Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

EKITALDIA SORTZEA

Ekitaldi-egutegia

Aurreko hilabetea Aurreko eguna Día siguiente Mes siguiente
Urtea ikustea Hilabetea ikustea Astea ikustea Gaur ikustea Bilatu Hilabete espezifikoan joatea
PANPINA antzezlana
Igandea 07 martxoa 2021, 19:00 - 21:00
Accesos : 208
Nein E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Antzezlan honetan gai sakonak topatuko ditu ikusleak, umorea eta
performance kutsuko aktore lan fisikoaz lagunduta: noiz bilakatzen da
norbera panpin eguneroko bizitzan? Zer pasatzen da panpin baten burutik?
Noiz behar dugu begiratu gaitzaten, eta zergatik? Emakume oro da panpina?
Besteen begiradak egiten gaitu panpin?


Edozein pertsonak du maitatua izateko beharra. Baina zertarako gaude prest
hori lortzearren? Beldurrak, ingurukoen iritziarekiko dependentzia...
Besteen begiradaren aurrean panpina izatea menpekotasun keinu bat da,
ala askatasun adierazpen gorena?


Erika Olaizola aktorearen bulkadaz sorturiko antzezlana da Panpina.
Oier Guillan idazlearen kanpo begirada eta Leire Arenas artistaren zentzu
espaziala baliatuz, hiruak elkartu eta sortze prozesua abiatu zuten.
Bide horretan Kulturaz kooperatibak emandako laguntza izan zuten
ezinbesteko bultzada.


Panpina oholtza gainean Erika Rooibos aktorearen argilunak erakutsiko
dituen lana da, baina era berean, edozein pertsonak izan dezakeen
onarpen beharraren ertzak modu intimo bezain probokatzailean
agerian jarriko dituena.(Iturria: https://www.kulturaz.eus/agenda/antzerkia-panpina)

Teaserra: https://www.youtube.com/watch?v=d7GJN-G6oQE

Localización Herri Antzokia

Itzultzea