko aukera izango dugu, besteak beste Ormaiztegiko zubi harriagarria edo Oazurzako tunel haundia. Bietan, patxadaz ikusi ahal izateko, 5na minutuko geldialdia egingo dugu.
Baina trena bizia da, egungoa, garaira egokitua. Eta, noski, treneko bizitza aldatzen joan da garai berrietara egokituz.
Irailaren 27an, igandean, goizeko 11:00tan egingo dugun bidaian egun ohikoak diren (batipat hirietan) hainbat bisitari izango ditugu gure artean. Zer ezusteko jasoko ditugu bidean? Ongi pasatuko dugulakoan gaude. Harrituta utziko zaitugu!
Eta guzti hau gutxi balitz, Altsasun hamaiketakoa.
Sarrera kopurua mugatua da. Salneurria, 5 €.

Informazio gehiago behar baduzu, deitu 618569762 telefonora (Jose Luis). Eta jakina, bidai honetara gonbidatuta zaude.

Lemniskataren izenean, agurri beroena

Jose Luis Etxezarreta

Burdin Harana (Legazpi) Txangoak

Mezu honen bidez, taldeentzat prestatu ditugun txangoen berri eman nahi dizuegu. Gipuzkoako bihotzean, Burdin haranean, Euskal Herriko historiaren zuzeneko lekuko izan diren olagizonen eta baserritarren bizitza ezagutzeko aukera izango dugu. Alde batetik, Arantza Segurola, Idiazabalgo gazta egiten hainbat sari jaso dituen baserritarrak, leku paregabean kokatuta dagoen Erreizabal baserriko ateak zabaltzen dizkigu. Bertan, artzantzaren munduan murgilduko gaitu eta Idiazabal gaztaren ekoizpen prozesuaren sekretuak azalduko dizkigu.

Bestetik, Tibur Agirrek, Brinkolako Igaralde baserriaren ateak zabalduko dizkigu eta bertako errota martxan jarriko digu. Tiburrek ogiaren txokoan, baserriko ogi goxoa prestatzen du igandero eta hain preziatua den ogi hau lortzeko pauso guztiak azalduko dizkigu.

Bukatzeko, ezin ahaztu Mirandaola burdinola, XVI.mendeko burdinola non gaur egun olagizonek hauspoak martxan jarri, labean burni pieza bat berotu eta mailuaren indarrez pieza hori forjatzen diguten. Ikuskizuna izugarria da, hauspoen indarra, labearen txinpartak eta mailuaren kolpeek, gure arbasoen lanean murgilduko gaituzte. Bisita amaitzeko Mirandaolako miraria ezagutuko dugu eta olagizonek presatutako pintxo goxoa dastatuko dugu.

 

Ondo izan:

 

Birjinia Etxeberria

Lenbur Fundazioa

943731895

 

ABIATZEAR DA #MARKATUPUNTUEUS KANPAINA .EUS DOMEINUA ERROTZEKO

Euskal komunitate linguistikoa interneten ordezkatzen duen .EUS domeinua zabaltzeko kanpaina abiatuko du datorren asteartean PuntuEUS Fundazioak.

Kanpainaren helburua da .EUS gizartean errotzea sarean geroz eta gehiago ikus dadin. Dagoeneko 4.000 domeinutik gora daude erregistratuta baina PuntuEUS Fundazioak ahalegin bat egin nahi du oraindik .EUS domeinua eskuratu ez duten enpresak, establezimenduak, erakundeak edota kultur taldeak anima daitezen .EUSen aldeko apustua egitera.

.EUS domeinua erregistratzeko baldintza bakarra da web gunean edukien zati bat euskaraz izatea edota euskaraz izan ez arren, euskarari edo euskal kulturari buruzko edukiak izatea.

Kanpaina honek gizarteari galdetzen dio: Zer marka nahi duzu .EUS izatea? Erantzuna dutenek nahikoa dute markari, edozein euskarritan, argazkia atera eta sareratzearekin #markatupuntueus traola erabiliz. Kanpaina irailaren 15etik urriaren 15era luzatuko da.

Txango berezia Arritzagako haranera (Aralarko Natur Parkera): geologia eta meatzaritza

Felix Ugarte Elkarteak, lurpeko eremuen ikerketa eta zaintzaz arduratzen denak, eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak, irteera berezia antolatu dute Arritzagako haranera (Aralar Natur Parkera) datorren larunbaterako (2015/09/12).

Haran horren ingurumaria punta-puntako gunea da geologiaren eta meatzaritzaren ikuspegitik. Besteak beste, Aralarko geologia-maila antzinakoenak ikus daitezke, haien egitura konplexuarekin, baita morrenetan jatorri duten biltegiak, Kuaternarioan gertatu zen glaziazio prozesuaren lekuko direnak. Bestalde, meatzaritza-eremuan egindako ikerketek Aralarren kobrea duela 4.500 urtetik hona atera dela erakusten dute. Kalkolitoan eta Brontze Aroan hasi ziren minerala ateratzen eta Erromatarren Aroan, Erdi Aroan zein 18. gizaldian jarraitu zuten, joan den mendeko erdialdean jarduera amaitu zen arte.

 

Abiapuntua Amezketako Beratzeaga aparkalekua izango da. Goizeko 9:00etan hasiko da eta haraneraino hurbiltzeak ordu eta erdi iraungo du. Hara iristean, herrixka eta 18. gizaldiko fabrika bisitatuko du taldeak, baita inguruan dauden Historiaurreko nahiz Aro Modernoko meatzaritzaren aztarnak ere.

 

Beratzeagara, gauzak ondo bidean, 14:30etarako itzuliko da taldea.

 

Parte-hartzaileak bost bat ordu ibiliko dira oinez, beraz ura eta hamaiketakorako zerbait eramatea gomendatzen da. Irteeran parte hartzeko 8€ ordaindu beharko dira egunean bertan.

 

Aldez aurretik izena eman behar da, plaza mugatuak izango baitira, bai 943180335 zenbakira deituz, bai  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera mezua idatziz.

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, ondo izan,

Ainhoa Diez de Salazar

Azken arkeologia-ikerketak ezagutzeko ibilaldi gidatua Aralarren Joxean Mujikarekin

Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak ibilaldi gidatua antolatu du abuztuaren 8rako (larunbatarekin)Joxean Mujika Alustizaren eskutik azken aldian Aralarren burututako arkeologia-ikerketak eta berreskuratze lanak ezagutzeko. Pikuetaondarra-Naparbide eremua Aralarko Natura Parkean dago, Lizarrustiko parketxetik (Ataundik) oinez joanda ordubete ingurura. Bidea erraza bezain ederra da.

 Gutxi dira Euskal Herrian Historiaurreko hainbeste aztarna dituzten inguruak: trikuharriak, zistak, monolitoak, baratzak (cromlechak)… Ikerketa lanak amaitu ez direnez, ezin bazter daiteke oraindik aurkikuntza gehiago egitea. Hain zuzen, Aralarren aurkituriko giza-aztarna zaharrenak (Neandertalek egindako tresnak) Pikuetaondarren azaldu ziren duela ez hainbeste.

 Aurkikuntza horiek guztiak EHUko arkeologia irakasle titularra den Joxean Mujikak zuzenduriko ikerketa-taldeak egin ditu, Aralarren lanean urteak daramatzanak.

 Irteeraren abiapuntua Lizarrustiko parketxea izango da, goizeko 9:00etan. Itzulera ordua 14:00etarako aurreikusten da. Prezioa: 5 €. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. / 943 180 335 / 688 895 069.

Bertan ikusiko garelakoan, agur bat.

ipuia: chertat eta lehoia

Dobera elkarteak bere asmoaren berri kontatu digu.

Denon interesekoa izango delakoan, prentsan argitaratu diren albisteak bildu ditugu, euren helburua ondo ulertuko dela pentsatuz.

http://www.kronika.eus/albisteak/hernani/albistea/2015/07/04/0815e18051392/ipuin-hau-izango-da-pakea-armonia-eta-elkartasuna/ 

http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2015/07/08/vecinos/tolosaldea/el-cuento-de-chertat-y-el-leon-que-viajara-al-Sahara

http://www.diariovasco.com/tolosa-goierri/201507/14/cuento-saharaui-euskera-20150714011917-v.HTML

http://ataria.info/tolosa/1436346699065 

http://www.28kanala.eus/bideoak/azkenberriak/3988-ldquo-chertat-eta-lehoia-rdquo-liburuaren-xehetasunak-eizagirreren-eskutik 

 

ikusi duzuen bezala dobera elkartearen helburua euskal herrira oporrak bakean programaren bidez etorri diren haurrek, saharar errefuxiatu kanpamentuetara joatean ipuin bana eramatea du.

 

ipuin hontako protagonistak, saharar kulturan oso garrantzitsu eta entzunak diren bi lagun dira chertat eta lehoia.

euren helburua osatzeko finantzaketa bila dabiltza.

era ezberdinak daude laguntzeko:

1.- 30 € balio duten bono bat erosita. bono honen baitan bi liburu sartzen direlarik, bata haur sahararrarentzat eta bestea erosten duenarentzat.

2.- bonoaz gain beste edozein diru kopuru da onargarri eta horretarako euren kontu korronte zenbakia eman digute.

2100 2403 81 0200139836 (la caixa). ingresoa egiteko garaian ipuia hitza jarriko dugularik

informazio gehiago behar duenak dobera elkartearekin jar daiteke harremanetan,

 

DOBERA EUSKARA ELKARTEA

Larramendi 11, behea
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
943 33 27 99

Pintura lehiaketa Legazpin

Pintura lehiaketa Legazpin

OINARRIAK

 

Legazpiko Udalak eta Arkatza Elkarteak kanpoan egin beharreko “Joxe Martin Etxeberria” XIII. Pintura Lehiaketarako deia zabaltzen dute, oinarri hauen arabera:

 

  1. Lehiaketa eguna: Lehiaketa 2014ko irailaren 19an, larunbatean, izango da.
  2. Parte hartzaileak: Lehiaketan nahi duen edonork har dezake parte.
  3. Gaiak: Lanak aire zabalean egin beharko dira eta gaia honakoa izango da: LEGAZPI.
  4. Teknika eta formatua: Teknika librea izango da eta formatuari dagokionez,  alderik handiena ezingo da metro bat luze baino handiagoa izan.
  5. Lanen zigiladura: Margotzeko erabiliko diren oihalei, paperei edo dena delakoei Legazpiko Udaletxeko atarian jarriko zaie zigilua, goizeko 9etatik 10etata. Euskarriak aurretik prestatuta egon daitezke, baina ez dute inolako seinalerik edo zirriborrorik izan beharko.
  6. Lanen aurkezpena: Lanak (sinatu gabe) norberak ekarritako kaballeteetan aurkeztu behar dira Udaletxe aurreko plazan 13:30-14:00 bitartean. Lanarekin batera egilearen datuak dituen gutun-azal itxi bat aurkeztu beharko da.
  7. Epaimahaia: Horretarako gai den epaimahai batek aukeratuko ditu lanik onenak. Erabakiak eta epai-mahikoen izenak irailaren 19an bertan, arratsaldeko 18:30etan emango dira jakitera eta jarraian, sari banaketa egingo da. Epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira eta sariak hutsik gera daitezke.
  8. Lanen erakusketa eta jabegoa: Lanak Udaletxe aurreko plazan egongo dira ikusgai 19:30ak arte aurkeztu diren kaballeteetan. Bi lan irabazleen jabegoa Udalarena izango da.
  9. Sariak: BI sari izango dira:

Gehiago irakurri...