matematika manipulatiboen tailerra

Ataungo Guraso Elkarteak antolatuta otsailaren 8an 17:00-18:30 matematika manipulatiboen tailerra eskolako liburutegian.

ATAUNGO INAUTERI JAIA

Inauteriak direla eta, Ataunen ere jai hau  ospatzea proposatzen dizuegu, jai giroa eta euskal inauteriak berreskuratzeko asmoz.Horregatik, otsailak 13 ostirala,  Hirutxilipurditan elkartearekin eta Otsoak dantza taldearekin batera, Ataungo Inauteria ospatuko dugu.

 

ATAUNGO INAUTERI JAIA

Otsailak 13 ostirala, San Gregorio auzoan

 

Egitaraua:

 

  • 16:00-17:00 Mozorro juntaizoa eta merienda goxoa San Gregorioko frontoian.

 

  • 17:30etan  Mozorro kalejira San Gregorion zehar.

Gehiago irakurri...

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

Gogorarazten dizuegu aurten Olentzero eta Mari Domingin San Martingo plazara jeitsiko zaizkigula menditik, asteazkena 24 arratsaldeko 18:30 tan eta zuen seme alabekin egongo direla.

Animatu eta gerturatu zuen jantzi tradizional politekin.

 

 

EGUBERRITAKO KANTALDIA

 

Urtero legez, aurten ere gainean ditugu Eguberriak eta ohiturari jarraituz, hilaren 24an, kantu-eskean aterako gara.Ea,haur eta gurasoak tradiziozko jantziekin elkartzea lortzen dugun eta kaleak kantuz alaitzen ditugun.

 

Elkartze lekuak eta ordua hauexek:

 

  • San Martinen, udaletxe aurrean, goizeko 10:00tan
  • San Gregorion, Atxurreneko zubian, goizeko 09:30etan
  • Aian, plazan, goizeko 09:30tan

 

OHARRA: Ondorengo hamaiketako txiki bat emango da kalostran. Haurrentzat eskainia dela jakinarazten da eta beraz lehentasuna beraiek izango dute.

 

Gabon zoriontsuak opa dizkizuegu,.

 

Aldez aurretik mila esker

Agauntza Guraso Elkartea.